Greba orokorrak Hego Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sindikatuetako eta eragile sozialetako ordezkariak Iruñeko eguerdiko manifestazio nagusiaren buruan, 2020ko urtarrilaren 30eko greban.

27 greba orokor egin dira Hego Euskal Herrian, 1979. urtetik[1][2][3][4], batez ere sindikatuek antolatuta. Eginiko azken greba orokorra 2023ko azaroaren 30ekoa izan zen, mugimendu feministak deitua.

27 greba horietatik zortzik euskal gatazkarekin zuten zerikusia (2006an izan zen halako azkena); gainontzeko hemeretziek zergati sozioekonomiko eta laboralak izan zituzten. 27 greba horietatik hamar ostegunarekin egin ziren, zazpi asteazkenarekin, lau astelehenarekin, eta hiruna asteartearekin eta ostiralarekin.

Greba orokor bakarra egin da Euskal Herri osoan, 2001eko apirilaren 10ekoa, Euskal Herritarrok koalizioak deitua. 2023ko azaroaren 30ean egin zen greba feminista orokorra Euskal Herri osokoa izanen zela adierazi zuten deitzaileek hasieran[5]. Baina aurrerago zehaztu zuten Ipar Euskal Herrian ez zutela lanuzterik eginen, mobilizazioak baizik; azkenean, ezta mobilizazioak ere.

27 greba 1979tik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

data deitzaile nagusiak gaia asteko eguna
1 1979/09/03 Ezker abertzalea Espainiako Poliziak gazte bat hil zuela-eta protesta egiteko astelehena
2 1979/10/29 CCOO, UGT Komando Autonomo Antikapitalistak UGT eta PSOEren militante bat hil zuela-eta protesta egiteko astelehena
3 1979/11/27 LAB, CSUT, SU Espainiako Langile Estatutuaren proiektuaren aurka asteartea
4 1979/12/07 ELA, CCOO Espainiako Langile Estatutuaren proiektuaren aurka ostirala
5 1981/02/16 HB Torturatuta hil zuten Joxe Arregi etakidearen heriotzagatik protesta egiteko astelehena
6 1981/11/23 CCOO, UGT, LAB Enplegu galeraren aurka astelehena
7 1984/09/26 HB Frantziak hiru etakide espainiaratu behar zituela-eta protesta egiteko asteazkena
8 1988/12/14 CCOO, UGT PSOEren Gobernuaren gazte enplegu planaren aurka asteazkena
9 1989/10/22 HB, LAB Josu Muguruza HBko diputatua hil zutela-eta protesta egiteko asteazkena
10 1992/05/27 ELA, LAB Langabezia prestazioetako murrizketen eta desegite industrialaren aurka asteazkena
11 1994/01/27 CCOO, UGT, ELA PSOEren gobernuaren lan merkatuaren erreformaren aurka osteguna
12 1999/05/21 ELA, LAB 35 orduko lan astearen alde ostirala
13 2000/01/27 HB, LAB Euskal presoak euskalherriratzearen alde osteguna
14 2001/04/10 Euskal Herritarrok Burujabetza da bakea aldarrikapenaren alde asteartea
15 2006/03/10 Batasuna, LAB Bi euskal presoren heriotzengatik protesta egiteko osteguna
16 2009/05/21 ELA, LAB Krisialdi ekonomikoak ekarritako enplegu galeraren aurka osteguna
17 2010/06/29 ELA, LAB PSOEren Gobernuak ezarri nahi zuen lan erreformaren aurka asteartea
18 2010/09/29 CCOO, UGT PSOEren Gobernuak ezarritako lan erreformaren aurka asteazkena
19 2011/01/27 ELA, LAB PSOEren Gobernuak ezarri nahi zuen pentsio erreformaren aurka osteguna
20 2012/03/29 ELA, LAB, CCOO, UGT PPren Gobernuak ezarri nahi zuen lan erreformaren aurka osteguna
21 2012/09/26 ELA, LAB Gobernuek ezarritako murrizketen aurka asteazkena
22 2012/11/14 CCOO, UGT Europak ezarritako austeritate politiken eta murrizketen aurka asteazkena
23 2013/05/30 ELA, LAB Eredu ekonomiko eta sozial berri eta propioaren alde osteguna
24 2018/03/08 Mugimendu feminista Greba feminista osteguna
25 2019/03/08 Mugimendu feminista Greba feminista ostirala
26 2020/01/30 Karta Soziala Pentsio eta bizitza duinen alde osteguna
27 2023/11/30 Mugimendu feminista Greba feminista, zaintza eskubide kolektiboaren alde osteguna

1979ko irailaren 3a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Ezker abertzalea, LKI, PTE, MC-OIC.

