Demis Roussos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Demis Roussos
Demis Roussos in Baku 2.JPG
Bizitza
Izen osoa Αρτέμιος Βεντούρης Ρούσος
Jaiotza Alexandria1946ko ekainaren 15a
Herrialdea  Grezia
Heriotza Atenas2015eko urtarrilaren 25a (68 urte)
Hobiratze lekua Atenasko Lehen Hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: urdaileko minbizia
pankreako minbizia
gibeleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak greziera modernoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Kidetza Aphrodite's Child
Idols
Genero artistikoa popa
Rock progresiboa
pop-folka
Ahots mota tenore di grazia
Tenore contraltinoa
Musika instrumentua gitarra
baxu elektrikoa
IMDb nm0746096
http://demisroussos.pro

Artemios "Demis" Ventouris Roussos (grezieraz: Αρτέμιος "Ντέμης" Βεντούρης Ρούσσος (Alexandria, Egipto, 1946ko ekainaren 15a - Atenas, 2015eko urtarrilaren 25a), Demis Roussos izen artistikoaz ezaguna, Greziako abeslaria eta artista ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton jaioa, bere familiaren kultura greziarra zen. Familia erbesteratu baten semea izanik, gurasoak bezala Alexandrian jaio zen. Gamal Abdel Nasserek aurrera eramandako politikaren ondorioz, familiak ondare guztiak galdu zituen eta Suezko krisialdiaren ondoren (1956-1957) Greziara itzuli ziren. Ama ere, Nelly Mazloum izenarekin, artista izan zen.

Musika munduan oso gazte hasi zen. 17 urterekin The Idols taldean hasi zen. Beste banda batzuk ezagutu ondoren 1968 Aphrodite's Child (Afroditaren semea) taldearekin ezaguna egin zen; talde horren azken LPa, 666, kultuko disko bihurtu zen. Aphrodite's Child desegin eta gero Vangelis taldekidearekin lanean jarraitu zuen. Elkarrekin 1970 Sex Power eta 1977 Magic albumak sortu zituzten. 1982an Blade Runner filmearen soinu bandan parte hartu zuen. Hortik aurrera bakarkako lanari ekin zion, arrakasta handia lortuz. Bere kanta ezagunenen artean hauek aipa daitezke: Forever and Ever, My Friend the Wind, My Reason, Velvet Mornings, When I'm a kid, Goodbye, My love, Goodbye, Lovely Lady of Arcadia... [1] [2]

Gizentasunarekin arazo handiak izan zituen, ehun kilo baino gehiago pisatu ohi baitzuen, eta horren ondorioz, bolada depresiboak pairatu behar izan zituen. 1985an, ekainaren 14ean, bera hegan zihoan TWA konpainiaren hegazkina muturreko islamiar xihitek bahitu zuten. Bahitzaileek Israelen preso zeuden 700 lagunen askatasuna eskatzen zuten. Lau egun bahituta egon ondoren askatu zuten.[3]

Diskografia osoa[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aphrodite's Child taldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • End of the World (1968)
  • It's Five O'Clock (1969)
  • 666 (1972)

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fire and ice - On the Greek side of my mind (1971)
  • Forever and ever (1973)
  • My only fascination (1974)
  • Auf Wiedersehen (1974)
  • Souvenirs (1975)
  • Happy to be... (1976)
  • Die Nacht und der Wein (1976)
  • Kyrila (1977)
  • The Demis Roussos magic (1977)
  • Ainsi soit-il (1977)
  • Los super 2 LP (1977)
  • Demis Roussos(1978)
  • Universum (1979)
  • Man of the world (1980)
  • Demis Roussos de 30 años (1980)
  • Roussos live! (1980)
  • Demis (1982)
  • Attitudes (1982)
  • Reflection (1984)
  • Senza tempo(1985)
  • Greater love (1986)
  • The story of... (1987)
  • Come all ye faithful (1987)
  • Le grec (1988)
  • Time (1988)
  • Voice and vision (1989)
  • Photo-Fixe (1991)(argitaratu gabea)
  • Insight (1993)
  • Demis Roussos in Holland (1995)
  • Immortel (1995)
  • Serenade (1996)
  • Mon île (1997)
  • Auf meinen Wegen (2000)
  • Live in Brazil (2006)
  • Demis (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]