She (Kiss abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
She
Fitxategi:Dressed to Kill (album) cover.jpg
She (Kiss abestia)
Kiss(r)en abestia Dressed to Kill albumetik
Argitalpena 1975eko martxoaren 19a
Grabazioa Electric Lady Studios,
New York City
1975eko otsaila
Musika mota Hard rock, heavy metal
Iraupena 4:08
Diskoetxea Casablanca Records
Idazlea Gene Simmons, Stephen Coronel
Ekoizlea Neil Bogart & Kiss
Dressed to Kill abesti zerrenda
"Anything for My Baby"
(7)
"She"
(8)
"Love Her All I Can"
(9)


"She" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da. Taldearen estudioko hirugarren albumean, Dressed to Kill, argitaratu zuten 1975ean. Abestia Gene Simmonsek eta Stephen Coronelek idatzi zuten Simmons Bullfrog Bheer izeneko talde batean zegoenean.[1] Nahiz eta 1975ean kaleratu zuten, Kissek aurreko biretan jo izan zuen "She" abestia, baina setlistetik ezabatu zuten 1980. eta 1990. hamarkadetan.

Ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren idazle nagusia Gene Simmons da, Stephen Coronelek riff nagusia idatzi zuen bitartean.[1] Abestiaren jatorrizko izenburua "She Walks By Moonlight" izan zen, Hondo filmeko dialogo bat zela eta, non, Simmonsek esaten zuen moduan:

"'I want your daughter.' (Zure alaba nahi dut.) [Nagusiak esan zuen:] 'You may not have my daughter.' (Agian ez duzu nire alaba izango.) [Bakeroak esan zuen:] 'Why not?' (Zergatik ez?) [Nagusiak esan zuen:] 'She walks by moonlight.' (Ilargi argitik ibiltzen da.) And that's the first line of the song. I didn't even know what it meant, I just loved the sound of it." (Eta hori da abestiaren lehenengo esaldia. Ez nekien zer esan nahi zuen, baina bere soinua gustatzen zitzaidan.)[1]

"She's no good" esaldia "she's so good" esaldiagatik aldatu zuten. Wicked Lesterren bertsioak 3:07ko iraupena du, Dressed to Kill albumeko bertsioak 4:08ko iraupena duelarik. Gainera, Kissen bertsioak ez ditu konga eta flauta zatirik. Kongak Jimmy Maelen saio musikariak jo zituen.[1]
Ace Frehleyren abestiko soloa Robby Kriegerrek 's solo in The Doorsen Five to One abestian egiten duen soloan oinarritua dago, giltza eta tempo berean hasten da; eta Pearl Jameko Mike McCreadyk kopiatzen du beraien "Alive" abestian.[2]

"She" Kissek Wicked Lester taldearen existentziatik hartu zituen hiru abestietako bat da, beste biak Hotter Than Hell albumeko "Goin' Blind" eta Dressed to Kill albumeko "Love Her All I Can" direlarik. "She" eta "Love Her All I Can" Hotter Than Hell albumean sartzea pentsatu zen, baina taldeak bazuen album horretarako material nahikoa.[1]

Zuzeneko emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta ez zuten ofizialki 1975era arte argitaratu, Kissek "She" jo zuen aurreko biretan. Wicked Lesterek ere abestia jo izan zuen jatorrian grabatu zutenetik. Abestia ez zuten 1980. eta 1990. hamarkaldietan. Taldeak abestia berriro joko zuen Rock the Nation Tour biran zehar, 1975eko Alive! Tour biratik lehen aldia izango zena. Berriro jo zuten Kiss Alive/35 World Tour biran.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"She" ondorengo Kissen albumetan agertzen da:

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]