Blanka Vlašić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blanka Vlašić

Bizitza
JaiotzaSplit1983ko azaroaren 8a (40 urte)
Herrialdea Kroazia
Familia
AitaJoško Vlašić
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua70 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

blanka-vlasic.com
Facebook: blanka208 Twitter: blanka_vlasic Instagram: blankavlasic_official IAAF: 14263716 Olympic.org: blanka-vlasic Edit the value on Wikidata

Blanka Vlašić (kroazierazko ahoskera ˈBlaːŋka ˈʋlaʃitɕ, 1983ko azaroaren 8an jaioa) altuera jauzian espezializatutako kroaziar atleta da. Bi aldiz munduko txapelduna eta Olinpiar domina bikoitza du, eta emakumezkoetan historiako bigarren altuera jauzilari onena da, 2.08m-ko marka pertsonalarekin. Kroaziako errekorraren jabea da, eta pista estaliko munduko txapeldun izandakoa.

Joško Vlašić Kroaziako dekatloi errekorraren jabearen alaba da Blanca, talentu handiko atleta junior mailan eta hamasei urte zituela Sydneyko lehen olinpiar jokoetara joan zen 2000. urtean. 2000. urtean eta 2002an Atletismoko Junior mailako Munduko Txapelketa irabazi zuen. Vlašić-ek Kroaziako errekor nazionala hautsi zuen 2004an eta, gainera, senior mailako lehen munduko domina irabazi zuen urte hartan Munduko Pista Estaliko Txapelketan . Hipertiroideak Atenasen bigarren agerraldi olinpikoa egitea eragotzi zion eta 2005eko denboraldia ezin izan zuen egin ebakuntzaren ondorioz.

2006an itzuli zen, pista estaliko munduko txapelketan zilarra lortuta. 2007ko denboraldian sasoi ona izan zuen: 2007ko Munduko Txapelketan irabazi zuen, Pista Estaliko munduko txapeldun bihurtu zen 2008an eta garaipen bolada amaitu zen Pekingo Olinpiar Jokoetan galdu zuenean, zilarra eskuratu zuen. Bigarren aldiz munduko txapeldun izan zen 2009an. Bere sariak, besteak beste, 2010eko urteko IAAF munduko atleta eta urteko atleta europarraren garaikurra (2007, 2010).

2021eko otsailaren 19an kirol profesionaletik erretiratu zen.[1]

2.08m saltatzeko bidean Zagreben.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marka Pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Marka Lekua Data
Altuera jauzia Outdoor 2,08 m NR Zagreb, Kroazia Kroazia 2009ko abuztuaren 31
Indoor 2,06 m NR Arnstadt, AlemaniaAlemania 2010eko otsailaren 6a

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Kokalekua Postua Marka
1999 Sub-18 Munduko Txapelketa Bydgoszcz, Polonia Polonia, 8. 1'75 m
2000 Olinpiar Jokoak Sídney, Australia Australia Kanporaketa 1'92 m
Sub-20 Munduko Txapelketa Santiago, Txile Txile 1. 1'91 m
2001 Mediterraneo Jokoak Tunis, Tunisia Tunisia 1. 1'90 m
Sub-20 Europako Txapelketa Grosseto, Italia Italia 7. 1'88 m
Munduko Txapelketa Edmonton, Kanada Kanada 6. 1'94 m
2002 Pista Estaliko Europako Txapelketa Viena, Austria Austria Kanporaketa 1'92 m
Sub-20 Munduko Txapelketa Kingston, Jamaika Jamaika 1. 1'96 m
Europako Txapelketa Múnich, Alemania Alemania 5. 1'89 m
2003 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Birmingham, Erresuma Batua Reino Unido 4. 1'96 m
Sub-23 Europako Txapelketa Bydgoszcz, Polonia Polonia 1. 1'98 m
Munduko Txapelketa París, Frantzia Francia 7. 1'95 m
IAAF World Athletics Finala Montecarlo, Monako Monako 4. 1'96 m
2004 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Budapest, Hungaria Hungaria 3. 1'97 m
Olinpiar Jokoak Atenas, Grezia Grezia 11. 1'89 m
2005 Munduko Txapelketa Helsinki, Finlandia Finlandia Kanporaketa 1'88 m
2006 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Mosku, Errusia Erusia 2. 2'00 m
Europako Txapelketa Gotemburgo, Suedia Suedia 4. 2'01 m
IAAF World Athletics Finala Stuttgart, Alemania Alemania 6. 1'90 m
2007 Munduko Txapelketa Osaka, Japonia Japonia 1. 2'05 m
Pista Estaliko Europako Txapelketa Birmingham, Erresuma Batua Reino Unido 4. 1'92 m
IAAF World Athletics Finala Stuttgart, Alemania Alemania 1. 2'00 m
2008 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Valentzia, Espainia Espainia 1. 2'03 m
Olinpiar Jokoak Pekin, Txinako Herri Errepublika Txina 2. 2'05 m
IAAF World Athletics Finala Stuttgart, Alemania Alemania 1. 2'01 m
2009 Munduko Txapelketa Berlín, Alemania Alemania 1. 2'04 m
IAAF World Athletics Finala Salónica, Grezia Grecia 1. 2'04 m
2010 Europako Txapelketa Bartzelona, Katalunia Katalunia 1. 2'03 m
Pista Estaliko Munduko Txapelketa Doha, Qatar Qatar 1. 2'00 m
IAAF Kontinental Kopa Split, Kroazia Croacia 1. 2'05 m
Diamond League 1.
2011 Munduko Txapelketa Daegu, Hego Korea Hego Korea 2. 2'03 m
Diamond League 1.
2014 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Sopot, Polonia Polonia 6. 1'94 m
Diamond League 3.
2015 Munduko Txapelketa Pekin, Txinako Herri Errepublika Txina 2. 2'01 m
2016 Olinpiar Jokoak Rio de Janeiro, Brasil Brasil 3. 1'97 m
Vlašić azkar bihurtu zen Kroaziako emakumezkoen altuera jauziko atleta nagusia.

Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 4x txapeldun absolutua aire librean, altuera jauzian (2000, 2001, 2002, 2005)
  • 3x txapeldun nazionala pista estalian, altuera jauzian (2001, 2002, 2004)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Croatian athletics legend Blanka Vlašić announces retirement | Croatia Week» Croatia Week | Croatian news portal in English 2021-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).