Bat egin zuten: EAJ (Gipuzkoa).

Zergatiak: Errefuxiatuen aldeko Donostiako mobilizazio batean Espainiako Poliziak Ignacio Quijera gaztea hil zuela-eta protesta egiteko[6].

1979ko urriaren 29a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: CCOO, UGT.

Bat egin zuten: CSUT, SU.

Zergatiak: Komando Autonomo Antikapitalistak Zumaian (Gipuzkoa) German González López UGTko eta PSOEko militantea hil zuela-eta protesta egiteko.

1979ko azaroaren 27a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: LAB, CSUT eta SU.

Bat egin zuten: -

Zergatiak: Espainiako Langile Estatutuaren proiektuaren aurkako greba izan zen, LABen iritziz murriztailea, kontinuista eta zentralista baitzen.

1979ko abenduaren 7a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA eta CCOO.

Bat egin zuten: LAB.

Zergatiak: Espainiako Langile Estatutuaren proiektuaren aurkako greba izan zen.

1981eko otsailaren 16a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Herri Batasuna (HB)

Bat egin zuten: -

Zergatiak: Espainiako POliziak torturatuta hiru egun lehenago hil zen Joxe Arregi etakidearen heriotzagatik protesta egiteko[7].

1981eko azaroaren 23a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: CCOO eta UGT.

Bat egin zuten: LAB.

Zergatiak: Berez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Metalerako deitu zuten greba CCOOk eta UGTk, ontzigintzan eta sektore siderometalurgikoan gertatzen ari zen enplegu galera bortitza salatzeko. Baina LABek zentzu zabalagoa eman zion grebari, eta Nafarroara ez ezik, beste sektore batzuetara ere hedatu zuen greba orokorra.

1984ko irailaren 26a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: HB.

Bat egin zuten: LAB.

Zergatiak: Frantziako Gobernuak hiru etakide espainiaratu behar zituela-eta protesta egiteko[8].

1988ko abenduaren 14a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: CCOO eta UGT.

Bat egin zuten: ELA eta LAB.

Zergatiak: PSOEren gobernuak aurkezturiko gazte enplegu planaren aurkako greba izan zen, enpresaburuei ia dohainikako lan-eskua eskaintzen baitzien.

1989ko azaroaren 22a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: HB eta LAB.

Bat egin zuten: -

Zergatiak: Bi egun lehenago Madrilen Josu Muguruza HBko diputatua tiroz hil zutela-eta protesta egiteko.

1992ko maiatzaren 27a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA eta LAB.

Bat egin zuten: CCOOk eta UGTk bat egin zuten, baina azken horrek ez zuen babestu egun horretan Nafarroan ere egitea, Espainiako greba orokorra 28koa baitzen.

Zergatiak: PSOEren gobernuak langabezia prestazioetan egin nahi zituen murrizketen aurkako greba izan zen, bai eta desegite industrialaren kontrakoa ere.

1994ko urtarrilaren 27a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: CCOO, UGT, USO, CGT eta CIG.

Bat egin zuten: Espainian bezala Hego Euskal Herrian ere greba orokorra egitea adostu zuten ELAk eta CCOOk. LABi ez zitzaion akordio hura gehiegi gustatu, baina grebarekin bat egin zuen.

Zergatiak: PSOEren gobernuaren lan merkatuaren erreformaren aurkako greba izan zen, enplegu prekaritatea erraztu, kaleratzeak merkatu eta negoziazio kolektiboa zentralizatzen baitzuen.

1999ko maiatzaren 21a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS.

