Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia (2014): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
146. lerroa: 146. lerroa:


==Iruditegia==
==Iruditegia==
[[Fitxategi:Guinea_Liberia_Sierra_Leone_Ebola_Map_August_7_2014.png|300px|center|thumb|[[Ebola]]ren zabalkundea [[2014]]ko apirilean.]]
[[Fitxategi:Ebola Map from Guinea, Liberia and Sierra Leone in summer 2014.png|300px|center|thumb|[[Ebola]]ren zabalkundea [[2014]]ko apirilean.]]


==Erreferentziak==
==Erreferentziak==

20:42, 15 abuztua 2014ko berrikusketa

2014ko Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia
Data2014ko otsaila - martxan
LekuaMendebaldeko Afrika
(Ginea, Liberia, Sierra Leona, Nigeria)
Biktimak1069 hil / 1975 kasu (2014-08-13ko datuak)
Kasuak/ hilak:

Lurraldean bertan infektatutako pertsonak dituzten estatuak:  Ginea: 506 / 373
 Liberia: 599 / 323
 Nigeria: 12 / 3
 Sierra Leona: 730 / 717
Beste lurralde batean infektatutako pertsonak dituzten estatuak:
 Ameriketako Estatu Batuak: 0 / 2
 Espainia: 1 / 1

 Maroko: 1 / 1

2014ko Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia hasiera batean Ginean baina ondoren Liberia, Sierra Leona eta Nigeriara zabaldu zen ebola epidemia bati deitzen zaio. 2014ko uztailaren 23an, OMSek 1201 kutsatuen eta 672 heriotzen berri eman zuen eta hiru estatuetan zabalduta zegoen[1]. Hainbat erakundek agerraldiari aurre egiteko laguntzak eman zituzten. Agerraldi hau kasuei eta hildakoei zegokienez bortitzena izan zen[2].

Ebola

Sakontzeko, irakurri: «Ebola birus»

Ebola birus moten artean arriskutsuena izan zen: Zaire-Ebola birusa. Horrek eragindako hilkortasun tasa %90era irits zitekeen. Gainera, gaixotasuna herrialdeetako hiriguneetara heldu zen, aurrekoetan ez bezala, eta horrek birusa atzematea eta bakartzea zailtzen zituen[3].

Agerraldiaren garapena

Uztaila

2014ko uztailaren 26an, alerta gorria ezarri zuen Nigeriak ebola zabaltzea galarazteko. Lagoseko aireportuan agertu zen lehen kasua, uztailaren 20an. Liberiatik zetorren gizonezko bat erietxera eraman zuten, osasun arazoak zirela eta. Medikuak gerora ohartu ziren ebola zuela eta berrogeialdian jarri zuten, baina ordu gutxira hil zen. Hori zela eta, eta gaitza zabaltzea saihesteko, alerta gorria ezarri dute agintariek herrialdean.

Aireportu, portu eta mugetan kontrol neurriak zorroztu zituzten, eta sintomak izan zitzakeen oro zaintzen zuten. Hildako gizonezkoaren hegaldi berean zihoazen bidaiariak ere zaintzapean jarri zituztela jakinarazi zuten iturri ofizialek.

Joan zen otsailetik 660 pertsona hil ziren gaitzak jota, Afrika mendebaldean. Birusaren hiltze-tasa %90ekoa zen, eta kontaktu bidez kutsatzen zen. Hori zela eta, adituek gaixo zeuden pertsonetatik urrun egotea aholkatzen zuten, eta kasu susmagarririk ezagutuz gero ahalik eta azkarren osasun zerbitzuetara jotzea. Afrikako zenbait eremutan, ordea, horrek ehunka kilometro egitea esan nahi zuen, eta maiz, alferrik[4].

