Nafar-aragoiera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: fr:Navarro-aragonais
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Hizkuntza infotaula
'''Nafar-aragoiera''' [[Erdi Aroa]]n [[Ebro]] arroan, [[Errioxa]]n, [[Nafarroako Erribera]]n, [[Aragoi]]n eta [[Valentzia]]n ere, hitz egiten zen hizkuntza erromantzea izan zen. [[Nafarroako erresuma]]n, administrazioaren hizkuntza arrunta izan zen. Egun [[Aragoiko Pirinio]]ko hainbat bazterretan oraindik mintzatzen dena, [[aragoiera]] izenarekin.
|izena=Nafar-aragoiera
|jatorrizko izena=''Nabarroaragones''
|familiaren kolorea = Indoeuroparra
|estatuak=[[Espainia]]<br/>[[Euskal Herria]]
|eskualdea= [[Aragoi]]<br/>[[Nafarroa Garaia]]<br/>[[Errioxa]]
|hiztunak=Desagertua
|1 familia=[[Indoeuropera|Indoeuroparra]]
|2 familia=Italikoa
|3 familia=[[Erromantze hizkuntzak|Erromanikoa]]
|4 familia=Mendebaldeko italikoa
|5 familia=Pirinioar-mozarabiarra
|6 familia=Pirinioarra
|nazioa=[[Iruñeko Erresuma]]
|araugilea=-
|iso1=-|iso2=-|iso3=-
| galdua =bai
| mapa = <center>[[Fitxategi:Península_ibérica_1030.svg|250px]]</center>
}}
'''Nafar-aragoiera''' [[Erdi Aroa]]n [[Ebro]] arroan, [[Errioxa]]n, [[Nafarroako Erribera]]n, [[Aragoi]]n eta [[Valentzia]]n ere, hitz egiten zen [[Erromantze hizkuntzak|hizkuntza erromantzea]] izan zen. [[Nafarroako erresuma]]n, administrazioaren hizkuntza arrunta izan zen. Egun [[Aragoi]]ko [[Pirinioak|Pirinioetako]] hainbat bazterretan oraindik mintzatzen dena, [[aragoiera]] izenarekin.

[[Latin arrunt]]a oinarria izanda, [[euskara]]zko substratua inportantea da oso<ref>Luis Núñez Astrain: ''"El euskera arcaico. Extensión y parentescos"'' [http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_2717es.pdf Online]</ref>. Pirinioar-mozarabiar familiako [[hizkuntz]]a hau [[aragoiera]], [[nafar erromantzea|nafarrera]] eta [[Gaztelaina aurreko errioxaera|erroxaera]] erromantze kideak barnean ditu.

== Sorrera ==
[[Iruñeko Erresuma]]ren lurralde musulman eta kristauetara hedatzeak nafarrez birpopulatu zuen konkistatutakoa. [[Iruñeko Erresuma]]k [[Aragoiko konderria|Aragoiko konderriak]] bereganatu zituenean, etorkizunean [[Aragoiko koroa]] osatuko zuten lurraldeetan eragina izan zuen. Hizkuntza honen lehendabiziko aipamena (baita [[euskara]]ren ere) [[Donemiliaga Kukula]]ko glosetan agertzen da.

Nafar-aragoiera [[Errioxa Garaia]] eta [[Ribagortzako konderria|Ribagortza]] artean [[latin arrunt]]aren bilakaera da<ref>[[Koldo Mitxelena]]: ''""Sobre Historia de La Lengua Vasca"'', II. Liburukia "Estudis de Toponimia Catalana"</ref>. [[Sobrarbe]]k bere [[Erromantze hizkuntzak|erromantze]] ere bazuen, [[Ramón Menéndez Pidal]]ek ''"Orígenes del Español"'' liburuan argitaratutako [[XI. mende]]ko agirian ikusten denez diptongatu ez zuena.

Latin arrunta oinarria izanda, inguruko [[hizkuntz]]ek ere bere eragina izan zuten sorreran. Garatu zen eskualdeko jatorrizko hizkuntza [[euskara]] izan zen. Guillermo Fatásek dio [[VIII. mende|VIII.]] eta [[IX. mende]]en arteko zenbait historialari [[musulman]]en esanetan (tartean [[Ibn Hayyan]], Muqtabas, Al'Udri edo Tarsi) Erdialdeko [[Pirinioak|Pirinioetan]], antzinako [[Ceretania]]n, [[baskoi]]arekin lotutako herri bat bizi zela, ''Certaniyyin'' edo ''Sirtaniyyin'' izenekoa. Herri hau [[Gallego ibaia]]ren arroan bizi zen<ref>Guillermo Fatás Cabeza ([[1987]]) ''Notas sobre el territorio vascón en la Edad Antigua'' Vitoria Bilduma ISSN 0213-2095</ref>.

