Antzinako zelten erlijioa

Antzinako zelten erlijioa herri zelten erlijioa da, beren ohitura, erritu, kultura material, sinemen eta jainko-jainkosak barne. Zeltak Europako mendebaldean eta erdialdean egon ziren batez ere K.a. 500 urtetik 500 urtera arte, gutxi gora behera, eta Anatolian erdialdea ere kolonizatu zuten beste lurraldeak baina pixkat beranduago. Dena den, herri edo kultura bat zeltatzat hartzea gai gatazkatsua dela kontuan hartu behar da, eta horregatik, iturri guzitiek ez dute bat egingo zeltei buruz hitz egiterakoa,.[1]
Informazio eskasa dago. Bere sinesmenei buruzko jatorrizko erregistrorik ez dagoenez, bere erlijioari buruzko datuak arkeologiatik, kontakizun greko-erromatarretatik (horietako batzuk etsaiak eta ziurrenik gutxi dokumentatuak) eta kristautasunaren lehen garaietako literaturatik lortu dira.[2]
eta, gainera, erlijio horren inguruko informazioa ematen duten iturri asko erromatarrenak dira, hain zuzen ere, zelten ohiko etsaiak. Burdin Aroko kultura politeistarik handienetakoa dela uste da.
Herri zelten artean ezberdintasun handiak egon ziren, geografikoki eta denboran zehar aldenduak egon baitziren, baina zenbait berdintasun estruktural nabarmendu dira. Teutates, Taranis eta Lugus jainkoak oso ezagunak izan ziren. Greziar eta erromatarren idazleen arabera, Galian erlijio honetako apaizek (druidak) botere handia izan zuten. Erromatarrek Galia (K.a. 58-51. urteetan) eta Britainia Handia (43. urtean) menderatu zituztenean, hango kultura aldatzen hasi zen.[3]
Zeltak indoeuroparrak ziren heinean, erlijio indoeuroparren artean koka dezakegu greziarren, germaniarren, antzinako erromatarren eta eslaviarren erlijioen talde handian.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelten artean erlijioak zeresan handia zuen antolakuntza sozialean. Druidak apaiz-zereginez gain, ezagutza eta jakintzen gordailu izan ziren, irakasle eta epaile, igarle eta sendagileak; eginkizun politikorik ere izan zezaketen. Baina ez dago druiden aztarnarik herri zelta guzti-guztietan, eta hiei buruz dakiguna, Galiako deskribapenei zor diogu. Irlandan herri biltzarretako gidari izan zitezkeen.
Heriotza-ondoko bizitzan sinesten zuten, eta arimaren haragitzean.[4]
Erromatarren kontakizunei esker eta arkeologairi esker ezagutzen dira bere garaiko jainko eta jainkosa zeltak, bi herrien arteko parekoak identifikatuz: Taranis zelta Jupiter zen, Lugus Merkurio, Esus Dispater, Teutates Marte edo Epona Junon. Hiletetan erritoak zituzten, sakrifizioak egiten zituzten eta ospakizun arautuak zaindu egiten zituzten.[5]
Iralndar eta galestar literatura zaharrean kontakitzunak jaso ziren, eta errege-erregin mitioken eta bestelako pertsonaiak aiptzen ziren narrazio magiko haietan. Aspalditik, ikertzialeeek aurreko garai ez kristauen jainko-jainkosak ikusi dituzte ipuin horietan. Hor agertzen dira, besteak beste: Lug, Medb erregina, Cuchulainn heroia, Ogmios, Dagda, Morrigan, Rhiannon, Rosmerta, eta beste asko.
Leku sagaratu batzuen aztarnak gorde dira, hala nola Tara muinoa, Irlandan.
Toponimian jainko eta jainkosa haien arrastoak ere aurki daitezke
Informazio iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeltek ez zuten erabili ohitura eta erlijio-gaiak gorde eta zabaltzeko idatzizko euskarririk. Jakintsa gordetzeko, meoria lantzen zuten eta eta kontakizuank transmititzeko ahokotasuna erabiltzen zuten, antza, olerkien bidez. Horregatik, arkeologiaz baliatuta edo kanpoko idazleek idatzitakoen haritik egin behar izan da tira.[5] Arkeologia, greziar eta erromatar idazleak eta kristauen lehenengo idazkunak iturri nagusiak dira.