Uztailaren 31ean, argitara eman zenez, 1.323 pertsona kutsatu zituen, eta, horietatik 729 hil egin ziren, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera. Uztailaren 24tik 27ra bitartean, Guinea Conakryn 33 kasu berri izan ziren, eta 20 pertsona hil ziren. Ondorioz, kutsatutako kasuak 460 ziren, eta, hildakoak 339. Liberiak 80 kasu berri kontatu zituen, eta, horietatik 27 hil ziren. Kutsadura-zifra 329ra igo zen, eta 156 pertsona hil ziren. Nigerian, hil zen pertsona batean izan zuen lehenengo kasua. Bestalde, Sierra Leonak 8 kasu berri zenbatu zituen denboraldi horretan, eta 9 pertsona hil ziren. 533 kide kutsatu ziren, eta 233 hil. Munduko Osasun Erakundeak azaldu zuenez, egoera “ezegonkorra” zen; erkidegoan eta osasun zentroetan transmisioa etengabea zela gaineratu zuen[5].

Egun berean, ebolaren hedapena gelditzeko xedez, larrialdia ezarri zuten Sierra Leonan. Gaixotasunaren epizentro guztiak berrogeialdian jarriko zituzten, eta leku publikoetan bilera jendetsuak mugatu. Hiriburuko aireportuan segurtasun neurriak zorroztuko zituzten, halaber[6].

Abuztua

Abuztuaren 1ean, Nkosazana Diamini Zuma Afrikako Batasuneko batzordeko presidenteak "adostutako ekintza bat" eskatu zuen, "mundu mailako erantzun bat". Sierra Leonan larrialdia ezarri zuten. Gaixotasunaren epizentro guztiak berrogeialdian jarri zituzten, eta leku publikoetan bilera jendetsuak mugatu. Gainera, hiriburuko aireportuan segurtasun neurriak zorroztuko zituzten. Liberian ere zenbait neurri hartu zituzten, kutsatzea eragozteko[7].

Abuztuaren 4erako, ebola birusaren agerraldiak 1.603 pertsona kutsatu zituen Mendebaldeko Afrikan eta horietako 887 hil ziren. Uztailaren 31tik abuztuaren 1era arte, izurriteak hartu zituen lau herrialdeetan (Liberia, Nigeria, Ginean eta Sierra Leonan) 163 kasu berri eta 61 hildako izan ziren. Ginean 13 gaixo berri zenbatu zituzten, eta 12 hildako. Ondorioz, eritasunak 485 pertsona kutsatu eta 358 hil zituen. Liberiak 77 kasu berri eta 28 hildako zenbatu zituen. Horrela, gaixotasunak 468 pertsona kutsatu eta 255 hil zituen. Bigarren gaixo baten berri eman zuen Nigeriak, eta beste hiru zeuudela uste zuten, baina ez zituzten baieztatu. Azken lau egunetan ez zen hildakorik izan. Sierra Leonak 72 kasu eta 21 hildako zenbatu zituen. Guztira, eritasunak 646 lagun kutsatu eta 273 hil zituen. Bestalde, bost erlijioso bakartuta zituzten Monroviako (Liberia) San Jose ospitalean, ebolak zentroko zuzendaria hil eta gero. Munduko Osasun Erakundeak GOARN sarea martxan jarri zuen. GOARN nazioarteko agentziek, gobernuek, unibertsitateek eta beste entitate batzuek osatzen zuten. Izurritea geldiarazteko adituei Afrikara joateko eskatu zien[8].

Abuztuaren 5ean, Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, 1.603 lagun kutsatu eta 887 hil ziren Afrikan, eta kasu gehiago agertzen ari ziren. Azken hilabetean 61 lagun hil ziren Ginean, Liberian, Nigerian eta Sierra Leonan. Laguntza humanitarioa ematen ari ziren boluntarioetara ere hedatu zen gaitza —AEBetako bi kide eta Espainiako bat kutsatu ziren, besteak beste—. Munduko Bankuak iragarri zuenez, 200 milioi dolar emango zituen Ginea, Liberia eta Sierra Leonari laguntzeko. Jim Yong Kim bankuko presidenteak argitu zuen hiru herrialde horiek eskatu zutela laguntza. British Airways hegazkin konpainiak erabaki zuen Sierra Leonarako eta Liberiarako hegaldiak bertan behera uztea, gutxienez abuztuaren 31 arte. Sierra Leonan, gaixotasunaren epizentro guztiak berrogeialdian jarri zituzten, eta leku publikoetan bilera jendetsuak mugatu. Hiriburuko aireportuan segurtasun neurriak zorroztu zituzten[9]. Bestalde, Miguel Pajares Toledoko erlijiosoa "aberriratzeko protokoloa martxan jarriko zuen" Espainiak, Osasun Ministerioak jakitera eman zuenez. Kutsatze posible baten arriskuak "oso txikiak" zirela errepikatu zuen Espainiako Gobernuak. Aberriratzea Munduko Osasun Erakundeak ezarritako segurtasun protokoloak errespetatuz egingo zutela iragarri zuten iturriek. Pajares Monroviako San Jose ospitalean bakartuta zuten[10].

