Servio Tulio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Servio Tulio

Servio Tulio (K. a. 578 - K. a. 534) Erromako seigarren erregea izan zen.

Biografia

Elezaharren arabera erromatar esklaboa zen jatorriz, eta bere nagusi Tarkino Zaharraren alaba batekin ezkondu zelako eskuratu zuen erregetza. Hiritarrak beren ondasunen arabera (bost gizarte klasetan) sailkatu zituen konstituzio bat eman zuen (Servioren Konstituzioa), eta lurraldeak eskualdeetan banatu zituen. Berrikuntza horiek, hala ere, geroago gauzatu zirela uste dute adituek.

Tarkino Harroak hil zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Servio Tulio Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak