Hugo Chávez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Chavez» orritik birbideratua)
Hugo Chávez

Venezuelako Alderdi Sozialista Batuako Alderdiko burua

2007ko martxoaren 9a - 2013ko martxoaren 5a
← baliorik ez - Nicolás Maduro

Venezuelako presidentea

1999ko otsailaren 2a - 2013ko martxoaren 5a
Rafael Caldera - Nicolás Maduro
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHugo Rafael Chávez Frías
JaiotzaSabaneta1954ko uztailaren 28a
Herrialdea Venezuela
BizilekuaLa Casona (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaHospital Militar de Caracas (en) Itzuli2013ko martxoaren 5a (58 urte)
Hobiratze lekuaHistorical museum in Caracas (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaHugo de los Reyes Chávez
AmaElena Frías de Chávez
Ezkontidea(k)Nancy Colmenares (en) Itzuli  (1977 -  1995)
Marisabel Rodríguez de Chávez (en) Itzuli  (1997 -  2004)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMilitary Academy of the Bolivarian Army (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Hugo José García Hernández (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Posizio edo espezialitateaPitchinga
Lateralitateaezkerra
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraVenezuelan Army (en) Itzuli
Graduateniente koronel
komandante buru
Parte hartutako gatazkakFirst Venezuelan coup d'etat attempt of 1992 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaRevolutionary Bolivarian Movement-200 (en) Itzuli
Bostgarren Errepublika Mugimendua
Venezuelako Alderdi Sozialista Batua

chavez.org.ve eta todochavez.gob.ve
IMDB: nm1382342 Allocine: 244547
Twitter: chavezcandanga Find a Grave: 106247612 Edit the value on Wikidata

Hugo Rafael Chávez Frías (Sabaneta, Barinas, 1954ko uztailaren 28a - Caracas, 2013ko martxoaren 5a) venezuelar militar eta politikaria izan zen. 1999ko otsailaren 2tik 2013ko martxoaren 5ean hil zen arte Venezuelako 53. presidentea izan zen[1].

Bere mugimendu politikoan, Simón Bolívar El Libertador (Askatzailea) heroi nazionalaren irudia erabiliz, sozialismo demokratikoa eta Hego Amerikaren integrazioa egin ditu bere programaren ardatz, horren ondorioz AEBen inperialismoaren, neoliberalismo ekonomikoaren eta globalizazioaren aurkako aurpegi ezaguna bihurtuz.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako armadako ofiziala zela, 1992an Carlos Andrés Pérez presidentearen kontrako estatu kolpean buruzagi izan zen Chávez. Estatu kolpeak ez zuen bere helburua lortu, eta kartzelatik igaro ondoren, Chávezek Bosgarren Errepublikaren Mugimendua (MVR, gaztelaniaz) ezkerreko alderdia sortu zuen. 1998ko hauteskundeak irabazi zituen bozen %60 baino gehiagorekin, Venezuelako gehiengo pobrearen zerbitzuan lan eginen zuela aginduta.

Bere gobernua babesten zuten alderdi politikoek ordura arteko politikariak boteretik baztertzea lortu zuten. Konstituzio berri bat onartu zen eta Venezuelako Errepublika zena, Venezuelako Errepublika Bolibartarra bihurtu zen. Bolivar Misioak garatu zituen, Venezuelako auzune eta herrixka pobreetan osasun eta hezkuntza beharrak asetzeko helburuarekin. Nazioarteko Diru Funtsa eta Mundu Bankuaren politika neoliberalak gaitzetsi zituen eta Hego Amerikako nazioen integrazioan urratsak eman zituen, aldi berean Ameriketako Estatu Batuen atzerri politikaren kontra zuzen zuzenean joz.

Neurri horiek hautsak harrotu zituzten bai Venezuelan bai kanpoan. Chávezek kritika nahiz laudorio beroenak jaso zituen. Venezuela barnean, txiroei lagundu eta ekonomiaren hazkundea eragin zuen, nahiz eta kritikarien iritziz autokratikoa izan eta ekonomia galbidera eraman zuela esan. Atzerrian ere, hainbat gobernuk petrolioaren prezioren egonkortasunerako eta eskualdeko bakerako mehatxutzat jo zuen Chávez. Beste batzuek, aldiz, laguntza programei harrera beroa eman zieten.

Chávez 2013ko martxoaren 5ean hil zen, minbiziaren ondorioz, artean Venezuelako presidente zela. Nicolás Maduro presidenteordeak hartu zuen haren lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amagoia IBAN: Komandanteak eman du azken hatsa[Betiko hautsitako esteka] Paperekoa.berria.info

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]