Bat egin zuten: CCOOk eta UGTk bat egin zuten baina Nafarroa aparte utzita.

Zergatiak: 35 orduko lan astearen aldeko greba orokorra izan zen. ELAk eta LABek urte eta erdi zeramaten aldarrikapen horren aldeko ekimen bateratuan, eta patronalak jarrera itxiaz segitzen zuenez greba orokorra deitu zuten.

2000ko urtarrilaren 27a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: HB.

Bat egin zuten: LAB.

Zergatiak: Euskal presoak euskalherriratzearen aldeko greba izan zen[9].

2001eko apirilaren 10a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Euskal Herritarrok.

Bat egin zuten: LAB.

Zergatiak: Burujabetza da bakea aldarrikapenaren aldeko greba izan zen[10][11].

2006ko martxoaren 10a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Batasuna.

Bat egin zuten: LAB.

Zergatiak: Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen heriotzengatik protesta egiteko greba izan zen[12].

2009ko maiatzaren 21a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru.

Bat egin zuten: Aralar, Ezker Abertzalea, CNT, Herria Abian plataforma, Eusko Alkartasuna, Nafarroako CGT, Alternatiba.

Zergatiak: Orduko krisialdi ekonomikoak ekarritako enplegu galeraren salaketa, administrazio publikoen gizarte eta aurrekontu politiken kritika, eta Euskal Herritik bertatik krisia gainditzeko tresnak izateko eskaera.

2010eko ekainaren 29a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru. CCOOk ere deitu zuen grebara, bere kabuz, eta bakarrik Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako.

Bat egin zuten: Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Ezker Batua.

Zergatiak: PSOEren Gobernuak ezarri nahi zuen lan erreformaren aurkako greba izan zen.

2010eko irailaren 29a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: CCOO eta UGT. Espainia mailako deialdia izan zen.

Bat egin zuten: ESK, CGT, CNT, Ezker Batua, Zutik, Alternatiba eta Antikapitalistak.

Zergatiak: PSOEren Gobernuak ezarritako lan erreformaren aurkako greba izan zen.

2011ko urtarrilaren 27a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru.

Bat egin zuten: ESK, CGT, CNT eta Solidari. CCOO eta UGTk ez zuten deialdiarekin bat egin, erreforma beraiekin adostu baitzuen PSOEk.

Zergatiak: PSOEren Gobernuak ezarri nahi zuen pentsio erreformaren aurkako greba izan zen. Erreforma haren bidez pentsioa jasotzeko gutxieneko urte kopurua eta pentsio osoa jasotzeko kotizatu beharreko urte kopurua gehitu zen, erretiro-adin orokorra 67 urtetan finkatzeko.

2012ko martxoaren 29a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin zuten lehenik deialdia, otsailaren 16an[13]. Ondoren Galiziako CIG sindikatuak eta Kanarietako Intersindical Canariak euren lurraldeetarako deialdia egin zuten. Eta geroago, martxoaren 9an, Espainiarako deia egin zuten CCOO eta UGT sindikatuek.

Bat egin zuten: LSB-USO, CGT, CNT.

Zergatiak: PPren Gobernuak ezarri nahi zuen lan erreformaren aurkako greba izan zen. Lan erreforma hark langileen kaleratzea erraztu zuen, eta enpresaburuei malgutasun handia eman zien langileen soldatak murrizteko eta beste lan baldintzak aldatzeko.

2012ko irailaren 26a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, Hiru eta EHNE[14].

Bat egin zuten: CCOOk eta UGTk ez zuten bat egin.

Zergatiak: Espainiako Gobernuak zein EAEko eta Nafarroako gobernuek ezarritako murrizketen aurkako greba izan zen.

2012ko azaroaren 14a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: CCOO eta UGT, Espainian. CGTP-IN, Portugalen. CGIL, Italian.

Bat egin zuten: ESK, CGT eta CNT. Aldiz, ELAk eta LABek ez zuten bat egin.

Zergatiak: Europak ezarritako austeritate politiken ondorioz pentsioetan, osasungintzan nahiz hezkuntzan izandako murrizketen aurkako greba izan zen.

2013ko maiatzaren 30a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CNT, Hiru eta EHNE.

