Hansa Mehta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hansa Mehta

Member of the Advisory Committee of the Constituent Assembly of India (en) Itzuli

1947ko urtarrilaren 24a -
Member of the Constituent Assembly of India (en) Itzuli

1946ko uztailaren 6a - 1950eko urtarrilaren 24a
Bizitza
JaiotzaSurat1897ko uztailaren 3a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaMumbai1995eko apirilaren 4a (97 urte)
Familia
AitaManubhai Mehta
Ezkontidea(k)Jivraj Narayan Mehta (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgujaratera
ingelesa
hindia
Jarduerak
Jarduerakakademikoa, aktibista, politikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, haur literatura idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak
KidetzaNational Flag Presentation Committee (en) Itzuli

Hansa Jivrajen Mehta (Surat, India, 1897ko uztailaren 3aMumbai, 1995eko apirilaren 4a) Indiako politikari eta ekintzaile feminista izan zen.[1][2][3] Gizarte-langilea, hezitzailea, idazlea eta erreformatzailea izan zen. Bere herrialdearen independentziaren alde borrokatu zuen, 1947an lortua, eta Batzar Konstituziogileko kide izan zen, non emakumeen arteko berdintasunaren eta justiziaren alde egin zuen, 1949an onartutako Indiako Konstituzioa idazten lagunduz. Eleanor Rooseveltekin batera, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean hizkuntza inklusiboa txertatzeko ekimen-bultzatzailetzat hartzen da, 1. artikuluan "Gizon guztiak aske eta berdin jaiotzen dira" esaldia "Gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen dira" esaldiarekin ordezkatzea lortuz.[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagar Brahmin familia batean jaio zen. Bere aita Manubhai Mehta Barodako Dewana izan zen. Filosofian graduatu zen Barodako Unibertsitatean, eta, ondoren, kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Londresen.[5][6] 1918an ezagutu zituen Rajkumari Amrit Kaur eta Sarojini Naidu eta, baita ere, Mahatma Gandhi. "Gandhiji 1922an atxilotu zutenean, Sarojini Devi Ahmedabadera joan zen Bombayko emakume-talde batekin. Sabarmatiko espetxera joan ginen Gandhiji ikustera eta Sarojinik aurkeztu zidan. Hurbiletik ikusi nuen lehen aldia izan zen, eta inolako arrazoirik gabe nabarmen hunkitu ninduen", idatzi zuen Mehtak Indian Woman liburuan. Urte batzuk geroago, Jivraj Narayan Mehtarekin ezkondu zen, Gandhiren mediku pertsonala eta Gujarateko lehen ministroa.[5]

Ingalaterratik itzuli zenean, "Bhagini Samaj" ren lehendakaritza hartu zuen, eta zeregin erabakigarria izan zuen Simon Batzordearen aurkako kanpainan. Bi aldiz espetxeratu zuten, 1930ean eta 1932an.[7]

Mugimendu nazionalistarekin batera, beste emakume batzuekin parte hartu zuen britainiarrentzat gero eta deserosoagoak ziren ekintzetan. Visalakshi Menonek "Indian Women and Nationalism, the U.P. story" liburuan azaltzen duenez, 1930ean Kamla Nehru eta Hansa Mehta Delhiko tren geltokira iritsi ziren Inquilaab Zindabaad bezalako esloganak oihukatuz. Garrasiak ezkutatzeko, britainiarrek trenen makinak ez gelditzea eragin zuten. 1932an, Mehta eta haren senarra atxilotu egin zituzten, komunikabideen arabera, beren aktibismoagatik.[5]

Askatu ondoren, Mehtak Mumbaiko Kontseilu Legegilea ordezkatu zuen eta hauteskunde probintzialak irabazi zituen. 1946ko abenduaren 19an, Batzar Konstituziogilean hautesleen gaia eztabaidatzen ari zela, Mehtak esan zuen: "Kide izateko ohorea dudan emakumeen erakundeak ez du inoiz eserleku erreserbatu, kuota edo hautesle bereizirik eskatu. Justizia soziala, justizia ekonomikoa eta justizia politikoa eskatu ditugu".[5]

Batzar Konstituziogilean parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n, Mumbaiko Kontseilu Legegilean eserleku bat betetzeko aukeratu zuten, eta kontseiluko lehen emakume kide izan zen.[7] Idazkari nagusiaren lana egin zuen. 1937-1939 eta 1940-1949 urteetako kontseiluan egon zen, Mumbai ordezkatuz Batzar Konstituziogilean (1946-1949). Batzarreko 15 emakumeetako bat izan zen,[6] eta Indiako Konstituzioa idazten parte hartu zuen.[5][8]

Aholku Batzordeko, Oinarrizko Eskubideen Azpibatzordeko eta Konstituzio Probintzialeko Batzordeko kide gisa, Indiako emakumeentzako berdintasunaren eta justiziaren alde egin zuen. Sardaren Legea onartu zuen (Haurren ezkontza murrizteko Legea ere esaten zaio, 1929), haurren ezkontza indargabetu zuena.[6]

Kode Hinduaren Lege Proiektuaren Erredakzio Batzordeko kide ere izan zen.

Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946tik 1947ra All India Women 's Conference (AIWC) erakundearen buru izan zen, emakumeen eskubideen eta haien ahalduntzearen alde lan egiten duen erakundea. Etapa horretan, Hyderabaden egin zen konbentzioan, Emakumeen Eskubideen Gutuna egitea proposatu zuen.

Indian hainbat kargu izan zituen 1945etik 1960ra arte. SNDT Women's Universityko errektoreordea, India osoko Bigarren Hezkuntzako Batzordeko kidea, Indiako Unibertsitateen arteko Batzordeko presidentea eta Barodako Maharaja Sayajirao Unibertsitateko errektoreordea izan zen, besteak beste. Aldi horretan, Lady Irwin College ere sortu zuen New Delhin, etxeko zientzietarako, hezkuntza-ikerketarako eta irakaskuntza-trebakuntzarako emakumeen ikastetxea.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an, India ordezkatu zuen emakumeen egoerari buruzko azpibatzordean, eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko ordezkari gisa parte hartu zuen (1947tik 1948ra). Emakumearen eskubideen alde konprometituta, Eleanor Roosevelt Batzordeko presidentearekin batera lan egin zuten mendebaldekoak ez ziren hiru emakumeetako bat izateagatik aitortzen da – beste biak Dominikar Errepublikako Minerva Bernardino eta Pakistango Shaista Ikramullah beguna izan ziren – Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean beren arrastoa markatu zutenak.

Mehtari eginkizun garrantzitsua ematen zaio Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikuluko hizkeraren aldaketan, "Gizon guztiak aske eta berdin jaiotzen dira" esaldia "Gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen dira" esaldiarekin ordeztu zenean.[4]

"Munduak eskerrak eman diezazkioke Indiako alaba bati, Hansa Mehta doktoreari, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (DUDH) esaldia ordezkatzeagatik. Honela zioen: "Gizon guztiak aske eta berdinak jaiotzen dira". Orain aldatu egiten da, "Gizaki guztiak aske eta berdinak jaiotzen dira". "Ze egokia, zein egokia den", azpimarratu zuen Ban Ki-moonek, Nazio Batuetako idazkari nagusi ohiak 2015. urtean.[5]

Hansa Mehtak eta Eleanor Rooseveltek gizonen eta emakumeen arteko ezkontza-berdintasuna ziurtatu zuten Adierazpenaren 16. artikuluaren bidez.

Esango nuke haren ondare iraunkorra izan zela sexuen arteko berdintasuna negoziagarria ez zela ideian egindako lana”, azaldu zuen Priya Ravichandran Bangaloreko politiken analistak. Haren “15 Errepublikarako” proiektuak Indiako Estatua sortzeko funtsezkoak izan ziren emakumeen bizitza eta lana ikertu eta biltzen ditu. "Bere ekintza bakoitza uste sendo horretatik zetorren. Nazio Batuetan, Indian hezkuntzaren sektorean, kontseilu legegileko kide gisa, Batzar Konstituziogilean edo Gujarateko lehen dama gisa egindako lana kezka berean sortu ziren".[4]

Hansak Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariordea hartu zuen bere gain 1949-1958an, eta 1958an UNESCOren Batzorde Betearazleko kide izan zen.[9]

Emakumeen eta haurren arazoei buruzko ikerketak egin eta hainbat liburu idatzi zituen. Itzulpenak ere egin zituen batez ere gujaraterara, eta literatura maite zuenez 20 liburu idatzi zituen.

