Averroes
Averroes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | أبو الوليد محمد بن أحمد بن محمد بن رشد |
Jaiotza | Kordoba, 1126ko apirilaren 14a |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Marrakex, 1198ko abenduaren 10a (72 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Irakaslea(k) | Abu Jafar ibn Harun al-Turjali (en) Ḫalaf Ibn-ʿAbd-al-Malik Ibn-Baškuwāl (en) Ibn Tufail |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, medikua, astronomoa, epailea, irakaslea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Aristoteles, Muhammad, Platon, Plotino, Malik ibn Anas, Al-Ghazali, Avempace, Aventzoar, Ibn Tufail, Al Farabi eta Avizena |
Mugimendua | Aristotelismoa Averroismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Averroes edo Ibn Ruxd[1][2] (arabieraz: ابن رشد) (jaiotzez Abu al-Walid Muhammad bin Ahmad bin Rusd, arabieraz: أبو الوليد محمد بن احمد بن رشد; Kordoba, 1126ko apirilaren 14a - Marrakex, 1198ko abenduaren 10a) andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen Averroes. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi eta imama izan zen, almoravideen erregimenaren agindupean. Aita ere hango epaile izan zen, 1146an dinastia almohade iritsi zen arte. Averroes bera, Sevillako kadi izendatu zuten 1169an[3], eta Sevilla, Kordoba eta Marrakexko gorteetan ibili zen lanean.
XII. mendearen bukaeran, Almohadeen konkistaren ondoren, fanatismo bolada bat nagusitu zen Al Andalusen. 1195ean Lucena herrira erbesteratu zuten, eta bere lanak debekatu ziren. 1198an, ordea, Marokoko gortera deitu zuten, eta han hil zen, hilabete batzuk geroago[3].
Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat (arabieraz: al-Kulliyat) egin zuen. Jacob Anatolik Averroesen arabierazko lanak hebreerara itzuli zituen 1200an. Averroesen idatziek eragina izan zuten Erdi Aroko eta Pizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean, Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen du Al Ghazaliren baieztapenen aurrean. Idatzi zituen logika eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira, zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera itzuli zirelako izan da. Haren ikasle hoberena, Ibn Tumlus (Alcira, 1164-1223), mediku lanetan jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.
ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ a b Averroes. Abu I-Walid ibn Rusd Artehistoria.jcyl.es
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Averroes |