Ivan III.a Errusiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Rurik dinastia kategoria eransten
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
39. lerroa: 39. lerroa:
Data horretatik aurrera, Ivan beti saiatu zen Novgorod erabat eskuratzen. Hainbat istiluren ondoren, errepublikak Ivan autokrata gisa onartu zuen, eta, 1478an, bere ondasun eta pribilegio guztiak entregatu zituen. Ondorengo altxamenduetan (1479-1488), Novgorodeko familia aberatsen eta zaharrenak Moskura, Vyatkara eta erdialdeko beste hiri batzuetara eraman zituzten zigor gisa. Hor amaitu zen, Novgorod, estatu independente izaerarekin.

Ivanek ez zuen nahi izan bere konkistak senideekin partekatzea, eta haiek printzerrietako barne-politikan izandako interferentziak hainbat gerra sorrarazi zituen; gerra horietatik garaile atera zen.
Ivanek ez zuen nahi izan bere konkistak senideekin partekatzea, eta haiek printzerrietako barne-politikan izandako interferentziak hainbat gerra sorrarazi zituen; gerra horietatik garaile atera zen.

[[Fitxategi:Ivan vs khan.jpg|thumb|left|300 px|Ivan ''Handia'' khanaren gutuna puskatzen]]
[[Fitxategi:Ivan vs khan.jpg|thumb|ezkerrera|300 px|Ivan ''Handia'' khanaren gutuna puskatzen]]

== Kanpo-politika ==
== Kanpo-politika ==

14:29, 23 otsaila 2019ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Ivan III.a Vasilevitx (errusieraz: Иван III Васильевич; Mosku, Moskuko Printzerria, 1440ko urtarrilaren 22a - Mosku, Moskuko Printzerria, 1505eko urriaren 27a), Ivan Handia ere deitua[1], 1462-1505 bitartean Moskuko Printze Handia izan zen, eta Rus guztien duke handia (errusieraz: Великий князь всея Руси) titulua hartu zuen lehena. Hainbatetan «Rus guztien bateratzaile» deitu izan zaio, estatuaren eremua hirukoiztu eta Urrezko Hordaren nagusitasunari amaiera eman ziolako. Moskuko Kremlina eraiki zuen, eta autokrazia bermatzeko erakundeak sortu zituen. Errusiaren historiako agintaldi luzeena izan zuen.

Aurrekariak

Ivanen gurasoak Vasili II.a eta Maria Jaroslavna Bórovskekoa izan ziren. Aitarekin batera erregeordekide izan zen, haren agintaldiaren amaieran, eta 1462an, hura hil zenean, Printze Handi bilakatu zen. Bere aurrekoen politika bateratzailea egin zuen. Ahal zuen guztietan bere ingurukoekin liskar bortitzak saihesten zituen, zirkunstantziak oso alde zituenean soilik egiten zien aurre, eta nahiago izaten zuen helburuak gradualki eta zeharka lortzea. Moskovia edo Moskuko Printzerria denbora honetan estatu indartsu eta boteretsu bilakatu zen, etsaiak ahuldu egin ziren, eta Ivan III.a bezalako estatuburu baten jarduera espekulatzaileentzat egoera aproposa zen.

Errusiako lurraldeak hedatzea

Ivan III.aren lehen egitekoa Novgorodeko Errepublikaren aurkako gerra izan zen. Gerra 1470ean hasi zen, eta bitan porrota jaso ondoren, Novgorod bakea hitzartzera behartua zen, eta hitzarmen horren arabera, Poloniarekin zuen aliantza bertan behera utzi behar zuen, iparraldeko kolonien parte handi bat laga behar zuen, eta 15.500 errubloko indemnizazioa ordaindu behar zuen.

Data horretatik aurrera, Ivan beti saiatu zen Novgorod erabat eskuratzen. Hainbat istiluren ondoren, errepublikak Ivan autokrata gisa onartu zuen, eta, 1478an, bere ondasun eta pribilegio guztiak entregatu zituen. Ondorengo altxamenduetan (1479-1488), Novgorodeko familia aberatsen eta zaharrenak Moskura, Vyatkara eta erdialdeko beste hiri batzuetara eraman zituzten zigor gisa. Hor amaitu zen, Novgorod, estatu independente izaerarekin.

Ivanek ez zuen nahi izan bere konkistak senideekin partekatzea, eta haiek printzerrietako barne-politikan izandako interferentziak hainbat gerra sorrarazi zituen; gerra horietatik garaile atera zen.

Ivan Handia khanaren gutuna puskatzen

Kanpo-politika

Ivan III.aren agintaldian Moskoviak tartariarren uztarriari uko egin zion. 1480an, Ivanek Ahmed khan handiari ordaindu beharreko zergari uko egin zion. Armada errusiarra eta tartariarra Ugra ibaiaren bi aldeetan borrokan aritu ziren, Ahmed estepara erretiratu zen arte.

Hurrengo urtean, khan handia, Errusiaren aurkako espedizioa prestatzen ari zela, Ivaq khanak eraso egin eta hil egin zuen.

Beste indar musulmanekin harremanak baketsuak ziren, baita adiskidetasunezkoak ere.

Politika nordikoari dagokionez, Danimarkako Hansekin zuen aliantza erasotzaileari amaiera eman zion, eta Maximiliano I.a enperadorearekin gutun-trukea izan zuen.

Barne-politika

Moskoviako gobernuaren izaera zeharo aldatu zen, eta ordura arte inoiz izan ez zuen forma autokratikoa hartu zuen.

Konstantinoplaren erorialdia eta gero, patriarka ortodoxoek enperadore bizantziarren ondorengo kontsideratu zituzten Moskoviako duke handiak. Mugimendu hori eta Ivan III.aren familian izan ziren aldaketak batera gertatu ziren. Lehen emaztea hil ondoren (1467), Ivan Sofia Paleologoarekin, Tomas Paleologoaren alabarekin, ezkondu zen. Fedea bateratzeko aita santuaren itxaropenak alde batera utzirik, Sofia ortodoxiara bihurtu zen.

Aurrerantzean, duke handia boiardoengandik urrun ibili zen. Gobernu patriarkalaren sistema zaharrak desagertu egin ziren, eta boiardoei ez zieten estatuko gaiei buruz kontsultarik egiten. Subiranoa sakrosantu bihurtu zen, eta boiardoak subiranoaren mendeko zerbitzari mailan jarri zituzten. Boiardoek iraultza egin zuten, hasieran nolabaiteko arrakastarekin.

Vasili, bigarren emaztearekin izandako semea izendatu zuten erregeordekide aitarekin batera (1502ko apirila).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan III.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan