David Hockney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
David Hockney
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Bradford1937ko uztailaren 9a (80 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Royal College of Art
Chelsea College of Art and Design
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea margolaria, grabatzailea, marrazkilaria, argazkilaria eta eszenografoa
Lan nabarmenak A Bigger Splash
Jasotako sariak
Influentziak Pablo Picasso eta Francis Bacon
Kidetza Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua Hiperrealismoa
Arte garaikidea
IMDb nm0005014
1995 BMW 850 CSi, lehen planoa

David Hockney (Bradford, Ingalaterra, 1937ko uztailaren 9a) britainiar pintorea da. Londresko Royal College of Arten egin zituen ikasketak, eta britainiar Pop artisten giroan ibili zen. Irudi errealistak, zorrotzak eta argiak pintatzen ditu, pop artearen eragin nabaria dutenak. Azken urteotan Kalifornian bizi da, eta hango izadia eta giza ikuspegia ditu pintagai.

Pintura eta argazkigintza tartekatu izan ditu bere lanean. Hasieran, Hockney Pop Artean jardun zuen, baina pixkanaka-pixkanaka kontsumoko objektuak irudikatzeari utzi eta paisajeak, etxeak eta batez ere igerilekuak pintatzen hasi zen, igerilekuak baitira gehien landu duen gaietako bat. Aldaketa hori Los Angelesen gorpuztu zuen, han bizi izan baitzen 1963tik 1967ra. 1970etik aurrera, Hockneyk zeharo baztertu zuen Pop Art joera. Grabatu, marrazki eta argazki autobiografikoak egin zituen batez ere. Bere koadroetako pertsonaiak antzerki gisako dekoratu batean ezartzen dira, umorez eta urruntasunez begiratuta. Erretratu asko egin du, estilo klasikoan (Peter Schlesinger, 1967; Celia, suite, 1972-73). Antzerkirako dekoratuak eta jantziak ere egin ditu ugari. Eta 1980az geroztik gogotik ari da argazkigintzan, Polaroid argazkiekin kubismoaren kutsuko collage handiak eginez.

Azken urteotan Yorkshireko basoetako zuhaitzak erakusten dituzten serie ugariak egin ditu, hainbat teknika erabiliz (bideoa, olioa mihiseren gainean, ikatza, akuarela, iPad...).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Hockney Aldatu lotura Wikidatan