Egungo [[aragoiera]]n arro [[Hizkuntza zeltak|zeltak]] [[euskara]]zkoak baino gutxiagoak dira. Batzutan, [[zeltiberiera]]rekin baino [[galiako zelta]]rekin du lotura estuagoa, adibibez, ''bruco'' ([[txilar]]ra), ''arañón'' ([[elorri beltz]]a), ''artica'', ''borda'' (korta), ''garmo'' ([[mendi]]ko larrea), garra. Horrek [[baskoi]]ek [[Baskoniako dukerria|Gaskonia]]tik zetozela adierazi dezake.

== Erdi Aroko zabalkuntza ==
[[Alfontso I.a Nafarroakoa]]k [[Zaragoza]]ko [[taifa]] konkistatu zuenean, irabazlearen hikuntza zen nafar-aragoiera egungo [[Zaragozako probintzia|Zaragoza]], [[Teruelgo probintzia|Teruel]], [[Castellóko probintzia|Castelló]] eta [[Valentziako probintzia|Valentziako probintzietara]] hedatu zen. [[Mediterranear itsasoa]]ren kostaldea, berriz, katalanek birpopulatua zenez, nafar-aragoiera barnekaldean geratu zen. Era berean, litekeena da nolabait egungo [[Soriako probintzia|Soria]] eta [[Murtziako Erkidegoa|Murtziara]] zabaltzea ere.

Nafar-aragoien hizkuntzak eta beste taldeenek laster elkar ukitu zuten: bertan zeuden [[mozarabiar]] eta [[muladi]]ak, barnekaldea birpopulatu zuten [[Okzitaniera|okzitaniarrak]], [[Sartaldeko Zerrenda]]n bizi ziren katalanak... horrela bere nortasun ezaugarri asko galdu eta [[gaztelania]] errazago sartu zen eskualde berrietan.

== Eztabaidatutako gaiak ==
=== Emilianotar glosen hitzak ===
Hizkuntzalari batzuen ustez [[Donemiliaga Kukula]]ko [[Emilianotar glosak|Emilianotar glosetan]] agertzen diren erromantze hitzak ez dira [[gaztelania]]zkoak baizik eta [[Errioxa]]n hitz egiten zen nafar-aragoieraren aldaeran<ref>[http://www.puntubi.com/dokumentuak/emilianotarglosak.htm Emilianotar glosak]</ref>. [[X. mende]]ko [[Errioxa Garaia]] ez zen [[Gaztelako konderria]]ren zatia, [[XI. mendea]]n konkistatu zuelako. Gainera glosetan nafar-aragoieraren bilakaera fonetikoa azaltzen da (adibidez, ''lueco'' (gero), ''get'' (da, egungo [[aragoiera]]z ''ye''), ''plicare'' (heldu), ''feito'' (egina)) [[gaztelania]]z agertu ez zirenak.

=== Nafarroako Erresumako hizkuntzak ===
[[Erdi Aro]] osoan hasieran [[Iruñeko Erresuma]]n eta gero [[Nafarroako Erresuma|Nafarroakoan]] lau hizkuntzetaz aritu zen: [[euskara]]z, iparraldean [[gaskoniera]]z, mendebaldean [[gaztelania]]z eta hegoalde eta ekialdean nafar-aragoiera. [[Nafarroa]]ko etimologian oraindik nafar-aragoieraren arrastoak aurkitu ditzakegu:
* [[Puiu]], [[latin]]ez ''Podium'' zena, [[gaztelania]]zko bilakaera jarraituz ''Poyo'' izango litzateke baina nafar-aragoieraz ''Pueyo'' bihurtu zen, egun erderaz duen izena.
* [[Xabier]], [[euskara]]z ''Etxe berri'' zena, nafar-aragoieraz hasieran ''Xabierre'' eta gero ''Chabierre'' bihurtu zen. Aragoierazko toponimoa gaztelaniaratu zenean egungo erdarazko ''Javier'' bihurtu zen.

