Hans-Dietrich Genscher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hans-Dietrich Genscher
Bundesarchiv FDP-Bundesparteitag, Genscher.jpg
Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroa

1982-10-04 - 1992-05-17
Helmut Schmidt - Klaus Kinkel
Alemaniako kantzelariordea

1982-10-04 - 1992-05-18
Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroa

1974-05-17 - 1982-09-17
Walter Scheel - Helmut Schmidt
Alemaniako kantzelariordea

1974-05-16 - 1982-09-17
Egon Franke - Jürgen Möllemann
Federal Minister of the Interior Itzuli

1969-10-22 - 1974-05-07
Ernst Benda - Werner Maihofer
Bundestageko kidea

1965-10-19 - 1969-10-19
Chief Whip Itzuli

1965 - 1969
Bizitza
Jaiotza Reideburg Itzuli1927ko martxoaren  21a
Herrialdea  Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa  1952-08-20)
Bizilekua Wachtberg
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Pech2016ko martxoaren  31 (89 urte)
Hobiratze lekua Q28055863 Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea 1949)
University of Halle-Wittenberg Itzuli
(1946 - : jurisprudentzia, general economics Itzuli
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua, aditu judiziala, unibertsitateko irakaslea, ez-fikzio idazlea eta gudaria
Lantokia(k) Bonn
Enplegatzailea(k) Johannes Gutenberg University Mainz Itzuli
FDP Bundestag fraction Itzuli  (1956 -  1959)
Free University of Berlin Itzuli  (1994 -  1995)
Jasotako sariak
Kidetza German Council on Foreign Relations Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra 12th Army Itzuli
Gradua Gefreiter Itzuli
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Berlingo gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa
Alderdi politikoa Alderdi Demokratiko Askea
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Liberal Democratic Party of Germany Itzuli
IMDb nm0312986
www.genscher.de/
Signature1 Zwei plus Vier Vertrag.JPG

Hans-Dietrich Genscher (Reideburg, Halletik hurbil, 1927ko martxoaren 21a - Wachtberg, 2016ko martxoaren 31) alemaniar politikaria izan zen.

1943-1945 urteetan ikasketa militarrak egin zituen, eta ondoren zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen Hallen eta Leipzigen, 1946-1949 urteen artean. 1949an Alemaniako Errepublika Demokratikotik alde egin zuen. 1956an Alderdi Liberal Demokrataren taldeko funtzionario egin zuten, eta handik hiru urtera alderdiaren idazkari. 1965ean Bundestageko kide izendatu zuten. Genscher Barne-ministro izan zen Willy Brandt sozialdemokrataren agintaldian (1969-1974), kantzelariorde ondoren eta Kanpo Arazoetako ministro, Helmut Schmidt sozialdemokratarekin (1982 arte) eta Helmut Kohl demokratakristauarekin (1992an gobernua utzi zuen arte). 18 urtez izan zen, beraz, Kanpo Arazoetako ministro, eta tarte horretan garrantzi handiko hainbat ekimen eraman zituen aurrera: bere agintaldian adostasuna bilatu zuen etengabe, Brandtek abian jarritako Ostpolitik (ekialdeko politika) aurrera ateratzeko; Europako Segurtasun eta Elkarlanerako Hitzarmenean sobietarrekin harreman onak edukitzen ahalegindu zen, 1975. urtetik aurrera; Europar Batasuna sendotzen saiatu zen (Europako Akta Bateratua eta Maastrichteko itunen bidez); eta Alemaniaren batasuna bideratzearen alde lan egin zuen (Alemaniako Errepublika Demokratikoarekin eta Bigarren Mundu Gerrako aliatuekin negoziatu zuen 1990. urtean).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans-Dietrich Genscher Aldatu lotura Wikidatan