Clément Joseph Tissot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clément Joseph Tissot
WP Joseph Clément Tissot.jpg
Bizitza
JaiotzaOrnans1747ko abenduaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1826 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakautorea
Jasotako sariak

Joseph Clément Tissot, (Ornans, 1747ko abenduaren 8a - Paris, 1826ko ekainaren 30a) mediku militar frantsesa izan zen, gimnastikaren aitzindarietako bat.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Jean-Baptiste botikaria zen,1777an Besançongo Fakultateko maisua, eta amaren izena Catherine Moulinet zen. Aitaren lehengusua Samuel Auguste Tissot zen ( 1728 - 1797 ) Vaud-eko medikua (onanismoari eta epilepsiari buruzko lanengatik famatua).

Ikasketa klasikoak egin ondoren, 15 urtetik aurrera, kirurgia ikasi zuen.

Iraultza aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnasia medikoa eta kirurgikoa, 1782, Italiako edizioa

Armadan bigarren mailako laguntzaile gisa lanean hasi zen 1765ean, 17 urterekin. Besançongo Saint-Jacques ospitale militarrean 1768ra arte aritu zen, eta gero goarnizio bereko gaixotasun benereoen ospitalean. Lehen mailako laguntzaile gradua 1770ean lortu zuen, eta segituan medikuntza ikasketak hasi zituen Besançoneko fakultatean.

Doktoretza 1776an atera zuen Besançonen edo Reimsen .

Bitartean, masoi egin zen Parisen La candeur logia militarrean; erakundean maisu maila jaso zuen 1775ean . 1777an ere Henri IV logiako buruzagitzan zegoen.[1]

Lanari berriz ekin zion 1779an, 31 urte zituela, zalditeria arinaren 4. errejimentuan zirujau bezala, Montbarreyko printzearen aginduetara

1779an, Kirurgia Akademian Du régime diététique dans la cure des maladies izeneko tesia aurkeztu zuen.

1780an, Gymnastique médicinale et chirurgicale ("Gimnastika medizinal eta kirurgikoa") liburua argitaratu zuen. Liburu honekin ospea lortu zuen, eta azkar itzuli zen hainbat hizkuntzatara, besteak beste, alemanera eta italierara . Liburu honen ondoren, Effets du sommeil et de la veille dans le traitement des maladies externes ("Loaren eta esnatzearen ondorioak kanpoko gaixotasunen tratamenduan") 1781ean eta De l'influence des passions de l'âme dans les maladies, et des moyens d'en corriger les mauvais effets ("Arimaren pasioen eragina gaixotasunetan eta haien ondorio txarrak zuzentzeko bitartekoak") 1782an argitaratu zituen. Lan hauen ondorioz, 1785ean Medikuntzaren Errege Sozietatearen kide izendatu zuten .

Bere aitaren lehengusu ospetsuaren gomendioz, Théodore Tronchin (1709-1781) medikuak laguntzaile bezela hartu zuen; honek laster Orleanseko etxearen mediku laguntzaile izendatu zuen, eta bertan brebeta eskuratu zuen 1787an.

1781ean bere herriko ordezkari izan zen Constante Amitié logia masonikoan; gero Saint-Louis Saint-Philippe de la Gloire logian, Nancy hirian. 1783an , Maréchal de Saxe logia militarraren sorreran parte hartu zuen La Parfaite Union logia militarreko kidea ere izan zen.

1788ko apirilaren 20an , zirujau nagusi maila eskuratu zuen Vosgoetako ehiztarien batailoian, gero 1788ko azaroaren 11ra arte Condéko Printzeak agindutako Saint-Omer kanpamendura atxikia. Gero Franche-Comtéko zaldi ehiztarien erregimentura pasatu zen arte 1789ko otsailaren 7an.

Jarraian, Erregeak 5 eta 10 dibisio militarren zirujau nagusi izendatu zuen, eta Alsaziako eta Franche-Comteko ospitaleen dibisioen inspektore arduradun .