=== Nafar-aragoieraren aldaerak ===
[[X. mendea]]n [[Ribagortzako konderria]] - [[872]] arte [[Tolosako konderria|Tolosako kondeen]] eskupean zegoena- [[Aragoiko konderria]]rekin lotu zen. Lotura [[Boltaña]] musulmanen eskuetatik konkistatu zutenean gauzatu zen, [[Sobrarbe]] lurralde bien arteko lotura bihurtu baitzen. Gero [[Andregoto Galindez]]ek [[Gartzia I.a Nafarroakoa]] ezkondu eta [[Iruñeko Erresuma]]k batu zituen lurraldeak.

Batzuk egungo [[aragoiera]]ren aldaerak berriki gertatutakotzat hartu arren, ekialdea eta mendebaldearen arteko ahoskatze eta lexiko desberdintasunak antzinakoak dira, behintzat bertan bizi diren [[iacetani]] eta [[ilergetes]] bezain zaharrak. Beraz, egungo dialektoak jadanik nafar-aragoieran ere bazeuden, alde batetik [[Jaka]] inguruan ([[Echo Ibarra|Echo]] eta [[Ansó]] ibarretan) eta bestetik [[Ribagortza]] inguruan aritzen zirenak.

== Desagerpena ==
[[Nafarroako Erresuma]] eta [[Aragoiko Erresuma]] banatu ahala, nafar-aragoiera egungo [[aragoiera]] bilakatu zen. Era berena, [[XV. mende]]tik aurrera, [[gaztelania]]k nafar-aragoiera ordezkatu zuen [[Nafarroa]], [[Aragoi]] eta [[Castellóko probintzia|Castellón]]. Lehendabizikoz Gorteak izan zuen [[gaztelania]] ama hizkuntza, hortik [[Zaragoza]] bezalako erdialdeko hiri nagusien klase-garaietara pasa zen, handik erdialdeko, ekialdeko eta hegoaldeko herri xumera pasa zen, batez ere ondo komunikatutako eskualde lauetan. [[XVI. mendea]]n [[Jalón ibaia|Jalón]] eta [[Calatayud]]eko [[morisko]]ek oraindik aragoieraz mintzatzen zuten. [[XIX. mendea]]n ia [[Huescako probintzia]] osoan (sartaldea izan ezik) eta [[Zaragoza]] inguruan mintzatzen zuten. [[1950eko hamarkada|1950]] eta [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadetan]] belaunaldi berriei eskualdatzeari utzi eta zuen hedadura urritik %80a galdu zen. Egun desagertzear dago eta apenas ez da mintzatzen loturik ez dauden zenbait ibarretan, tartean [[Echo Ibarra]] edo [[Gistáin-Chistén|Gistaín]].

== Ondareak ==
Egungo [[gaztelania]]k nafar-aragoierazko erroa duten zenbait hitz dauka. Hona hemen adibide batzuk:
{| class= taulapolita
![[Gaztelania]]z!!Nafar-aragoieraz!![[Euskara]]z
|-
|fajo||haz||sorta
|-
|faja||haza||gerriko
|-
|pleito||plecho||auzia
|-
|sisallo||sisajo||?
|-
|chepa||giba||konkorra
|-
|boina||boina||txapela
|}

Oraindik badaude nafar-aragoierazko toponimo batzuk, adibidez [[Zaragoza]]ko Valdefierro auzoa, nahiz eta gutxi izan, [[Nafarroa]]n [[euskara]]zko jatorria eta [[Zaragozako probintzia|Zaragoza]] eta [[Teruelgo probintzia|Teruel]]en [[mozarabiar]] jatorria dutelako; izan ere bai "Zaragoza" bai "Teruel" hitzak mozarabiarrak dira. Nafar-aragoierak, gaztelaniak ez bezala, apenas ez zuen aldatu mozarabiar toponimia eta egungo "[[Castellote]]", "[[Deustia|Tauste]]", "[[Caspe]]", "[[Jarque]]" aragoieraz ez zuten azkeneko "E".

== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Aragoiera]]
* [[Aragoiera]]
* [[Nafar erromantzea]]

{{hizkuntza zirriborroa}}


[[Kategoria:Erromantze hizkuntzak]]
[[Kategoria:Erromantze hizkuntzak]]

19:54, 22 azaroa 2009ko berrikusketa

Nafar-aragoiera
[[Fitxategi:
|285px]]
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia
Euskal Herria
HiztunakDesagertua
OfizialtasunaIruñeko Erresuma
EskualdeaAragoi
Nafarroa Garaia
Errioxa
Araugilea-
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Hizkuntza kodeak
Linguasphere51-AAA-da

Nafar-aragoiera Erdi Aroan Ebro arroan, Errioxan, Nafarroako Erriberan, Aragoin eta Valentzian ere, hitz egiten zen hizkuntza erromantzea izan zen. Nafarroako erresuman, administrazioaren hizkuntza arrunta izan zen. Egun Aragoiko Pirinioetako hainbat bazterretan oraindik mintzatzen dena, aragoiera izenarekin.

Latin arrunta oinarria izanda, euskarazko substratua inportantea da oso[1]. Pirinioar-mozarabiar familiako hizkuntza hau aragoiera, nafarrera eta erroxaera erromantze kideak barnean ditu.

Sorrera

Iruñeko Erresumaren lurralde musulman eta kristauetara hedatzeak nafarrez birpopulatu zuen konkistatutakoa. Iruñeko Erresumak Aragoiko konderriak bereganatu zituenean, etorkizunean Aragoiko koroa osatuko zuten lurraldeetan eragina izan zuen. Hizkuntza honen lehendabiziko aipamena (baita euskararen ere) Donemiliaga Kukulako glosetan agertzen da.

Nafar-aragoiera Errioxa Garaia eta Ribagortza artean latin arruntaren bilakaera da[2]. Sobrarbek bere erromantze ere bazuen, Ramón Menéndez Pidalek "Orígenes del Español" liburuan argitaratutako XI. mendeko agirian ikusten denez diptongatu ez zuena.

Latin arrunta oinarria izanda, inguruko hizkuntzek ere bere eragina izan zuten sorreran. Garatu zen eskualdeko jatorrizko hizkuntza euskara izan zen. Guillermo Fatásek dio VIII. eta IX. mendeen arteko zenbait historialari musulmanen esanetan (tartean Ibn Hayyan, Muqtabas, Al'Udri edo Tarsi) Erdialdeko Pirinioetan, antzinako Ceretanian, baskoiarekin lotutako herri bat bizi zela, Certaniyyin edo Sirtaniyyin izenekoa. Herri hau Gallego ibaiaren arroan bizi zen[3].

Egungo aragoieran arro zeltak euskarazkoak baino gutxiagoak dira. Batzutan, zeltiberierarekin baino galiako zeltarekin du lotura estuagoa, adibibez, bruco (txilarra), arañón (elorri beltza), artica, borda (korta), garmo (mendiko larrea), garra. Horrek baskoiek Gaskoniatik zetozela adierazi dezake.

Erdi Aroko zabalkuntza

Alfontso I.a Nafarroakoak Zaragozako taifa konkistatu zuenean, irabazlearen hikuntza zen nafar-aragoiera egungo Zaragoza, Teruel, Castelló eta Valentziako probintzietara hedatu zen. Mediterranear itsasoaren kostaldea, berriz, katalanek birpopulatua zenez, nafar-aragoiera barnekaldean geratu zen. Era berean, litekeena da nolabait egungo Soria eta Murtziara zabaltzea ere.

Nafar-aragoien hizkuntzak eta beste taldeenek laster elkar ukitu zuten: bertan zeuden mozarabiar eta muladiak, barnekaldea birpopulatu zuten okzitaniarrak, Sartaldeko Zerrendan bizi ziren katalanak... horrela bere nortasun ezaugarri asko galdu eta gaztelania errazago sartu zen eskualde berrietan.

Eztabaidatutako gaiak

Emilianotar glosen hitzak

Hizkuntzalari batzuen ustez Donemiliaga Kukulako Emilianotar glosetan agertzen diren erromantze hitzak ez dira gaztelaniazkoak baizik eta Errioxan hitz egiten zen nafar-aragoieraren aldaeran[4]. X. mendeko Errioxa Garaia ez zen Gaztelako konderriaren zatia, XI. mendean konkistatu zuelako. Gainera glosetan nafar-aragoieraren bilakaera fonetikoa azaltzen da (adibidez, lueco (gero), get (da, egungo aragoieraz ye), plicare (heldu), feito (egina)) gaztelaniaz agertu ez zirenak.