Bat egin zuten: CCOOk eta UGTk ez zuten bat egin.

Zergatiak: Euskal Herriarentzat eredu ekonomiko eta sozial berria eta propioa eskatzeko greba izan zen.

2018ko martxoaren 8a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Euskal Herriko mugimendu feministak grebara deitu zuen lau arlotan: lanean, zaintzetan, hezkuntzan eta kontsumoan.

Bat egin zuten: Sindikatuek lau orduko bi lanuzte antolatu zituzten, goizean bata eta arratsaldean bestea.

Zergatiak: Martxoaren 8ko ohiko aldarrikapenen inguruko greba izan zen.

2019ko martxoaren 8a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Euskal Herriko mugimendu feministak 24 orduko grebara deitu zituen emakumeak.

Bat egin zuten: ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek greba formalki erregistratu zuten.

Zergatiak: Martxoaren 8ko ohiko aldarrikapenen inguruko greba izan zen. Mugimendu feministak bizitza erdian jartzeko eskaria egin zuen, eta zaintzaren arloko desorekak azpimarratu zituen.

2020ko urtarrilaren 30a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LAB sindikatuko kideak, greba eguneko goizaldean, ekintza zuzen ez bortitz bat egiten, Burlatan (Nafarroa)

Deitzaileak: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta (bertan daude, besteak beste, ELA eta LAB).

Bat egin zuten: Pentsiodunen, emakumeen eta gazteen mugimendu nagusiek bat egin zuten. Ez, ordea, CCOOk eta UGTk.

Zergatiak: Pentsio eta bizitza duinen aldeko greba izan zen.

2023ko azaroaren 30a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deitzaileak: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

Bat egin zuten: LAB[15], ELA[16], Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT.

Zergatiak: Greba feminista, zaintza eskubide kolektiboaren alde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martin, Xabier. «Atzeraldi Handia hasi zenetik, hamabigarren greba litzateke aurtengoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  2. «Greba orokorrak Hego Euskal Herrian (2009-2020)» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Las huelgas generales convocadas en el País Vasco desde la aprobación de la Constitución» El País 2010-06-23 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  4. (Gaztelaniaz) «La decimocuarta huelga de la democracia en Euskadi» El Correo 2012-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  5. Alberdi, Gurutze Izagirre Intxauspe-Iosu. (2023-06-21). «Azaroaren 30ean, greba feministara, zaintza eskubide kolektiboa aldarri» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  6. (Gaztelaniaz) Angulo, Javier. (1979-09-03). «Huelga generalizada y violentos enfrentamientos en el País Vasco con motivo de los incidentes en el País Vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  7. (Gaztelaniaz) Arregi. Memoria de Zizurkil – Rebelion. 2024-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  8. (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1984-09-26). «Los piquetes de simpatizantes de ETA provocaron graves disturbios, pero fracasó la huelga general de HB» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  9. (Gaztelaniaz) Gastaminza, Genoveva. (2000-01-27). «Escaso seguimiento de la huelga convocada por HB en Euskadi y Navarra» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  10. «Joseba Permach: "Aukera izugarria dugu burujabetzaren alde egiteko grebaren bidez"» Euskaldunon Egunkaria 2001eko apirilaren 7a.
  11. (Gaztelaniaz) Yarza, Maribel Marín. (2001-04-10). «El despliegue de la Ertzaintza hace fracasar la huelga general convocada por EH» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  12. (Gaztelaniaz) «La izquierda abertzale convoca huelga y movilizaciones para el próximo jueves» El Diario Vasco 2006-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  13. Berria. «Lan erreformaren kontra martxoaren 29rako greba orokorrera deitu dute sindikatu abertzaleek» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  14. Garmendia, Lander Muñagorri. «Deia euskal erakundeei: «Desobeditzea da bidea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-01).
  15. Aritz, Zubiateko. (2023-03-08). Mugimendu feministak greba orokor feministarako eginiko borroka-planteamenduarekin bat egiten du LABek | LAB SINDIKATUA. (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  16. Berria. (2023-06-21). «ELA sindikatuak bat egin du greba orokor feministarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]