Chinua Achebe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chinua Achebe
Chinua Achebe, 2008 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Albert Chinụalụmọgụ Achebe
Jaiotza Ogidi, Anambra Itzuli1930eko azaroaren  16a
Herrialdea Colonial Nigeria
 Nigeria
Bizilekua Kogi State Itzuli
Talde etnikoa Igboa
Heriotza Boston2013ko martxoaren  21a (82 urte)
Hobiratze lekua Ogidi, Anambra Itzuli
Heriotza modua : trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Londresko Unibertsitatea
University of Ibadan Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, poeta, literatura-kritikaria, saiakeragilea, ipuingilea, haur literaturaren idazlea, idazlea, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Brown Unibertsitatea
Lan nabarmenak Gainbehera dator dena
No Longer at Ease Itzuli
Arrow of God Itzuli
A Man of the People Itzuli
Anthills of the Savannah Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Okey Ndibe Itzuli
Kidetza Modern Language Association Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Literature Itzuli
IMDb nm1290799

Albert Chinụalụmọgụ "Chinua" Achebe (Ogidi, Onitshako eskualdea, Nigeria, 1930eko azaroaren 16a - Boston, Massachusetts, 2013ko martxoaren 21a) nigeriar eleberrigile eta poeta izan zen. Inglesez idazten zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzez, Albert Chinualumogu Achebe bezala inskribatua, gaztea zela izena aldatu zuen; Chinua aukeratu zuen igbo izen klasikoa dena. Ama eta arrebeei esker, iboen ahozko literatura ezagutu zuen. Eskolan nabarmendu zen ikasle gisa. 1948an Nigeriako lehenengo unibertsitatean, University College delakoan(egun, Ibadán Unibertsitea), orduan Londoneko Unibertsitatera atxikita, medikuntza ikasteko beka eskuratu zuen. Halere, ibilbidea aldatu eta literatura ikasten hasi zen aurrerantzean. Garai hartan hasi zen idatzitako ipuinak argitaratzen. Letretan lizentziatutakoan, irakasle gisa aritu zen hilabete batzuk eta gero irratian hasi zen lanean, Lagosen testuen edizioan eta saioak prestatzen batik bat. Ondoren, 1956an Londresera joan zen BBCn prestakuntza hartzera. Itzulitakoan NBC irratian gora egin zuen eta 'Voice of Nigeria'agenzia sortu eta zuzendu zuen. 1961 urtean Christiana Chinwe (Christie) Okoli andrearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. 1967-1970 urteen artean, Nigeriako Gerra Zibila izan zen eta Achebek Biafrako errepublika sezesionistaren alde engaiatu zen. Afrika eta Europan zehar bidaiatu zuen urte horietan, errepublika berriaren aldeko lanak egiten nazioartean. Literatura alorrean, poesia landu zuen etapa honetan. 1972tik 1976ra bitartean, Amerikako Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan irakasle gisa jardun zuen. Egoera baretu zenean, Nigeriako Unibertsitatera itzuli zen, baina pasaportea kendu zioten.[1]. 1990an auto istripu baten ondorioz, elbarri geratu zen. Azken urteak literatura irakasle gisa aritu zen AEBtan. 2012an argitaratu zuen bere azken lana, There Was a Country non Biafrako gerraren inguruko gogoeta pertsonalak plazaratzen dituen eta nigeriar askoren kritikak jaso zituen, |igboen ikuspuntutik egina baitago.

Iritzi kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizimodu modernoak Afrikako kultura tradizionalean izan duen eraginari buruzko gogoeta egiten du bere nobeletan. Ingelesez idatzi du ia beti, eta igbo herriaren bizimodua eta gizartea deskribatu ditu, britainiarren lege kolonialekiko eta mendebaldeko kulturaren zapalkuntzarekiko etengabeko borrokan. Izan ere, ingelesezko testuetan iboerazko hitzak azaltzen dira alde batetik, eta bestetik, iboen ahozko tradizio elementuak, hala nola, esapideak, atsotitzak, abestiak eta ipuinak. Inglesez idazteko hautua azaltzeko, britainarrek ezarritako hizkuntza izanik, nazioarteko trukerako bitartekari balioa azpimarratzen du. [2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen nobela, Things Fall Apart (1958, "Gainbehera dator dena"), 50 hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da (tartean, euskarara), eta idazle afrikar itzuliena bihurtu da honela. Afrikar literaturako libururik salduenetakoa den honekin (zortzi milioi ale baino gehiago), ospe handia lortu zuen nazioartean. The Arrow of God (1964, "Jainkoaren gezia") eta A Man of the People (1966, "Herriko gizona") nobeletan ere, usadiozko kulturaren eta igboen hizkuntzaren arazoak darabiltza, sentimentalkeriarik gabe eta ironiaz. Girls at War (1972, "Neskak borrokan") liburuak historia laburrak biltzen ditu. Anthills of the Savannah (1987, "Sabanako inurritegiak") da bere azken nobela. Poesia ere idatzi izan du, esate baterako, Christmas in Biafra (1973, "Eguberriak Biafran"), eta baita saiakerak ere, Morning Yet on Creation Day (1975, "Munduaren sortze-eguneko goiza zen oraindik") kasu.

1971. urtetik aurrera, Afrikako literatura-aldizkari garrantzitsuenetakoa den Okike aldizkariaren argitaratze-lanetan ibili da. 1971 idatzi zuen "Dirge for Okigbo", jatorriz igbo hizkuntzan, gero ingelesera itzulita.

2007an, Man Booker International Prize saria eman zioten.

Lan euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Things Fall Apart izan da euskarara ekarritako Acheberen lan bakarra eta horren bi bertsio ditugu:

  • Gainbera dator dena, Irun: Alberdania, 2007. Itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra
  • Kito dena!, Donostia: Elkar, 2007. Itzultzailea: Jose Antonio Mujika. Kasu honetan euskara ikasten ari direnentzat egokitutako bertsioa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezenwa-Ohaeto.-Chinua Achebe: A Biography (1997)
  2. Martinez de la Cuadra, Alberto.- Gainbera dator dena liburuaren hitzaurrean, orr. 19-20
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chinua Achebe Aldatu lotura Wikidatan