Erlijiotasun zeltaren aztarna ere hilerrietan aurki daitezke. Paleolito edo Neolitoan bezala, heriotzaren inguruko ohiturak izan dira zelten Burdin Aro horretako erlijiotasunaren lekukorik argienak.[3]

Harrizko monumentu zeltak arraroak dira eta ez dakigu jainkoen irudiak irudikatzen zituztenik hasierako mendeetan. Iruditeriari dagokionez, garrantzitsuenak, honako hauek dira: Gundestrup-eko pertza,[3] Alemaniako Glauberg-eko printzea (K.a. V. mendea), Txekiako Msecke Zehroviceko burua (K.a. II. mendea). Tenplu edo santutegien artean, Frantzia hegoaldeko santutegiek eman dute informazio gehien: Roquepertus-ekoak eta Entremont-ekoak. Iberiar penintsulan, berriz, zutunik dauden gerlari batzuk agertu dira. Buru txikiak ohikoak ziren, metalez egindakoak. Txoriak eta beste animalia batzuek erlijio esanahia zutela uste da.
Zelten txanponak, IV. mendearen azkenean sortuak, greziar eta erromatarren ereduen kopia dira, baina gehienetan egiten zituzten buruek eta zaldiek erlijio esanahia zuten, ziurrenik.
Erromatarren eraginpean, beren jainko-jainkosen eskultura gehiago egiten hasi ziren, inskripzioak idazten eta galo-erromatar motako tenpluak eraiki zituzten.
Erdi Aroaren hasieran, Irlandako eta Galesko ahozko literatura jasotzen hasi zen, eta, nahiz eta kristautasunaren kutsu nabaria izan, aurreko garaietako erlijioaren arrastoak jarrai daitezke ipuin eta mitologia horri tiraka.
Tenpluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tenplu arrastorik ez badago ere, zeltek beren erlijio-guneak baso, iturri eta erreka, mendi, zuhaitz eta abarretan kokatu ohi zituzten. Zelten tenpluak erromatarren antzekoak izanik ere, ezaugarri bereziak zituzten: tenpluaren inguruan ibiltzeko kortxila bat izan ohi zuten, askotan, dorre bat erdian, eta ez zuten erromatar tenpluek izan ohi zituzten oinalde altua. Oinak hainbat forma izan zezakeen, baina aurkitu direnen artean, ohikoena, forma karratua da. Tenplu mota honi galo-erromatarra edo zelta-erromatarra esaten zaio.
Aztarnak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luzaroan esan izan da Arabako Markiz-eko Epona jainkosa zeltak santutegia zuela, baina balizko Eponaren irudia Erdi Aroko kristau irudia dela frogatu du Silvia Alfayé adituak.[6] Bizkaiko Arratzun dago santutegitzat hartu den Gastiburu eraikina, baina ez da ziurtzat ematen zelta zenik, ez eta santutegia denik ere. Hilerri zeltak Araba eta Nafarroako hegoaldean topatu dira. Errauts kutxatilak topatu dira Valtierra, Arguedas, Mendabia eta Cortesen, zeltei egotzi dakiekeena (beroiei kasu gehienetan).[7] Harriz egindako hilobi-zimitorioak daude Arabako beroien herria zen La Hoyan (Guardia), eta Guardian bertan, herria uraz hornitzen zuen Barbacanako urmaela aurkitu zuten, eta bertan, "Matres" jainkosa hirukote zeltari (edo zelto-erromatarrari) eskainitako aldare bat. Bizkaiko Txorierriko Berreagako, K. o. I-III mendeetako nekropolia aurkitu da, karistiarren lurretan. Horien kasuan, zeltak, beste motako indoeuroparrak edo eusko-akitaniar jatorrikoak izan ziren ezbaian dago.
Dulantzi herria, edo gertuko leku bat, Tulonium hiria edo kokagune txikiagoa zen erromatar garaian. Horrela agertzen da Ab Asturica Burdigalam bidea deskribatzen duten antzinako idalanetan[8] eta Ptolomeok ere aipatu zuen. Hiriaren izena eta Toloño mendiarena lotuta daudela nahiko zihurra da, eta izen horiek Tulonium izeneko jaikoari zor diotela uste dute batzuek, Dulantzin, Tullonio jaikoari eskainitako aldare iskribatu bat agertu baitzen, CIL II, 02939 idazkuna duena. Tullonium edo Tullonius hori jainko zelta edo, zehazkiago, zeltiberoa litzateke.[9] Baina gaia eztabaidan dago eta deenk ez dute bertsio hori onartzen.[10]
Iku, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Alemanian dagoen Köngen herrian aurkitutako Eponaren irudia.
-
Alise-Sainte-Reinen xx. mendean aurkitutako Epona Jainkosaren eskultura. II.III. mendea Kristo ondoren. (https://www.alesia.com/lobjet-du-mois-une-deesse-tres-cavaliere/)
-
"Tesalonikako Epona" irudia, Tesalonikan, Mazedonia grekoa, IV. mendea. Museoko etiketan irakur daitekeenaren arabera, Galerius enperadore erromatarrak zaldien jainkosa galiarra zen Eponaren gurtza Tesalonikan sartu zuen.
