Club de Mar Bueu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Club de Mar Bueu
Sorrera 1982
Herria Galizia Bueu, Pontevedra
Lehendakaria Galizia Manuel Juncal Gil
Entrenatzailea Galizia José Ferral
Patroia(k) Galizia Sergio Sousa Portela
Galizia Jesús Rodríguez Piedras
Kolorea(k)           gorria eta beltza
Trainerua      Maruxia
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2019 6.a (Galiziako A Liga)
Webgunea www.marbueu.es.tl

Club de Mar Bueu Galiziako Pontevedran dagoen Bueuko arraun taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an sortu zen taldea eta 1986an Espainiako Batel Txapelketan hartu zuen parte. 1989an Galiziako Traineru Txapelketan hirugarren egin zuen. Galiziako traineru ligan 2004ean lortu zuen posturik onena, zortzigarren hain zuzen ere. 2008an izan zuen azken denboraldia eta 2012an C.R. Vila Cangasekin bat eginda Sociedad Deportiva de Remo Morrazo izenarekin itzuli zen Galiziako B Ligara eta elastiko zuria eta traineru beltza zeramatela. Bi urte egin dituzte elkarrekin eta bietan bosgarren gelditu dira.

Itzulera bikaina izan zuen, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu eta igoera play-offetan Galiziako lehen mailara igo zen. 2015 denboraldian ordea arraunlari batzuk Samertolameuk fitxatu zizkion eta ezinean aritu ondoren Ligako azken postuan gelditu zen Bueu. 2016rako traineruen kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligan mantentzea lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2004 Galiziako Liga, 8.a
2005 Galiziako Liga, 16.a
2006-
2007
ez
2008 Galiziako Liga, 12.a
2009-
2011
ez
2012 Galiziako B maila, 5.a (Morrazo)
2013 Galiziako B maila, 5.a (Morrazo)
2014 Galiziako B maila, 2.a
2015 Galiziako A maila, 8.a
2016 Galiziako A maila, 6.a
2017 Galiziako A maila, 4.a
2018 Galiziako A maila, 4.a
2019 Galiziako A maila, 6.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]