Gerra biologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gerra biologikoa toxinen edo agente infekziosoen erabileran datza. Besteak beste, erabiltzen dira gizakiak, landareak edo animaliak hil edo ezgaitu ditzaketen bakterioak, birusak eta onddoak. Arma biologikoak organismo biziak edo erreplikatu daitezkeen izakiak (birusak, unibertsalki biziduntzat hartzen ez direnak) dira, haien biktimetan ugal edo erreplika daitezkeenak. Gerra entomologikoa ere arma biologikoen artean sailkatu ohi da. Gerra biologikoa ez da gerra nuklearraren eta gerra kimikoaren berdina. Horiek hiruk NBC taldea osatzen dute, zeren hirurekin sor baitaitezke suntsipen handiko armak. Gerra biologikoak eta kimikoak zenbaitetan gainjar daitezke, adibidez, toxinak ekoizten dituzten mikroorganismoen kasuan.

NBC taldeko ikurrak

Arma biologikoak etsaiekiko abantaila taktikoa edo estrategikoa izateko erabil daiteke, horiek erabiliz edo erabiltzeko mehatxuak eginez. Arma kimikoen antzera, arma biologikoak erabilgarriak dira etsaiak zonalde batetik igaro ez daitezen. Agente biologikoak hilgarriak edo ez-hilgarriak izan daitezke eta pertsona bakar baten, talde baten edo populazio oso baten aurka zuzenduta egon daitezke. Estatu-erakundeek edo estatu kanpoko erakundeek garatu, eskuratu, biltegira edo erabil ditzateke. Estatu kanpoko erakundeek edo estatuko erakundeek ezkutuan erabiliz gero, bioterrorismotzat hartzen da.[1]

Arma biologikoen erabilera debekatuta dago Nazioarteko Giza Araudien bidez. Agente biologikoen erabilera gatazka baten gerrako krimentzat hartzen da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arma biologikoen erabilera ez da duela gutxiko praktika. Lehen aztarna K.O 1500-2000 urteetan aurkitu zen Hittiera hizkuntzako testuetan. Horietan biltzen zenaren arabera, tularemia gaixotasuna pairatzen zuten pertsonak arerioen lurretara eramaten zituzten gaixotasunaren epidemia zabal zezaten. Horrez gain, garai hartan mendebaldeko erreinuan nagusi ziren arisiarrek Ergotismo gaixotasuna sortzen duen zekale-ainoa onddoa ezagutzen bazuten ere, ez dago onddo hori arerioak gaixotzeko erabiltzen zutenik egiaztatzen duen dokumenturik.[3][4]

Erdi Aroan, izurri bubonikoa pairatzen zuten gaixoak eraso biologikoak egiteko erabili ziren, haien gorpuak arerioen gazteluetara katapultatuz. Horrez gain, 1346. urtean Urrezko Hordan Izurriaren ondorioz hil ziren gudari mongolen gorpuak Kaffa herriko, gaur egun Teodosia deritzona, harresira jaurti ziren. Izurria ekintza krudel horiek Europara ekarri zutela uste hedatua da.[5][6]

1763. urtean. Armada Britaniarren buruzagiek Baztanga gaixotasuna Frantzia eta Indiako gudetan arma biologiko modura erabiltzeko baimena eman zieten soldatuei, Amerikarrak suntsitzea helburu izanik[7] [8] . Hala, arma biologikoen erabileraren hedapenari bidea zabaldu eta, Frantziar eta Amerikar natiboen tropak ahuldu ziren. 1763. eta 1764. urteetan zehar Ohio Aranean eta Aintzira Handien eremuetan arma biologikoen erabileraren aztarnak aurkitu ziren.[9] Are gehiago, armada britaniarraren buruek gudan zeudenean bidalitako lau eskutitzetan agerian geratzen da praktika horiek aurrera eramateko asmoak egiazkoak izan zirela. Eskutitz horien adibideetako bat Lord Jeffrey Amherst komandanteak 1763. urteko uztailaren 26an idatzitakoa da: Bizkar-teila bidez indioei baztanga inokulatzea bezalako estrategiak erabil ditzatela tropek indioen arraza higuingarria behin betiko desagertarazteko. Gutuna Henry Bouquet general eta garai hartako tropen buruak erantzun zuela ere jakina da gaur egun: Jaso dut zure agindua eta zure nahiak abian jarriko dira. Arma biologikoak erabili zirela pentsa badaiteke ere, historialarien artean eztabaida sortu du gai honek. Izan ere, garai hartako zientzialariek Baztanga gaixotasunaren inguruan zuten ezagutza nahiko mugatua zen eta, oraindik ere, ez zegoen gaixotasunaren hedapena bideratzen duten bektoreei buruzko ezagutzarik. Horregatik, Indioen eskualdean Baztangak eragindako milaka pertsonen heriotza, gaixotasuna jada eskualde horretan zabalduta zegoelako gertatu zela uste dute zientzialariek.

