Roger Penrose
Roger Penrose (Colchester, Essex, 1931ko abuztuaren 8a - ) britainiar fisikaria eta matematikaria da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Londresko eta Cambridgeko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta 1973an Oxfordeko matematikako katedradun izendatu zuten. Hainbat alorretako ikerketak egin ditu, adibidez geometriari, erlatibitateari, sare ez-periodikoei, quantumen mekanikaren oinarriei eta ezagutzaren teoriari buruzkoak. Gaur egun erlatibitatearen teoria ezaugarritzen duten teknika berezi asko proposatu zituen. Stephen Hawkingek aurkituriko teorema-sail bati jarraituz, frogatu zuen erlatibitatearen teoriaren arabera, singulartasunak izar solidoen artean grabitate kolapso bat gertatzen denean sortzen direla, eta big-bang leherketa era horretako gertaera bat izan zela. Singulartasuna materia-dentsitatea eta espazioaren makurdura infinituak diren gune bat da, eta ez du esanahirik fisika teorikoaren ikuspegitik. Bestalde, Penrosek kritikatu egin zuen giza pentsamendua ordenagailu bat bezalakoa dela dioen ideia. Izan ere, ordenagailu batek algoritmoak bakarrik ebatz ditzake, kalkulu sistematikoko prozedurak. Baina frogagarria da problema matematiko batzuk ezin direla algoritmoen bidez ebatzi. Hortaz, Penrosek dio burmuinak, epai matematikoak osatzean, ez duela algoritmoen arabera jokatzen, edo bestela esanda, "ez-algoritmikoa" dela. Eta horrela gertatzen denez matematika problemekiko ez ezik baita gainerako ezagutzetarako, garuna ez da ordenagailu baten moduko organoa. Bere ustez giza ezagutza azaltzeko fisika ez algoritmikoa behar da, oraindik aurkitu ez den fisika mota bat alegia. Bere argitalpenen artean, aipagarriak dira Enperadorearen adimen berria (1989) eta Adimenaren itzalak (1994), eztabaida ugari sortu dutenak. Londresko Royal Societyko kide izendatua izan zen 1972an, Science Book Prize irabazi zuen 1990 urtean, eta Wolf saria irabazi zuen 1988an.
2020an Fisikako Nobel Saria jaso zuen Reinhard Genzel eta Andrea Ghezekin batera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
- 1931ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Essex konderriko jendea
- Erresuma Batuko fisikariak
- Erresuma Batuko matematikariak
- Royal Domina
- Erresuma Batuko ateoak
- Copley Domina
- Fisikako Wolf Saridunak
- Humanistak
- Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak
- Royal Societyko kideak
- Zientziaren filosofoak
- Londresko Unibertsitateko ikasleak