Andrés Iniesta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Iniesta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIniesta Andres Suarez
JaiotzaFuentealbilla1984ko maiatzaren 11 (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaCol·legi Sant Ignasi
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Spain national under-15 association football team2000 / 200020
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2000 / 200171
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2001 / 200271
FC Barcelona B2001 / 2003545
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2001 / 200140
Bartzelona Futbol Kluba2002 / 201844235
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2003 / 200373
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2003 / 2006186
Kataluniako futbol selekzioa2004 / 200410
Espainiako futbol selekzio nazionala2006 / 201813113
Vissel Kobe2018 / 2023ko uztaila11421
Emirates Club2023ko abuztua /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia8
Pisua70 kilogramo
Altuera172 zentimetro
Jasotako sariak

andresiniesta.es, andresiniesta.es… eta andresiniesta.es…
IMDB: nm2633796 Facebook: AndresIniesta Twitter: andresiniesta8 Instagram: andresiniesta8 Youtube: UCFSOv298uTRCrZYUTjuWOQg FIFA: 183857 UEFA: 58031 Edit the value on Wikidata

Andrés Iniesta Luján (anˈdɾes iˈnjesta luˈxan ahoskatua; Fuentealbilla, Albacete, 1984ko maiatzaren 11) espainiar futbolaria da. Gaur egun, Espainiako futbol liga txapelketako Futbol Club Barcelona taldean jokatzen du eta 8 zenbakia darama. 2015era arteko kontratua dauka sinatuta eta 200 milioi euroko klausula du etenaren aurrean. Berak sartu zuen Espainiako futbol selekzio nazionalari garaipena emango zion gola[1] Hegoafrikako 2010eko Munduko Futbol Txapelketan eta munduko futbolari onenetakoa kontsideratuta dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrés Iniesta Luján Fuentealbillan jaio zen, Albaceten, 1984ko maiatzaren 11n jatorri umileko familia batean. 8 urte besterik ez zituen gurasoek Albacete Balompiérako sarrera probak egiteko izena eman zutenean eta segituan zen ekipoan.

1996an, 12 urterekin, José Ramón de la Morena kazetariak sustatutako Bruneteko torneoan hartu zuen parte eta han erakutsitako trebeziak Futbol Club Barcelonan jokatzera eraman zuen, bizitzera La Masíara joan zelarik. Oraindik beheko kategoriatan bazebilen ere, Lorenzo Serra Ferrerrek deitu zion klubeko lehen plantilarekin entrenatzeko. Hala ere, 2 denboraldi egin zituen Barcelona B taldean, 2002-2003an, Louis van Gaal entrenatzailearen eskutik lehen ekipoan debuta egin zuen arte.

18 urterekin, bai bera eta baita bere familia ere -oraindik Fuentealbillan zeuden haiek-, San Felíu de Llobregatera joan ziren.

2006ko maiatzaren 17an, Pariseko Stade de Francen burutu zen Txapeldunen Ligan hartu zuen parte Arsenalen aurka[2]. Henrik Larsson eta Juliano Bellettirekin batera, Andrések lan bikaina egin zuen eta, partida galtzen ari zirenean sartu bazen ere, 2-1 irabaztea lortu zuten.

Dortsal ezberdinak eraman ditu. 8a zen beheko kategorietan ibili zenean, baina 34 atera zuen lehen ekipoan debuta egin zuenean. 24a ere eraman izan du, gaur -Ludovic Giuly erretiratu eta gero -8arekin badago ere.[3]

2008ko urtarrilaren 25ean, Futbol Club Barcelonarekin berritu zuen kontratua 2014ko ekainaren 30 arte eta etena 60 milioitik 150erainoko igoeran baloratu zen. 2008/09 denboraldian laugarren kapitain egin zuten, Carles Puyol, Xavi Hernández eta Víctor Valdésen ondotik. 2009ko urtarrilaren 12an, 2008ko FIFAko Munduko Jolakarien zerrenda kaleratu zuten eta Iniesta urteko 9. jokalaririk hoberena zen.

2009ko maiatzaren 6an, Iniestak garrantzi handiko gola markatu zuen, Futbol Club Barcelona Txapeldunen Ligarako finalerako klasifikatuz. Londresko Stamford Bridgen Chelsearen aurka jokatutako partidan gertatu zen. 1-0 zihoan, 93. minutuan Iniestak enpatea markatu zuen arte.[4] Bisitariarentzat izango zen eliminatoria. Maiatzaren 27an, Iniesta titular izan zen Champions Leagueko finalean.