1900. urtean, mikrobioetan oinarritutako Gaitzen teoriari eta bakteriologia alorrean egindako aurrerapausoei esker, are eta gehiago garatu ziren agente biologikoak helburu terroristetarako erabiltzeko aukerak. Horien artean lupu beltza eta murmu gaixotasunak izan ziren ezagunenak eta zabalduenak. Lehen Mundu Gerran (1914-1918) erabilera oso aktiboa izan zuten gobernu askok, agente biologiko horien erabilera baimendu baitzuten.[10] Ordurako zegoen informazioa hain zegoen eskuragarri, eta hain zen handia sortu zuen oihartzuna, non 1925. urtean Genevako protokoloa sortu behar izan zen agente biologikoak erabilita ondorio kaltegarriak sortu zitzaketen praktikak arautzeko. Are gehiago protokoloari esker, agente biologikoak helburu terroristetarako erabiltzea guztiz debekatuta geratu zen.[11]

Genevako protokoloak egoera baretu bazuen ere, Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, berriz harrotu ziren hautsak. Izan ere, Britania Handiko ministerioak Porton Down zientzia-parkean, tularemia, lupu beltz, bruzelosi eta botulismo gaixotasunak sortzen dituzten mikroorganismo patogenoen toxinetatik abiatuta armamendu biologiko propio bat sortu zuen Paul Fildes mikrobiologoaren gidaritzapean. Ikerketa prozesuan lortzen zituzten emaitzak testatzeko, Eskoziako Gruinard irlan egin zituzten praktikak, eta izugarrizko kutsadura sortu zuten eskualde osoan zehar. Nahiz eta lortutako armamendu biologikoa ez zen helburu terroristetarako erabili, industrializatu egin zuten errenta lortzeko asmoz.[12] Britania Handiak izandako ideiak beste herrialde batzuek gauza bera egiteko bidea zabaldu zuen, horien artean Frantziak eta Japoniak.[13]

1969. urtean, Varsoviako Itunean arma biologikoen erabilera guztiz debekatzeko proposamena onartu zen, eta haien erabilera ikerketa zientifikoetara soilik bideratzea erabaki zen. Arma biologikoen hitzarmena, Estatu Batuek, Britania Handiak eta Sobietar Errepublikak sinatu zuten beste hainbat herrialderekin batera. Hala ere, 1972. urtean Sobietar Errepublikak ituna hautsi zuen agente biologikoak gerrarako ekoizten hasi zelako Biopreparat izeneko programa baten bidez.[14]

Terrorismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arma biologikoak terroristentzat gustuko bilakatu dira, detektatzeko zailak, ekonomikoak eta erabiltzeko errazak baitira. Arma biologikoen eta ohiko armen kostuak konparatzen baditugu, soilik ohiko arma baten kostuaren % 0,05 behar da arma biologiko bat ohiko armen kilometro karratuko biktima kopuru berberera ailegatzeko. Gainera, ekoizteko erabili behar den teknologia txertoak, janaria edo antibiotikoetarako erabilitakoa bezain arrunta izanik, arma horien fabrikazioa oso erraza da. Terroristek erraz erabiltzeko faktore oso garrantzitsua da arma hauek funtzionatzen duten arte 3-7 eguneko inkubazioa behar dutela. Horrek izugarrizko abantaila ematen die lekutik alde egiteko, eta beraz, gobernu-agentziek edo espioi-agentziek ezingo dute jakin nor den erruduna.[15]

Duela gutxi, merkea eta edonorentzat eskuragarria den teknika sortu zen, Errepikapen Palindromiko Labur Elkartuak eta Erregularki Tartekatuak (CRISPR), hain zuzen ere. Teknika horren bidez, mikroorganismoaren genomaren DNA-sekuentzia bat mozten da eta, ondoren, moztutako sekuentzia berri batekin ordezkatzen da. Sekuentzia horrek kodetuta darama mikroorganismoarentzako ezaugarri berriren bat, potentzialki ager daitekeena. Nahiz eta teknika hori aurkikuntza ikaragarria izan den, edonork aurrera eraman ahal izateak erabilera maltzurren auzia sortzen du. Edonork garatu ahal ditu genomaren edizioaren bitartez arriskutsuak izan daitezkeen arma biologikoak.[16]

2002an arrisku biologikoko lehen kasua aurkitu zen. Urte horretan CNNak estalgabetu zuen Al-Qaeda (AQ) talde terroristak posoi gordinekin esperimentuak egiten zebiltzala errizinarekin eta zianuroarekin erasoak egin nahian. Taldeko kideak zenbait herrialdetan infiltratu ziren, besteak beste, Turkian, Italian, Espainian eta Frantzian. 2015ean bioterrorismoaren arazoari aurre egiteko proiektu nazional bat abian jarri zuen Bipartisan Commission on Biodefense Estatu Batuetako erakundeak. Halaber, aipatzekoa da Aukerako Agenteen Programa Federalak deskribatu zituen lehen mailako hesietatik kanpoko 233 agente biologikoren esposizio potentzialak urteko txostenean.[17]

Nahiz eta egiaztatze-sistema bat erabiltzeak bioterrorismoa gutxitu ahal duen, langile batek edo terrorista batek jakintza nahikoa badu, fabrikan hilgarria edo kaltegarria den substantzia bat gehituz gai izango da arrisku potentzial bat sortzeko. Gainera, jakina da istripuen % 95 segurtasun gutxi egoteagatik gertatu izan direla.[18]

Egungo gerra biologikoko operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operazio hauek erabileraren arabera sailkatzen dira:

Erasotzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arma biologikoak arreta handiz erabili behar dira, horiek kontrolatzeko dagoen ezintasunagatik batez ere. Kasu batzuetan gerta daiteke ituan sor daitezkeen kalteak arinagoak izatea erabiltzaileek jasotzen dituenak baino. Baztanga bezalako agente biologikoak, airean zehar kutsa daitezkeenak alegia, mundu osoan zehar heda daitezke. Hala ere, birusak dira hedatzen direnean arazo gehien sortzen dituztenak, bakterioen aldean. Hori antraxaren kasuan ikus daiteke, erraz kontrola daitekeen agentea delako. Gainera, mikroorganismo horiek genetikoki eralda daitezke ingurune jakinetan bakarrik bizi daitezen.[19]

Pertsonen kontrakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrisku biologikoko ikur internazionala

Pertsonen kontrako agente biologikoek ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzte idealak izan daitezen: efizientzia altua, birulentzia altua eta horren kontrako txertorik eza. Gainera, bilatzen diren beste ezagugarri batzuk hurrengoak dira: agentearen egonkortzea, sortzeko erraztasuna eta hedatzen denean kontrolagarria izatea. Arma horiek sortzen dituzten zailtasun nabarienak ez daude ekoizpenean, era azkar eta merkean sor baitaitezke, garraioan eta pilaketan baizik. AEBko arma biologikoen programan agenteak bitan banatzen dira: Agente Hilgarriak eta Ezgaitasunen Eragileak.

Bacillus anthracis, adibidez, agente oso efektiboa dela esan daiteke. Hasteko, esporak sortzen ditu eta, beraz, erraz hedatzen da. Hortaz, egokia da aerosoletan erabiltzeko. Beste abantaila bat transmititzeko era da. Mikroorganismo hori ezin da pertsonaz pertsona pasatu; hori dela eta, ez dago zeharkako infekziorik gertatzeko arriskurik. Azkenik, aliatuak defendatzeko erraza da horren aurkako antibiotikoak baitaude.[20][21]

Erabiltzen diren bakterioak hauek dira:

Birusak hauek dira:

Zenbait toxina ere erabiltzen dira:

Nekazaritzaren kontrakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra hotzean Amerikako Estatu Batuek uzten kontrako joaten ziren arma biologikoak garatu zituen, etsaien nekazaritza erabat deuseztatzeko. Uzten aurkako armek bai uzten suntsipena, bai defoliazioa eragin dezakete. Gainera, arrantza eta ur azpiko flora ere izan daitezke.

Ameriketako Estatu Batuak eta Bretaina Handiak landareen hazkundean laguntzen zuten erregulatzaileak (herbizidak) aurkitu zituzten Bigarren Mundu Gerra hasita zegoenean. Hori dela eta, herbiziden gerraren programa jarri zuten abian, eta Malayan eta Vietnamen erabili zuten. [22][23]

Abeltzaintzaren kontrakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urtean Nekazaritzarako Sobietar Ministerioak aldaerak sortu zizkion gaixotasun hauei: sukar aftosoari, behi-izurriari behien kontra erabiltzeko, afrikako txerrien sukar-birusari txerrien kontra erabiltzeko eta psitakosiari oiloen kontra erabiltzeko. Agente horiek hegazkinetik ihinztatzeko erabili ziren hegazkinetik.[24]