-
Lugubus-i esakinitako idazkunen banaketa.
-
Teutates
-
Galo-erromatar (edo zelta-erromatar) motako tenplu baten berreraikuntza Merceuilen dagoen Beauneko parke arkeologikoan.
-
Hiruburudun jainkoa.
-
Sirona jainkosa eta Apolo jainkoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «zelta» www.euskadi.eus 2011-07-18 (kontsulta data: 2022-04-07).
- ↑ Green, Miranda. (2012). «Chapter 25: The Gods and the supernatural» The Celtic World (Routledge): 465–485..
- ↑ a b c Aldhouse-Green, Miranda J.. (1992). Animals in Celtic life and myth. Routledge ISBN 978-1-134-66532-7. PMC 796796395. (kontsulta data: 2022-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) La doctrina de la reencarnación. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ a b Intxausti, Joseba. (2013). (pdf) Zelten erlijioa (Jakin, XCIII/946. zkia). Jakin, 24-25 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Alfayé Villa, Silvia. (2003). «La iconografía divina en Celtiberia: Una revisión crítica» EAspA 76: 187-188. doi:..
- ↑ «Los celtas y el País Vasco - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2022-04-09).
- ↑ Solana Saiz, José María. (2003). «Várdulos» HAnt 27: 43-79..
- ↑ (Gaztelaniaz) «tullonium» www.celtiberia.net (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Alavesa, Blog Rioja. (2025-02-05). «Toloño; qué es realmente» Blog Rioja Alavesa (kontsulta data: 2026-01-05).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anwyl, Edward (1906), Celtic Religion in Pre-Christian Times.
- de Vries, Jan (1961) Keltische Religion, a comprehensive survey.
- Duval, Paul-Marie (1976) Les Dieux de la Gaule, new ed. updated and enlarged.
- Green, Miranda (1986, revised 2004) Gods of the Celts.
- Macbain, Alexander (1885), Celtic Mythology and Religion (Internet Archive online edition).
- Mac Cana, Proinsias (1970) Celtic Mythology, copious illustrations.
- MacCulloch, J. A. (1911) The Religion of the Ancient Celts (Project Gutenberg online edition; 2009 reprint: ISBN 978-1-60506-197-9).
- MacCulloch, J. A. (1948) The Celtic and Scandinavian Religions, Hutchinson's University Library (2005 reprint: Cosimo Classics, ISBN 978-1-59605-416-5).
- Maier, Bernhard (1997; Alemanian argitaratua estreinakoz, 1994. urtean) Dictionary of Celtic religion and culture, Boydell & Brewer, ISBN 978-0-85115-660-6.
- Raepsaet-Charlier, Marie-Thérèse (2015) "Cultes et territoire, Mères et Matrones, dieux «celtiques»: quelques aspects de la religion dans les provinces romaines de Gaule et de Germanie à la lumière de travaux récents". In: L'antiquité classique, Tome 84. 173-226 or. DOI: https://doi.org/10.3406/antiq.2015.3872; www.persee.fr/doc/antiq_0770-2817_2015_num_84_1_3872
- Sjoestedt, Marie-Louise (1949, berrargitaratua. 1982; jatorriz, frantsesez argitaratua 1940an). Gods and Heroes of the Celts, comparisons between deities of the various Celtic cultures vs Classical models.
- Stercks, Claude (1986). Éléments de cosmogonie celtique, contains an interpretive essay on the goddess Epona and related deities.
- Vendryes, Joseph; Tonnelat, Ernest; Unbegaun, B.-O. (1948). Les Religions des Celtes, des Germains et des anciens Slaves.
- Brunaux, Jean-Louis (2016) Les religions gauloises (Ve-Ier siècles av. J.-C.), Paris, CNRS Éditions, 480 or. (ISBN 978-2-271-09328-8)
- Dáithí Ó hÓgáin (2001) The Sacred Isle: Belief and Religion in Pre-Christian Ireland. Boydell & Brewer Ltd, ISBN: 9780851158563. 272 or. Jatorrizkoa: (1999). Cork: Collins Press: / Suffolk: Boydell & Brewer.
- Alfayé Villa, Silvia (2023) La religión de la céltica antigua: Entre lo imaginario y lo real. in: Celtas: guerreros, artistas y druidas: De la cultura de Hallstatt a La Tène, pasando por su asentamiento en Hispania, su imaginario religioso y todos los avances de esta singular cultura / Gonzalo Ruiz Zapatero (koord), 9788418965739, 213-227 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- D. Ó hÓgáin (1999) “Patronage & Devotion in Ancient Irish Religion” in The Sacred Isle : Belief and Religion in Pre-Christian Ireland (Cork )