Freeman Dyson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Freeman Dyson
Freeman Dyson.jpg
Bizitza
Jaiotza Crowthorne1923ko abenduaren 15a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita George Dyson
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Cambridgeko Unibertsitatea
Winchester College
Cornell Unibertsitatea
Trinity College
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, fisikari teorikoa, fisikari nuklearra, irakaslea eta fisikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Bavarian Academy of Sciences and Humanities
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
www.sns.ias.edu/~dyson/

Freeman John Dyson (Crowthorne, Berkshire, 1923ko abenduaren 15a) britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria da. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta matematika aplikatuetan lan egin zuen gero britainiar gobernuarentzat. Sei urtez ikerkuntzan jardun ondoren Britainia Handian eta Estatu Batuetan, fisikako eskolak ematen hasi zen Cornelleko Unibertsitatean, Estatu Batuetan, 1951n. 1953an Princentoneko Unibertsitateko Ikasketa Aurreratuetako Institutuan hasi zen lanean. Dysonen ikerkuntza-lana fisikaren une kritiko batean hasi zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoko urteetan froga esperimental berriek arazo berriak sortu zituzten, quantumen teoriaren eta materiaren eta argiaren elkarrekiko ekintzaren inguruan besteak beste. Baina quantumen elektrodinamika hori sortzeko erabili ziren teknika matematikoek zenbait eragozpen zituzten, eta emaitza absurdoak eragin zituzten. Hala ere, 1949 aldera, matematika-arazo horiei buruzko bi konponbide teoriko sortu ziren: teoria horietako bat estatubatuar fisikari Richard P. Feynmanek asmatu zuen, eta bestea bere herrikide Julian S. Schwinger fisikariak, eta baita, bere aldetik, japoniar fisikari Shin'ichiro Tomonagak ere. 1950 aldera Dysonek frogatuta utzi zuen bi teoria horiek formalismo soil batera murritz zitezkeela, eta berehala nabarmendu zen ideia horien aplikazioan. Hortik sortu zen teoria eta horren inguruko teknika matematikoak fisika teoriko modernoaren muina izan ziren XX. mendearen bigarren erdian. Lan nagusiak: Unibertsoaren perturbazioa (1979) eta Armak eta itxaropena (1984). Sari ugari jaso ditu, horien artean Max Planck domina (1969) eta Templeton saria (2000). American Physical Society, Estatu Batuetako National Academy of Sciences eta Londresko Royal Societyko kide da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Freeman Dyson Aldatu lotura Wikidatan