Abuztuaren 6an, Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, 1.711 lagun kutsatu eta gutxienez 932 hil ziren Afrika mendebaldean. Abuztuaren 2tik 4ra 108 kasu gehiago agertu ziren Ginean, Liberian, Nigerian eta Sierra Leonan; horietatik 45 hil egin ziren. Izurria "epidemiatzat" jo zuen OMEk, eta ohartarazi zuen "beharrezko bitartekoak" jartzeko garaia zela. Horregatik, larrialdiko bilerara deitu zuen Larrialdietarako Batzordea, gaitzaren aurrean nola jokatu erabakitzeko[11]. Egun berean, Maria Mercedes Vinuesa Osasun Publikoko zuzendari nagusiak azaldu zuenez, Miguel Pajares elizgizonaren Espainiaratzean herritar guztien segurtasuna "erabat bermatuta" zegoen[12].

Abuztuaren 7an, Miguel Pajares ebola atzeman zioten elizgizon espainiarra iritsi zen Madrilera, Liberiatik espainiaratu eta gero, eta Carlos III.a ospitalean zuten, bakartuta. Elizgizona espainiaratu zuen hegazkin militarra 08:10ean iritsi zen Torrejon de Ardozeko base militarrera. Harekin batera, ebola ez zuen moja bat, Juliana Bohi, ere espainiaratu zuten. Biak Madrilgo Carlos III.a Ospitalera eraman zituzten, eta elizgizona bakartu egin zuten, tankera honetako gaixotasun kutsakorrei aurre egiteko prest zegoen unitate batean. Medikuek bertan egiaztatu zutenez, Pajares "egonkor" zegoen, eta Bohiren osasun egoera "oso ona" zen. Europako Batzordearen arabera, esan zuen ez zegoela birusa Europatik hedatzeko arriskurik, Miguel Pajares elizgizona Espainiara bueltatu ostean. Kasu honetara arte, ez zen eritasunarekin kontinentera itzulitako EBko beste herritarrik egon[13].

Abuztuaren 8an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nazioarteko larrialdi egoera ezarri zuen, Mendebaldeko Afrika astintzen ari zen ebola izurritearen aurrean, eta hainbat neurri gomendatu zituen, birusaren transmisioa galarazteko. Hori horrela, birusa hedatzen ari zen herrialdeek kontrolak egin behar zituzten, aireportuetan, portuetan eta mugetan, sukarra zuten edo ebola izan zezaketen pertsonei. Nolanahi ere, OMEk ez zuen beharrezkotzat ikusten herrialde kaltedunerako bidaiak edo merkataritza debekatzea. Erakundeak herrialde kaltedunei premiazko laguntza ematea eskatu zion nazioarteari. Gainera, herrialde horiek tankera honetako izurrite bati aurre egiteko gaitasunik ez zutela ohartarazi zuen Margaret Chan MOEko zuzendari magusiak. Bestalde, Espainiako Gobernuak ez zion azkenean San Joan Jainkoaren Ospitale Ordenari kobratuko Miguel Pajares elizgizonaren espainiaratzea[14].

Egun berean, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko larrialdi egoera ezarri zuen Ebola birusaren hedapenagatik. 961 ziren eritasunak eragindako hildakoak Afrikan mendebaldean. Birusa hedatutako herrialdeei eskatu zieten larrialdi egoera ezartzeko. Horrela egin zuen Nigeriak[15].