Iraultzatik Inperiora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis François Perrin de Précy, Lyongo matxinatuen buruzagia.

1792an, Tissot Lyongo ospitale militarreko zerbitzuburu izendatu zuten; han zen 1793ko Lyongo setioa jazo zenean, Konbentzio Nazionalaren aurka izandako altxamenduaren ondorioz.

II urteko elurkorren 23an (1794ko urtarrilaren 12a), Alpeetako Armadako Ospitale Militarretako Inspektore izendatu zuten. Maila berarekin Rhin eta Moselako Armadara pasatu zen urte bereko lilidunen 25ean (1794ko maiatzaren 14a). Ondoren, Sambre eta Meuseko armadako zirujau-buruorde izendatu zuten IV urteko berolisen 22an (1796ko abuztuaren 9a) eta maila berarekin pasatu zen Rhin eta Moselako armadara V urteko lainoten 19an (1796ko azaroaren 9a). Orduan, Sambre eta Meuseko armadako zirujau nagusia bihurtu zen urte bereko bihilisen 6an (1797ko ekainaren 27a).

IX urtearen eurikorren 4ean (1801eko urtarrilaren 24a ), Armada Iraultzailean zirujau nagusia izan zen, gero osasun ofizial nagusia, eta zirujau burua Akisgrango ur mineraletako ospitale militarrean lilidunen 15ean (1801eko maiatzaren 5a). Gero Montreuilgo kanpamenduko zirujau nagusia XII urtearen mahaxteren 4ean (1803ko irailaren 28a ) Michel Ney-ren agindupean, eta jarraian Napoleon Bonaparteren Frantziar Armada Inperiala jarraitu zuen Prusian eta Austrian.

Montreuil kanpamentu nagusian, hainbat gutun bidali zizkion Bernard Gremain de Lacépède-ri, Ohorezko Legioan onartu zezaten; baina ez zuen lortu.

1806ean Suabiara bidali zuten Austriako preso-esparruetan zeuden epidemia arazoak konpontzeko, eta egindako lana goretsiz aitortza jaso zuen gero.

Napoleon Bonaparte, Ratisbonako batailan orpoan zaurituta, arreta medikoa jasotzen (1809).

1808tik 1810era Armada Iraultzailearen baitako Italiako azpiarmadaren zirujau nagusi izendatu zuten, eta Ohorezko Legioa jaso zuen dekretu bidez. 1810ean Akisgrango ospitalera itzuli zen; bertan hartu zuen erretiroa, urte horren amaieran, 62 urte zituela

Errestaurazioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere azken urteetan medikuntza pribatuan aritu zen, eta Parisko medikuntza praktikoaren elkarteko presidenteordea izan zen . Besteak beste Orleanseko dukearen mediku aholkulari bihurtu zen

Parisen hil zen 1826ko ekainaren 30ean, 78 urterekin.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gymnastique médicinale et chirurgicale : Essai sur l'utilité du mouvement, ou des différens Exercices du corps, & du repos sur la cure des Maladies, Chez Bastien, libraire, rue du Petit-Lion, près de la nouvelle Comédie Française, quartier du Luxembourg, Paris, 1780, 1re éd., 406 p.
  • Effets du sommeil et de la veille dans le traitement des maladies externes (1781).
  • De l'influence des passions de l'âme dans les maladies, et des moyens d'en corriger les mauvais effets (1782).
  • Observations générales sur l'administration des hôpitaux ambulans et sédentaires des armées de la République française, 1793, 16 p.
  • Observations sur les causes de la mort des blessés par des armes à feu, dans la journée du 29 mai 1793, à Lyon par le citoyen Tissot, chirurgien-major de l'hôpital militaire de Lyon, J. Moronval, imprimeur-libraire, 1821, 10 p.
  • Observations sur les causes des épidémies dans les hôpitaux militaires.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]