Xabier Arzalluz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Arzalluz
Xabier arzalluz.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoak 15 - 1980ko otsailak 1 - Gerardo Bujanda Sarasola
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailak 7 - 1979ko urtarrilak 2
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1932ko abuztuaren 24a (86 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Kidetza Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Xabier Arzalluz Antia[1] (Azkoitia, 1932ko abuztuaren 24a) politikari gipuzkoarra izan da. Euzko Alderdi Jeltzalearen militantea gaztetatik eta Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen 1980-1984 eta 1987-2004 urteetan.

Bere alderdiaren baitan egondako krisialdirik larrienaren protagonista izan zen, Eusko Alkartasunaren sorrera ahalbidetu zuena. Bestela, karisma handiko buruzagia izan da haren ibilbide osoan zehar, politikari espainiazaleekin ika-mika asko eduki izan dituena.

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Konpainian sartu zen 1967an, baina hiru urte besterik ez zen barruan egon. Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidean eta Filosofian lizentziatu eta ondoren Zuzenbide politikoan espezializatu zen. Hasieran abokatuen bulegoaren lana eta militantzia politiko klandestinoa EAJn bateratu egin zituen, baina azkenean politika hobetsi zuen.

Trantsizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Trantsizio Demokratikoan paper garrantzitsua eduki zuen bai alderdi jeltzalearen barruan baita Kongresuan ere, izan ere 1977an diputatu izendatu zuten Madrilen, bertatik bertara Konstituzioaren sorrera segitu zuelarik. Hala ere, bi urte geroago kargu hura laga zuen eta EAJren buruzagitza nagusira iritsi zen 1980an, Carlos Garaikoetxea ordezkatuz.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984 arte EBBren agintari gorena izan zen, eta tartean Garaikoetxearekin edukitako tira-birak eta barneko arazoak zirela-medio alderdi jeltzalearen barruan historian inoiz izandako krisialdirik sakonena gertatzen ari zen, 1986an alderdi berri bat sortzera ekarri zuena, Eusko Alkartasuna alegia.

Hurrengo urteetan EAJk indarra mantendu zuen batez ere Bizkaian eta Araban, hainbat botoemaile nazionalista Gipuzkoan eta Nafarroan EArantz lerratuz joan ziren bitartean.

Lizarra-Garazi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Popularrak Espainian izandako agintaldiak (1996-2004), bereziki bigarren zatian, tentsio handia eragin zuen Euskal Herrian, eta Jose Maria Aznar eta Xabier Arzalluzen arteko ika-mikak ugariak eta famatuak egin ziren. Giro horren barruan, EAJk hainbat alderdi eta eragilerekin batera Lizarrako Akordioa sinatu zuen 1998an, eta horrek Arzalluzen alderdia eta Ezker Abertzalearen arteko harreman estuagoak erraztu zituen.

2003an Auzitegi Nazionalaren aginduz itxitako "Euskaldunon Egunkaria" kazetaren alde beste hainbat pertsona famaturekin batera eratutako babes taldea osatu du ere bai, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizenak horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Artzallus edo Artzalluz onartu ditu deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Arzalluz Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Karlos Garaikoetxea
EBBko presidentea
30px

1980ko urtarrilaren 18a - 1984ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Roman Sudupe
Aurrekoa
Jesus Insausti Uzturre
EBBko presidentea
30px

1987ko urtarrilaren 18a - 2004ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Josu Jon Imaz