Gerra entomologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra entomologikoa (GE) intsektuak erabiltzen dituen guda biologikoaren mota bat da. Erabiltzeko modu bi daude: eraso zuzen moduan edo agente biologikoen bektore moduan.[25]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alibek, Ken. (1999) Biohazard : the chilling true story of the largest covert biological weapons program in the world, told from the inside by the man who ran it (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 0-375-50231-9 PMC 40602746 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  2. Appel, J. M. (2009-07) «Is all fair in biological warfare? The controversy over genetically engineered biological weapons» Journal of Medical Ethics (7): 429–432 doi:10.1136/jme.2008.028944 ISSN 1473-4257 PMID 19567692 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  3. Mayor, Adrienne, 1946- (2003) Greek fire, poison arrows, and scorpion bombs : biological and chemical warfare in the ancient world (1st ed. argitaraldia) Overlook Duckworth ISBN 1-58567-348-X PMC 52941527 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  4. (Ingelesez) Robertson, Andrew G.; Robertson, Laura J. (1995-08-01) «From Asps to Allegations: Biological Warfare in History» Military Medicine (8): 369–373 doi:10.1093/milmed/160.8.369 ISSN 0026-4075 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  5. Wheelis, Mark (2002-09) «Biological Warfare at the 1346 Siege of Caffa» Emerging Infectious Diseases (9): 971–975 doi:10.3201/eid0809.010536 ISSN 1080-6040 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  6. (Ingelesez) Barras, V.; Greub, G. (2014-06) «History of biological warfare and bioterrorism» Clinical Microbiology and Infection (6): 497–502 doi:10.1111/1469-0691.12706 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  7. Calloway, Colin G. (Colin Gordon), 1953- (2006) The scratch of a pen : 1763 and the transformation of North America Oxford University Press ISBN 0-19-530071-8 PMC 61204279 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  8. Jones, David S. (David Shumway) (2004) Rationalizing epidemics : meanings and uses of American Indian mortality since 1600 Harvard University Press ISBN 978-0-674-03923-0 PMC 449915343 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  9. McConnel, MN (1997) «A Country Between: The Upper Ohio Valley and Its Peoples,» The American Historical Review: 195 doi:10.1086/ahr/99.5.1752 ISSN 1937-5239 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  10. Koenig, Robert L. (2006) The fourth horseman : one man's secret mission to wage the Great War in America PublicAffairs ISBN 978-1-58648-372-2 PMC 72699317 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  11. Baxter, R. R.; Buergenthal, Thomas (1970-10) «Legal Aspects of the Geneva Protocol of 1925» The American Journal of International Law (4): 853 doi:10.2307/2198921 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  12. Prasad, S. K. (Shiv Kant), 1963- (2009) Biological agents Discovery Pub. House ISBN 978-81-8356-381-9 PMC 302318096 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  13. Garrett, Laurie. (2001) Betrayal of trust : the collapse of global health Oxford University Press ISBN 0-19-850995-2 PMC 47049857 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  14. Alibek, Ken. (1999) Biohazard : the chilling true story of the largest covert biological weapons program in the world, told from the inside by the man who ran it (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 0-375-50231-9 PMC 40602746 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  15. «Overview of Potential Agents of Biological Terrorism | SIU School of Medicine» www.siumed.edu . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  16. «Seven Myths and Realities about Do-It-Yourself Biology - Synthetic Biology Project» www.synbioproject.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  17. (Ingelesez) Mowatt-Larssen, Rolf «Al Qaeda's Pursuit of Weapons of Mass Destruction» Foreign Policy . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  18. (Ingelesez) Wagner, Daniel; Solutions, ContributorCEO of Country Risk; Affairs, Widely Published Author on Current; Terror", risk management New book: "Virtual (2017-10-02) «Biological Weapons and Virtual Terrorism» HuffPost . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  19. «Loner Likely Sent Anthrax, FBI Says» www.ph.ucla.edu . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  20. «Anthrax Fact Sheet -- Center for Biosecurity of UPMC» web.archive.org 2013-03-02 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  21. Alibek, Ken. (1999) Biohazard : the chilling true story of the largest covert biological weapons program in the world, told from the inside by the man who ran it (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 0-375-50231-9 PMC 40602746 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  22. (Ingelesez) Vietnam's war against Agent Orange 2004-06-14 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  23. (Ingelesez) «Critics accuse Sri Lanka of using scorched earth tactics against Tamils» The National . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  24. Agnew, A. D. Q.; Verdcourt, Bernard; Trump, Eric C. (1970-07) «Common Poisonous Plants of East Africa.» The Journal of Ecology (2): 567 doi:10.2307/2258303 ISSN 0022-0477 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  25. (PDF) ผลกระทบจากการตัดไม้ทําลายป่า ส่งผลต่อระบบนิเวศและสิ่งแวดล้อม.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]