Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian
Espainia
1986 ←
2005eko otsailaren 20a

Hautesleak 33.563.680
Parte-hartzea 14.204.663 (%42,32)
 
Alderdia Bai Ez
Bozak 10.804.464 2.428.409
Ehunekoa %81,65 %18,35

Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian 2005eko otsailaren 20an egindako erreferenduma izan zen, Europar Batasuneko Konstituzioari buruzkoa.

Espainiar legediaren arabera beharrezkoa izan ez arren, José Luis Rodríguez Zapaterok erreferendum bat egitea erabaki zuen, alde batetik, bere alderdiaren hauteskunde programan gai horri buruzko galdeketa proposatu zuelako eta, bestetik, Espainia Europar Konstituzioa berresten lehendabiziko estatuetakoa izatea nahi zuelako.[1]

Galdera ofiziala honakoa izan zen:

« Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna onartzen al duzu? »


Erroldako 33.563.680 hautesleetatik %42,32ak bozkatu zuen, hau da 14.204.663. Horietatik %81,65a (10.804.464) aldekoa, %18,35a (2.428.409) kontrakoa, %5,98a (849.093) zuria eta %0,86a (122.697) baliogabea izan zen.

Alderdien jarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi eta sindikatuen jarrera erreferendumean

Jarrera Alderdia
Alde PSOE, PP, CiU, EAJ[2], CC, Los Verdes, PAR, PAS, URAS, UGT, CCOO
Aurka EB, PCPE, ERC, ICV, BLOC, CHA, BNG, Batasuna,[3] EA[4], Aralar, EHAK, AA, IAS, PSM-EN, Els Verds, CT
CGT-LKN, ELA, LAB
Zuri PASOC
Abstentzio BA

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erkidegoa Hautesleak parte-hartzea Bai Ez
Bozak % Bozak %
Andaluzia 6.100.011 40,30 2.032.605 87,78 282.916 12,22
Aragoi 1.018.912 44,67 365.452 86,39 57.583 13,61
Asturias 986.215 38,40 287.567 81,47 65.390 18.53
Balear Uharteak 690.026 33,14 175.635 82,94 36.135 17,06
Ceuta 56.681 27,91 12.772 85,86 2.103 14,14
Errioxa 235.859 48,83 94.443 87,34 13.695 12,66
Euskal Autonomia Erkidegoa 1.798.502 38,45 431.424 65,31 229.108 34,69
Extremadura 885.944 49,30 368.671 90,13 40.362 9,87
Galizia 2.617.092 41,14 876.289 87,54 124.745 12.46
Gaztela eta León 2.177.491 48,62 851.707 86,69 130.813 13,31
Gaztela-Mantxa 1.471.525 45,77 548.725 87,46 78.682 12,54
Kanariak 1.473.346 36,53 461.153 89,82 52.266 10,18
Kantabria 481.183 44,55 168.613 84,65 30.573 15,35
Katalunia 5.314.358 40,60 1.386.794 69,90 597.198 30,10
Madril 4.463.272 41,89 1.377.657 79,37 358.184 20,63
Melilla 13.005 26,36 10.940 87,61 1.547 12,39
Murtzia 947.599 41,24 317.207 86,41 49.887 13,59
Nafarroa 467.355 41,23 125.191 69,39 55.233 30,61
Valentziako Erkidegoa 3.457.789 44,14 1.164.718 82,53 246.582 17,47
Guztira 34.692.491 41,77 11.057.563 81,84 2.453.002 18,16

Hego Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian baiezko bozkek gehiegoa osatu zuten, abstentzio handia izanda ere. Hona hemen emaitzak:[5]

Jarrera %
Bai %63,2
Ez %32,68
Zuri %4,10
Baliogabe %0,32
Abstentzioa %60,65

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]