Abuztuaren 9an, Chantal Pascaline moja, Miguel Pajares apaizaren lankidea, hil zen, goizaldean ebola birusak jota, San Joan Jainkoarenaren Ordenak jakinarazi zuenez. Pascaline, kongotarra, Monroviako (Liberia) San Jose Ospitalean hil zen, eta William Ekeurm Kamerungo erizainak egindako zaintzak ez zuen heriotza ekidin. Erizain hori Georges Combey Ghanako beste misiolaria, Paciencia Melgar ginearra eta Eugene Osei-Wusu zentro horretako administratzailea ere zaintzen ari zen. Bestalde, Nigeriatik Madrilera 06:00etan heldu ziren bidaiariek ez zuten arazorik izan Osasun Ministroak prestatutako kontrolean, ebola birusa zela eta, Senegalgo bi umek amigdalitisa zutela jakin ostean alarma piztu bazen ere. Halaber, Miguel Pajares apaizak eta Juliana Bonoha Bohe mojak Madrileko Carlos III ospitalean jarraitzen zuten, egonkor; beraz, haien osasun egoerak "ez du okerrera egin", medikuek zabaldu zutenez[16]. Egun berean, [Ginea]]k mugak itxi zituen, Ebolagatik. Sierra Leonak, Liberiak eta Nigeriak larrialdi egoera ezarri zuten, eta Gineak Liberiarekiko eta Sierra Leonarekiko mugak itxi zituen[17].

Abuztuaren 10ean, Miguel Pajares, ebolak jota Madrilgo Carlos III erietxean zegoen apaiza, ZMapp sendagaia hartzen hasi zen. AEBn erabiltzen zuten sendagaia zen, ebola gaitzaren kontrakoa. Espainiako Osasun Ministerioak baimendu zuen, botika espainiaratzea, eta abuztuaren 9an iritsi zen. Ospitaletik zabaldu zuten informazioaren arabera, Pajares eta Juliana Bonoha Bohe moja "egonkor" zeuden. Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak (Osasun, Zerbitzu Sozialen eta Berdintasun Ministerioak finantzatzen zuen) baimendu zuen sendagaia Espainian sartzea. AEBn bi gaixok hartu zuten, historian lehenengoz, eta ikerketaren lehenengo faseetan zegoen oraindik. Gainera, Ministerioak azaldu zuenez, hiltzeko arriskua zuten eta sendagairik hartzeko aukera ez zuten gaixoek hartu zitzaketen baimendu gabeko sendagaiak, orduko legediaren arabera. Sendagaia Genevatik ekarri zuten, sendagaia egin zuen laborategiaren, Munduko Osasun Erakundearen eta Mugarik Gabeko Medikuen arteko akordio bat indarrean baitzegoen[18].

Abuztuaren 11ean, Boli Kostako agintariek Ginea, Liberia, Sierra Leona eta Nigeria herrialdeetatik abiatu eta bertara zuzendutako hegaldi guztiak debekatu zituzten, herrialde horietan ebola kasuak antzeman zituztelako. Gainera, aireko eta lurreko mugetan kontrolatzeko eta antzemateko neurri berriak izango zirela iragarri zuen. Felix Houphoet Boigny aireportura (Boli Kostako aireportu nagusia) heltzen ziren bidaiariei, esaterako, tenperatura neurtuko zieten. Azken lau hilabeteetan, gaixotasun horrek 1.779 pertsona kutsatu zituen eta horietako 961 hil ziren, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken balantzearen arabera. Bestalde, George Combey Ghanako elizgizona, Miguel Pajares apaizaren kidea, hil zem Monrovian (Liberia), ELWA Ospitalean, birusak jota, San Joan Jainkoarenaren Ordenak plazaratu zuenez. Gainera, Ordenak ohar baten bidez adierazi zuen, Miguel Pajares eta Juliana Bonoha Karlos III.a Ospitalean ebolaz kutsatuta zeuden eriek "egonkor" jarraitzen zutela. Miguel Pajares, ebolak jota Madrilgo Carlos III.a erietxean zegoen apaiza, ZMapp sendagaia hartzen hasiko zen. AEBn erabiltzen zuten sendagaia zen, ebola gaitzaren kontrakoa[19].

