Estatubatuar dolar

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatubatuar dolarra» orritik birbideratua)

Estatubatuar dolar
USDnotes.png
Ezaugarriak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Nongo eskumenaAmeriketako Estatu Batuak
JaulkitzaileaErreserba Federalaren Sistema
Ikurra$
Historia
Hasiera1792
Ordezkatzen dusucre, Delaware pound (en) Itzuli, New Hampshire pound (en) Itzuli, New Jersey pound (en) Itzuli, South Carolina pound (en) Itzuli, Rhode Island pound (en) Itzuli eta North Carolina pound (en) Itzuli

Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».

Estatubatuar dolarra (ingelesez: United States dollar), Ameriketako Estatu Batuetako diru ofiziala da. Nahiz eta AEBetan soilik jaulkitzen den, beste herrialde batzuek ere diru hori hartu dute ofizialtzat: Ekuadorrek eta El Salvadorek.

Dolar izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako dolarraren izena Espainiako dolarretik dator, Iberiar Penintsulako Gerra garaian erabiltzen zen dirua baitzen. Era berean, Espainiako dolarrak beste diru batean zuen jatorria, Erdialdeko Europako Thaler izeneko zilarrezko txanpon batean.

Dolarraren ikurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolarraren ikurra ($) azaltzeko hainbat teoria izan dira. Teoria indartsuenak dio, ikur hori, Ps-ren (Pesos) laburdura mexikarraren ondorio dela. Diotenez, S hizkia P-aren gainean idazten hasi ziren $-a bihurtu arte. Ikur hori diru ofiziala izan baina lehenago ere erabiltzen zen.

Batzuetan ikur hori bi marra bertikalekin erabiltzen da ere, United States-en U-a eta S-a konbinatuz, baina badirudi ikur hau erabiltzen zela Estatu Batuak Britainia Handiaren kolonia besterik ez zirela ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]