Kurt Schuschnigg
Kurt Alois Josef Johann Schuschnigg, 1919 arte Kurt Alois Josef Johann Edler von Schuschnigg gisa ezaguna (Riva del Garda, Austria-Hungariako Inperioa, 1897ko abenduaren 14 – Muters, Austria, 1977ko azaroaren 18a), austriar politikaria eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Innsbrucken izan zen abokatu. 1927tik aurrera diputatu izan zen Alderdi Kristau Sozialaren eskutik. 1934an, Dollfuss hil zutenean, hautatu zuten Austriako kantziler.
Alemaniarekiko ezadostasunak leuntzen saiatu bazen ere, zenbait gauzatan amore eman behar izan zion Alemaniari; Austriaren independentzia onartzearen truke nazi moderatu batzuk hartu behar izan zituen bere gobernuan. Hitlerrek, Austria, Hungaria eta Txekoslovakiaren arteko balizko aliantza bat saihestearren, Barne ministerioko karguan Seyss-Inquart Austriako Alderdi Naziko buruzagia jartzera behartu zuen Schuschnigg (1938). Dimisioa eman zuen Schuschniggek, eta alemaniarrek Austria inbaditu zutenean Dachaura deportatu zuten. Gerra bukatzean Estatu Batuetara joan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Schuschnigg |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.