Ida mendia (Kreta)
Ida mendia (Kreta) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.456 m |
Prominentzia | 2.456 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°13′35″N 24°46′15″E / 35.226389°N 24.770714°E |
Mendikatea | Q3862459 |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Crete |
Eskualdea | Crete Region |
Uharte | Kreta |
Leku geografikoa | Kreta |
- Artikulu hau Kretako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ida».
Ida (antzinako grezieraz: Ἴδα) edo Kretako Ida, Turkiako Ida (edo Frigiako Ida) mendiaren aurkakoa, gaur egun Psiloritis (grezieraz: Ψηλωρείτης; euskaraz: «mendi garaia»), Amari haranean dagoen mendia da, Greziako Kreta uhartearen erdian kokatua. Uharteko tontorrik garaiena da, 2456 metroko garaiera duelarik. Nidako ordokia eta Ruvako basoa ekialdeko hegalean daude. Kretako Unibertsitateko behatokia Skinakas gailur sekundarioan dago. Mendigune ikaragarri honek uhartearen erdialdea hartzen du, Heraklion eta Retimno prefekturen lurraldeetan.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar mitologiaren arabera, haitzulo batean ( Zeusen leizea edo Ideon Antron deitua), mendi honen iparraldeko isurialdean, Zeus jaio zen.[1] Reak, bere amak, han ezkutatu zuen bere aita Kronorengandik babesteko, honek bere seme-alabak jaten baitzituen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Diodoro Sikulo, V.70.
- ↑ (Ingelesez) William Smith, ed. A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. John Murray.