98 urte zituela hil zen Hansa Mehta Mumbain, 1995eko apirilaren 4an.[7]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manubhai Mehtaren alaba zen eta Nandshankar Mehtaren biloba, Karan Ghelo gujarateraz idatzitako lehen eleberriaren egilea. 1924an Jivraj Narayan Mehtarekin ezkondu zen, Mahatma Gandhiren mediku pertsonala izan zena, kasta berekoa ez zena, eta horrek zalaparta handia sortu zuen.[7][5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gujarateraz, indiaz eta tamileraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Traṇa nāṭako. (1926). Mumbaī : Haṃsā Mhetā OCLC 41051797
  • Mehta, Hansa; Swift, Jonathan. Goḷībāranī musāpharī. Vaḍodarā : Bālajīvana Kāryālaya (1931) OCLC 38143737
  • Rukmiṇī. (1933). Vaḍodarā : Ārya Sudhāraka Presa OCLC 38146975 (gujarateraz)
  • Aruṇanuṃ adbhuta svapna. (1934). Mumbaī : Haṃsā Mahetā OCLC 34302217
  • Mehta, S. Haṅsa. (1950). Arunnanu adbhuta svapṅa. Ahmedabad, India : Gujar Granth Ratna Karyalaya OCLC 798280350
  • Bāḷavārtāvali [Bacchanal]. (1939). Mumbaī : Sola ejaṇṭa, Śishṭa Sāhitya Bhaṇḍāra OCLC 37520092
  • Himālaya svarūpa ane bījaṃ nāṭako. Śishṭa.
  • Mehta, Hansa. Trana natako ane bijam . (1956). OCLC 83589713
  • Mehta, Hansa; Cimanalāla, Candravadana; Sitāṃśu, Yaśaścandra. Keṭalāka lekha. Mumbaī : Phārbasa Gujarātī Sabhā (1977) OCLC 40562864
  • Mehta, Hansa; Collodi, Carlo. Bavlana prakramo Rajkot : Pravin Rajkot (1993) OCLC 59900007
  • Mehta, Hansa. Ram Katha. (1993). Delhi : National Book Trust. OCLC 60101616 (indiaz)
  • Mehta, Hansa. Ayotiyin iḷavarasan. (2004). Delhi : National Book Trust. ISBN 978-81-237-4211-3 OCLC 226217889 (tamileraz)

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Post-war educational reconstruction: with special reference to women's education in India. (----) Bombay : Pratibha OCLC 48328021
  • The Woman under the Hindu Law of Marriage & Succession. (1944). p. 52, Bombay : Pratibha Publications. OCLC 752614477
  • Hansa, Mehta. (ed.) "Civil liberties". (1945). for the All-India Women's Conference, Aundh : Aundh Pub. Trust, OCLC 62614613
  • Indian woman. (1981). New Delhi : Butala OCLC 987877729

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • King of Ujjainī; VIKRAMĀDITYA Haṃsā; Mehta, Hansa. The Adventures of King Vikrama. (1948). Bombay: Oxford University Press, pp.vii, 150. OCLC 503783112
  • Mehta, Hansa; Shukla, V. K. Adventures of King Vikrama. (1954) Londres: Oxford Univ. Press, OCLC 551829319
  • Sarma, D.S.; Mehta, Hansa. The prince of Ayodhya. New Delhi: National Book Trust, India: Chief stockists in India, Thomson Press (India) (1974). OCLC 7609419 (ingelesez)
  • Une femme d'aujourd'hui: roman. (1966). Paris: Albin Michel. OCLC 58992586 (frantsesez)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Padma Bhushan saria jaso zuen 1959an.[10][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gujarati Vishwakosh (Gujarati Encyclopedia). Vol. 15.. Ahmedabad: Gujarati Vishwakosh Trust, 540 or..
  2. (Ingelesez) Wolpert, Stanley. (2001-04-05). Gandhi's Passion: The Life and Legacy of Mahatma Gandhi. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-992392-2. (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  3. (Ingelesez) Srivastava, Gouri. (2006). Women Role Models: Some Eminent Women of Contemporary India. Concept Publishing Company ISBN 978-81-8069-336-6. (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  4. a b c (Ingelesez) «The role of women in shaping the Universal Declaration of Human Rights» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  5. a b c d e f g (Ingelesez) «Hansa Jivraj Mehta: Freedom fighter, reformer; India has a lot to thank her for» The Indian Express 2018-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  6. a b c d «CADIndia» web.archive.org 2019-03-31 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  7. a b c d (Ingelesez) «History of Vadodara - Baroda» historyofvadodara.in (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  8. (Ingelesez) Ravichandran, Priyadarshini. (2016-03-11). «The women who helped draft our constitution» mint (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  9. (Ingelesez) Sheikh, Gulam Mohammed. (1997). Contemporary Art in Baroda. Tulika ISBN 978-81-85229-04-1. (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  10. «Welcome to Thematic Gallery of Indian Autographs - Detailed autograph information of Hansa Jivraj Mehta at indianautographs.com by Praful Thakkar» www.indianautographs.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]