George Soros

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Soros
George Soros - Festival Economia 2018 1.jpg
Bizitza
Izen osoa Schwartz György
Jaiotza Budapest1930eko abuztuaren 12a (90 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Hungaria
Bizilekua Budapest
Ingalaterra
New York
Talde etnikoa askenazia
Lehen hizkuntza Hungariera
Familia
Aita Tivadar Soros
Ama Elizabeth Soros
Ezkontidea(k) Annaliese Witschak  (1960 -  1983)
Susan Weber Soros  (1983 -  2005)
Tamiko Bolton  (2013ko irailaren 21a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa London School of Economics 1954) Zientziatan graduatua, Master of Science (en) Itzuli
Hizkuntzak esperantoa
ingelesa
Hungariera
Irakaslea(k) Karl Popper
Jarduerak
Jarduerak business magnate (en) Itzuli, inbertitzailea, filantropoa, filosofoa, idazlea, ekonomialaria, finantzaria, bankaria eta trader (en) Itzuli
Enplegatzailea(k) Open Society Foundations
Soros Fund Management (en) Itzuli
Kaupthing Singer & Friedlander (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza National Academy of Sciences of Ukraine (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm2982733
georgesoros.com

George Soros, (jaiotzez, Schwartz György, 1930, Budapest. Hungaria) aberats hungariar-estatubatuar bat da, inbertitzailea eta filantropoa, jatorri judutarrekoa[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budapesten jaioa, Erresuma Batura joan zen bizitzera 1947an. London School of Economics-en ikasi zuen[1]. Bere negozio ibilbidea Erresuma Batuko eta gero Estatu Batuetako merkataritza bankuetan lanpostu desberdinak hartuz hasi zuen. 1969tik inbertsio funtsak kudeatuz egin du dirutza[2].

Sorosi goitizen bat ematen zaio, "Ingalaterrako Bankua porrotera eroan zuen gizona", libera britainiarrak salduz mila milioi dolarreko irabaziak lortu zituelako 1992ko Asteazken Beltzeko moneta krisian[1].

Gai politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soros kausa politikoetan inplikatzen den gizona da, ohikoan AEBetan progresista edo liberal gisa identifikatuko luketen joeran. Dohaintza filantropikoak egiten ditu Open Society Foundations fundazioaren bidez, eta horietako batzuek asmo politikoak izan dituzte. Esaten da bere finantziazioak lagundu zuela komunismoaren kolapsoan Ekialdeko Europan 1980ko hamarkadaren bukaeran eta 1990eko hasieran[3] [4].

Sorosen kontrako pìntada, Ipar Mazedonia, 2018

Europako zenbait ingurune nazionalista eskuindarrentzat mamu ideologiko bat bihurtu da, bereziki bere jaioterri Hungarian, non Viktor Orbanen gobernuak kanpaina zuzenak egin dituen bere kontra 2010eko hamarkadan[5].

Sorosen kontrako salaketa hauek konspirazio-teorien gai tipikoetako bat bihurtu dira, batez ere 2018tik aurrera (baita AEBetako zirkulu errepublikar mainstream izan daitezkeenen artean)[6], eta bere izena lotu izan da Plandemia edo QAnon konspirazio teoriekin[7][8].

Euskal Herrian ere Soros konspirazioekin lotu izan duen mezurik ikusi izan da 2020. urtean, esate baterako genero ideologia feminista baten aldeko bultzatzailea balitz bezala[9].

Sorosen aurkako konspirazioaren teoria hauetan, bera judu jatorrikoa izanik, antisemitismo zantzuak daudela esan daiteke[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Profile: Billionaire philanthropist George Soros - BBC News» web.archive.org 2020-01-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  2. (Ingelesez) Ungeheuer, Frederick. (1987-05-04). «George Soros: World's Champion Bull Rider» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  3. ISSN 1072-7825.
  4. "Hungary: Soros Donates $250 Million to University in Budapest". IPR Strategic Business Information Database. Info Prod Research. October 16, 2001.
  5. Lazkanoiturburu, Dabid. (2020). «Hungariako Orbanen «iraultza atzerakoiak» hamar urte bete ditu» naiz: (Naiz.eus) . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  6. (Ingelesez) Vogel, Kenneth P.; Shane, Scott; Kingsley, Patrick. (2018-10-31). «How Vilification of George Soros Moved From the Fringes to the Mainstream» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  7. «Foucaulten pandemia» etzi.pm 2020-08-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  8. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-08-20). «QAnon: la teoría de la conspiración que mezcla satanismo, pederastia, a Obama, Tom Hanks y Soros contra Trump» www.20minutos.es - Últimas Noticias . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  9. (Gaztelaniaz) «"Ok, Charos". Nuevas pintadas en la nueva normalidad» pikara magazine 2020-09-14 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  10. (Ingelesez) Finkelstein, Daniel. George Soros and the roots of antisemitism. ISSN 0140-0460 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.