2010eko uztailaren 12an, Andrés Iniestak Espainiak Holandaren kontra jokatzen zuen partidan gola markatu zuen eta munduko titulua etorriko zen Espainiaren eskuetara.

2011ko urtarrilaren 12an, 2010eko FIFAko urrezko baloia eskuratu zuen. Bigarren klasifikatua izan zen, Lionel Messiren ondotik eta hamaika ezinhobean sartu zuten.

Espainiako futbol selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztea zen oso, Espainiar Selekzioa Iniesta konbokatzen hasi zenean. 2001ean, titular izan zen Eurocopa sub-16 eta Eurocopa sub-19an.

2003an, Munduko Txapelketaren finala jokatu zuen Arabiar Emirerri Batuetan eta Izarren ekipoko kide egin zuten. Gero Sub-21eko ekipoaren kapitain egingo zuten.

2006an, sartu zen bete-betean selekzioan, Luis Aragonés entrenadore zenean. 2006ko maiatzaren 15ean, Alemaniako Mundialean parte hartzeko aukeratu zuten eta, maiatzaren 27an, Errusiaren aurka jokatu zuen. Arabiar Emirerri Batuen aurka izan zen titular lehen aldiz.

2008ko Austria eta Suitzako Eurokopa izan zen Iniesta Espainiar Selekzioan erabat uztartu zen urtea eta 2008ko ekainaren 29an, 1-0 irabazi zuten Alemaniaren kontra. UEFAk ekipo hobezinerako hautatu zuen eta Errusiaren aurkako jokalaririk hoberena izendatu zuten.

Hurrengo urtean, Iniesta lesio muskular batek jota zegoen eta Vicente del Bosqueren deialditik at geratu zen.

2010eko Hegoafrikako Munduko Koparako deitu zioten eta titular izan zen partida gehienetan. 2 gol sartu zituen, bat Txileri eta bestea Herbeherei. Azken hau bere lagun Daniel Jarqueri eskaini zion, urtebete lehenago Real Club Deportivo Españoleko jokalari eta lagunari.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003an, FIFAko Mundu Txapelketako Izarren ekiporako aukeratu zuten Arabiar Emirerri Batuetan.
  • 2007ko urrezko jokalaria.[5]
  • Carlsberg Saria EURO 2008ko semifinaletako Errusiaren aurkako partidan; jokalari saritua izan zen.
  • EURO 2008ko UEFA All-Starreko ekipo hobezinaren kide aukeratu zuten.
  • Don Balón Saria 2008/09ko Espainiako Lehen Dibisioko jokalari hoberenari. .
  • FIFA/FIFPro 2009ko ekipo hobezinean sartu zuten.
  • 2009ko brontzezko Onze .
  • UEFA 2009ko ekipo hobezinaren kide.
  • 2010eko jokalari hoberena Hegoafrikako Munduialean, FIFAren arabera.
  • 2010eko urrezko baloia FIFAren arabera. Bigarren egin zuen.[6]
  • FIFA 2010eko urrezko baloia, ekipo hobezinaren kide.

Beste datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008ko uztailaren 18an, Fuentealbillan bere izena jarri zioten kale bati. Jokalariak etxe bat erosi du han.
  • 2009an, Ona FM Sique Rodríguez eta Dani Sanabrerekin batera, liburu bat atera zuen: Un año en el paraíso.
  • Iniesta futbolaria bada ere, Ramon Llull unibertsitatean Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak ikasketak burutzen ari da.
  • 2010eko irailaren 20an, laster Anna Ortiz eta bera guraso izango zirela iragarri zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) García, Alfredo. (2010-07-12). «España gana el Mundial de Sudáfrica con Andrés Iniesta como héroe de la final» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Barcelona vs Arsenal - Champions League - 17 Mayo 2006» es.besoccer.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Andrés Iniesta - Historial de dorsales» _ (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Diez años del Iniestazo: Un gol que cambió la historia del Barça» Marca.com 2019-05-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2008-01-23). «Iniesta, elegido 'Jugón de Oro' de 2007» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Balón de Oro 2010: El mundo a los pies de Xavi, Iniesta y Messi» Mundo Deportivo 2011-01-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]