Nafarroako Erresumako hizkuntzak

Erdi Aro osoan hasieran Iruñeko Erresuman eta gero Nafarroakoan lau hizkuntzetaz aritu zen: euskaraz, iparraldean gaskonieraz, mendebaldean gaztelaniaz eta hegoalde eta ekialdean nafar-aragoiera. Nafarroako etimologian oraindik nafar-aragoieraren arrastoak aurkitu ditzakegu:

  • Puiu, latinez Podium zena, gaztelaniazko bilakaera jarraituz Poyo izango litzateke baina nafar-aragoieraz Pueyo bihurtu zen, egun erderaz duen izena.
  • Xabier, euskaraz Etxe berri zena, nafar-aragoieraz hasieran Xabierre eta gero Chabierre bihurtu zen. Aragoierazko toponimoa gaztelaniaratu zenean egungo erdarazko Javier bihurtu zen.

Nafar-aragoieraren aldaerak

X. mendean Ribagortzako konderria - 872 arte Tolosako kondeen eskupean zegoena- Aragoiko konderriarekin lotu zen. Lotura Boltaña musulmanen eskuetatik konkistatu zutenean gauzatu zen, Sobrarbe lurralde bien arteko lotura bihurtu baitzen. Gero Andregoto Galindezek Gartzia I.a Nafarroakoa ezkondu eta Iruñeko Erresumak batu zituen lurraldeak.

Batzuk egungo aragoieraren aldaerak berriki gertatutakotzat hartu arren, ekialdea eta mendebaldearen arteko ahoskatze eta lexiko desberdintasunak antzinakoak dira, behintzat bertan bizi diren iacetani eta ilergetes bezain zaharrak. Beraz, egungo dialektoak jadanik nafar-aragoieran ere bazeuden, alde batetik Jaka inguruan (Echo eta Ansó ibarretan) eta bestetik Ribagortza inguruan aritzen zirenak.

Desagerpena

Nafarroako Erresuma eta Aragoiko Erresuma banatu ahala, nafar-aragoiera egungo aragoiera bilakatu zen. Era berena, XV. mendetik aurrera, gaztelaniak nafar-aragoiera ordezkatu zuen Nafarroa, Aragoi eta Castellón. Lehendabizikoz Gorteak izan zuen gaztelania ama hizkuntza, hortik Zaragoza bezalako erdialdeko hiri nagusien klase-garaietara pasa zen, handik erdialdeko, ekialdeko eta hegoaldeko herri xumera pasa zen, batez ere ondo komunikatutako eskualde lauetan. XVI. mendean Jalón eta Calatayudeko moriskoek oraindik aragoieraz mintzatzen zuten. XIX. mendean ia Huescako probintzia osoan (sartaldea izan ezik) eta Zaragoza inguruan mintzatzen zuten. 1950 eta 1960ko hamarkadetan belaunaldi berriei eskualdatzeari utzi eta zuen hedadura urritik %80a galdu zen. Egun desagertzear dago eta apenas ez da mintzatzen loturik ez dauden zenbait ibarretan, tartean Echo Ibarra edo Gistaín.

Ondareak

Egungo gaztelaniak nafar-aragoierazko erroa duten zenbait hitz dauka. Hona hemen adibide batzuk:

Gaztelaniaz Nafar-aragoieraz Euskaraz
fajo haz sorta
faja haza gerriko
pleito plecho auzia
sisallo sisajo ?
chepa giba konkorra
boina boina txapela

Oraindik badaude nafar-aragoierazko toponimo batzuk, adibidez Zaragozako Valdefierro auzoa, nahiz eta gutxi izan, Nafarroan euskarazko jatorria eta Zaragoza eta Teruelen mozarabiar jatorria dutelako; izan ere bai "Zaragoza" bai "Teruel" hitzak mozarabiarrak dira. Nafar-aragoierak, gaztelaniak ez bezala, apenas ez zuen aldatu mozarabiar toponimia eta egungo "Castellote", "Tauste", "Caspe", "Jarque" aragoieraz ez zuten azkeneko "E".

Erreferentziak

  1. Luis Núñez Astrain: "El euskera arcaico. Extensión y parentescos" Online
  2. Koldo Mitxelena: ""Sobre Historia de La Lengua Vasca", II. Liburukia "Estudis de Toponimia Catalana"
  3. Guillermo Fatás Cabeza (1987) Notas sobre el territorio vascón en la Edad Antigua Vitoria Bilduma ISSN 0213-2095
  4. Emilianotar glosak

Ikus, gainera