Abuztuaren 12an, gaitzak jotako lehen europarra, Miguel Pajares apaiz espainiarra hil zen, Madrilgo Carlos III. erietxean. Joan zen asteburutik tratamentu esperimentala jasotzen ari zen, egun ez baitzegoen gaitz horren aurkako botikarik. Erietxeko iturriek azaldu zutenez, gorpua ateratzeko neurri zorrotzak hartuko zituzten; izan ere, kusatzeko arriskua egon zitekeen. Osasun Munduko Erakundeko (OMS) Etika Batzordeak onartu zuen ebolak kutsatuta zeuden Afrikako biktimek sendagai esperimentalak hartzea, horren eraginkortasuna baieztatuta ez zegoen arren. Hala ere, OMEk gezurtatu egin zuen Liberiara botika esperimentalak bidaltzea baimendu zuela. Bestalde, Etxe Zuriak ebolaren aurkako botika esperimentalaren lagin batzuk bidali zizkon Liberiako Gobernuari, herrialde horretan kutsatutako medikuei emateko asmoz[20]. Aste horren hasieran, tratamendu berriak probatzeko aukerei buruzko bilera berezia egin zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Ebolak egun horretarako milatik gora lagun hil zituen Afrikan, eta beste hainbeste zeuden gaitzak jota[21].

Abuztuaren 13an zabaldutako datuen arabera, 1.069 pertsona hil zituen ebolak Munduko Osasun Erakundeak (MOE) adierazi zuenez. Gainera, 1.975 lagun gaixorik egon zitezkeen Sierra Leonan, Liberian, Nigerian eta Ginean. Konparazioa eginez, hildakoak 56 gehiago ziren eta ustezko kutsatuak 128 gehiago, aurreko asteleheneko MOEren balantzearekin alderatuta. Nigeriako Gobernuak 20 bat pertsona zaintzapean jarri zituen, erizain batek Lagos hirian berrogeialdia ez baitzuen errespetatu. Sierra Leonan birusaren kontrako borroka zuzentzen zuen mediku bat hil egun horretan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ziurtatu zuen Etiopian beharrezkoa zela 100 milioi dolar bideratzea. Halaber, Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoan (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil zen ebolaz jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil zituen Nigerian[22]. Bestalde, Pajaresen aldeko hileta elizkizuna egin zuten, 11:30ean, Madrileko San Rafael Ospitalean. Elizgizonaren gorpuzkiak erraustu zituzten[23].

Abuztuaren 14ean, AEBetako zientzialariek sortutako botika esperimentalaren dosiak Liberiara iritsi ziren. Botika ebolarekin kutsatuta zeuden Liberiako bi sendagileri emango zioten. Abraham Borbor eta Philip Irlanda ziren botika jaso zuten bi medikuak. Liberiako John F. Kennedy ospitalean lanean ari zirela kutsatu ziren. Bestalde, Alpha Conde Gineako presidenteak larrialdi egoera ezarri zuen, ebolak herrialde horretan 300 pertsonatik gora hil ondoren. Pertsonen joan-etorria mugatuko zuten. Ordura arte, 373 lagun hil ziren Ginean gaitz horren ondorioz. Bestalde, Munduko Osasun Erakundeak egindako kalkuluen arabera, Etiopian 100 milioi dolar behar ziren ebolari aurre egiteko. Espainian, Bere aldetik, Miguel Pajares, ebolak jota hildako lehen espainiarra, artatu zuten osasun-langileek hainbat mediku-azterketa egin zituzten kutsatuta ez zeudela ziurtatzeko, eta denek "negatibo" eman zuten. Halaber, Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoan (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil zen ebolak jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil zituen Nigerian. Jonathan Goodluck Nigeriako presidenteak "larrialdi egoera" ezarri zuen estatuan. Ordurako ,13 pertsona kutsatuta zeuden Nigeria[24].

Agerraldiaren datuak

Ebolaren agerraldian kasuen eta hilen garapena.
Data Guztira Ginea Liberia Sierra Leona Nigeria
kasu hil kasu hil kasu hil kasu hil kasu hil
2014-08-09 1848 1013 506 373 599 323 730 315 13 2
2014-08-06 1779 961 495 367 554 294 717 298 13 2
2014-08-04 1711 932 495 363 516 282 691 286 9 1
2014-08-01 1603 887 485 358 468 255 646 273 4 1
2014-07-30 1440 826 472 346 391 227 574 252 3 1
2014-07-27 1323 729 460 339 329 156 533 233 1 1
2014-07-23 1201 672 427 319 249 129 525 224
2014-07-20 1093 660 415 314 224 127 454 219
2014-07-18 1048 632 410 310 196 116 442 206
2014-07-15 964 603 406 304 172 105 386 194
2014-07-10 888 539 409 309 142 88 337 142
2014-07-08 844 518 408 307 131 84 305 127
2014-07-02 759 467 413 303 107 65 239 99
2014-06-24 599 338 390 270 51 34 158 49
2014-06-18 528 337 398 264 33 24 97 34
2014-06-10 474 252 372 236 13 9 89 7
2014-06-05 438 231 344 215 13 9 81 7
2014-06-02 354 208 291 193 13 9 50 6
2014-05-27 309 200 281 186 12 9 16 5
2014-05-23 270 181 258 174 12 9
2014-05-14 245 164 233 157 12 9
2014-05-05 243 162 231 155 12 9
2014-04-30 233 153 221 146 12 9
2014-04-23 220 143 208 136 12 9
2014-04-21 215 136 203 129 12 9
2014-04-17 209 129 197 122 12 9
2014-04-10 169 108 157 101 12 9
2014-04-07 163 102 151 95 12 7
2014-04-02 135 88 127 83 8 5
2014-04-01 130 82 122 80 8 2
2014-03-31 114 70 112 70 2 0
2014-03-27 103 66 103 66
2014-03-26 86 60 86 60
2014-03-25 86 59 86 59

Iruditegia

Ebolaren zabalkundea 2014ko apirilean.

Erreferentziak

  1. virus disease, West Africa – update», Organización Mundial de la Salud, 2014-07-27
  2. «Chronology of Ebola Hemorrhagic Fever Outbreaks», Centers for Disease Control and Prevention, 2014-07-25
  3. «Izuaren epidemia Afrikan», Berria, 2014-08-08
  4. http://www.berria.eus/albisteak/94333/alerta_gorria_ezarri_du_nigeriak_ebola_zabaltzea_galarazteko.htm Berria, 2014-07-26
  5. «729 pertsona hil dira ebolagatik Afrikan», EiTB, 2014-07-31
  6. «Sierra Leona, larrialdian ebolagatik», Berria, 2014-08-01
  7. «Afrikako Batasunak "mundu mailako erantzun bat" eskatu du Ebola gelditzeko», Berria, 2014-08-01
  8. «Ebolak 887 lagun hil ditu Mendebaldeko Afrikan», EiTB, 2014-08-04
  9. «Ebolatik babesteko neurriak areagotuz doaz», Berria, 2014-08-05
  10. «Ebolarekin kutsatutako elizgizona Espainiaratuko du Gobernuak», EiTB, 2014-08-05
  11. «Ebolagatik hildakoak 900 baino gehiago dira Afrikan», Berria, 2014-08-06
  12. «Espainiaratzearekin arriskurik ez dagoela ziurtatu du Gobernuak», EiTB, 2014-08-06
  13. «Ebola duen elizgizon espainiarra 'egonkor' dago, Madrilen jada», EiTB, 2014-08-07
  14. «Nazioarteko larrialdi egoera ezarri du Munduko Osasun Erakundeak», EiTB, 2014-08-08
  15. «OMEk nazioarteko larrialdia ezarri du Ebola birusagatik», Berria, 2014-08-09
  16. «Pascaline moja, Pajaresen lankidea, hil da ebolak jota Liberian», EiTB, 2014-08-09
  17. «Gineak mugak itxi ditu, Ebolagatik», Berria, 2014-08-09
  18. «Atzerritik ekarritako sendagaia hartuko du Pajaresek, ebolaren aurka», EiTB, 2014-08-10
  19. «Boli Kostak ebola duten herrialdeetako hegaldiak debekatu ditu», EiTB, 2014-08-11
  20. «OMSk ebolaren aurkako sendagai esperimentalen erabilera onartu du», EiTB, 2014-08-12
  21. «Ebola birusak jotako apaiz espainiarra hil da», Berria, 2014-08-12
  22. «Ebolak 1.069 pertsona hil ditu, Munduko Osasun Erakundearen arabera», EiTB, 2014-08-13
  23. «Miguel Pajaresen hileta gaur egingo dute, Madrilen», EiTB, 2014-08-13
  24. «Liberiak ZMapp botika esperimentalaren laginak jaso du dagoeneko», EiTB, 2014-08-14