Iris Murdoch
Iris Murdoch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1919ko uztailaren 15a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Erresuma Batua |
Heriotza | Oxford, 1999ko otsailaren 8a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | John Bayley (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Badminton School (en) Newnham College Somerville College Ibstock Place School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, filosofoa, eleberrigilea, prosalaria, biografoa, katedraduna eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea St Anne's College |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
|
Dame Jean Iris Murdoch (Dublin, Irlanda, 1919ko uztailaren 15 -Oxford, Ingalaterra – 1999ko otsailaren 8) Irlandan jaiotako idazlea eta filosofoa, oso ezaguna bere eleberrigileei esker. Haren eleberri bat, Under the Net, Erresuma Batuko XX. mendeko onenetarikoak bezala sailkatua izan da.[1] Ingalaterrako emakumerik distiratsuena izengoitiarekin ezaguna izan zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dublingo Blessington Street 59.ean jaioa, haren aita, Wills John Hughes Murdoch, Hillhallko (Belfastik gertu) nekazari familia presbiteriano batetik zetorren. Ama, Irene Alice Richardson, familia anglikanokoa zen. Iris oso gazte zenean familia Londresera joan zen. Han, idazlea izango zena, eskola aurrerakoiak ezagutu zituen: Froeble Demonstration School lehendabizi eta, gero, Bristolgo Badminton School, 1932an. Irakurle porrokatua, Oxfordeko Unibertsitateko Somerville Collegen klasikoak, antzinaroko historia eta filosofia ikasi zuen. Graduatu ondoren, Cambridgeko Unibertsitateko Newnham Collegen filosofia ikasten jarraitu zuen, tartean Ludwig Wittgenstein irakaslearekin. 1948an Oxfordeko St Anne's Collegen irakasle gisa sartu zen. 1939an, alderdi komunistako kide aktiboa izan zen Murdoch, baina laster utzi zuen.
Bere lehenengo liburuak filosofiari buruzko saiakerak izan ziren, tartean Jean-Paul Sartreri buruzko ingelesez plazaratutako lehenengo ikerketa. 1954an, bestetik, bere lehenengo eleberria plazaratu zuen, Under the Net, benetako klasiko garaikidea. 1956n John Bayley (1925) idazlea eta irakaslearekin ezkondu zen. Senar-emazteak berrogeita bost urte elkarrekin egon ziren. Iris Murdoch gaixotu zenean ere, Bayleyk azken une arte zaindu zuen. 1978an Booker Prize saria eman zioten, The Sea, the Sea liburuarekin. 1987an Murdoch Britainiar Inperioko Ordenaren Dama Komandantea izendatu zuten.
Irisek 25 eleberri plazaratu zituen bizitza osoan. Horiekin batera filosofiari buruzko liburuak eta antzerki-lanak. 1995tik aurrera, zoritxarrez, Alzheimer gaixotasunak jota, literatura utzi behar izan zuen. 79 urtekin hil zen, 1999an, Oxforden. Bayley, bestetik, handik bi urtetara berriro ere ezkondu zen.[3] Modern Library argitaletxeak Murdochen lehen eleberria, aipatutako Under the Net, 2001ean XX. mendeko Ingelesez idatzitako ehun eleberri onenen artean aukeratu zuen. 2005ean Time aldizkariak antzeko zerrenda prestatu zuen, 1923tik 2005 arte, eta eleberri bera jaso zuen zerrendan.
Murdochen eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen eleberriak biziak eta harrigarriak dira. Umore beltza, argumentu iragarrezinak, goi mailako eliteen kritikak ohikoak dira lan horietan. Pertsonaiak arazo moral eta etiko aurrean definitu behar dira. Ongia eta gaizkiaren arteko gatazkak goi mailako munduaren testuinguruan aurkezten dira. Intelektualki oso eleberri landuak dira baina, aldi berean, melodramatikoak eta komikoak. Nolabait, helburua «ipuin dibertigarre on bat» narratzea da. Haren eleberrietan askotan maskota atseginak eta pertsonaia alaiak agertzen dira. Batzutan ere deabruaren ezaugarriak dituen gizona ager daiteke; horretaz egileak zera zioen: Elias Canetti amorantearen irudiaren gainean eraikitako pertsonaia zela.[4]
Haren lanetan filosofo eta pentsalari handien eragina nabaria da: Platon, Freud, Simone Weil eta Sartre. Baita ere XIX. mendeko eleberrigile errusiarrak eta ingelesak.
Hasierako liburuak narratzeko modu errealista barruan kokatzen ziren. Poliki-poliki anbiguetatea ere zabaltzen hasi zen, baita fantasia ere. The Unicorn (1963) eleberri gotiko moduan edo genero horren parodia moduan irakur daiteke. The Black Prince (1973), aldiz, obsesio erotikoaren inguruko ausnarketa sakona da.
Telebistan eta zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iris Murdochen lan asko telebistarako moldatuak izan dira. J.B. Priestley-k A Severed Head (1971) eleberria dramatizatu zuen. Richard Attenboroughek zuzendu zuen eta protagonista Ian Holm izan zen.
2001ean, Richard Eyrek Iris filma egin zuen. Lan hori Irisen senarraren oroitzapenetan oinarrituta dago, batez ere idazlearen azken urteak jasoz, Alzheimerren txikizioak erakutsiz. Paper nagusiak Judi Denchek eta Kate Winsletek egin zituzten, Iris zaharra eta gaztea hurrenez hurren.[5]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
- Under the Net (1954)
- The Flight from the Enchanter (1956)
- The Sandcastle (1957)
- The Bell (1958)
- A Severed Head (1961)
- An Unofficial Rose (1962)
- The Unicorn (1963)
- The Italian Girl (1964)
- The Red and the Green (1965)
- The Time of the Angels (1966)
- The Nice and the Good (1968)
- Bruno's Dream (1969)
- A Fairly Honourable Defeat (1970)
- An Accidental Man (1971)
- The Black Prince (1973), James Tait Black Memorial Prize sariaren irabazlea.
- The Sacred and Profane Love Machine (1974), Whitbread literary award sariaren irabazlea.
- A Word Child (1975)
- Henry and Cato (1976)
- The Sea, the Sea (1978), Booker Prize sariaren irabazlea.
- Nuns and Soldiers (1980)
- The Philosopher's Pupil (1983)
- The Good Apprentice (1985)
- The Book and the Brotherhood (1987)
- The Message to the Planet (1989)
- The Green Knight (1993)
- Jackson's Dilemma (1995)
Narrazio laburrak
- Something Special antologia (1957)
Filosofia
- Sartre: Romantic Rationalist (1953)
- The Sovereignty of Good (1970)
- The Fire and the Sun (1977)
- Metaphysics as a Guide to Morals (1992)
- Existentialists and Mystics: Writings on Philosophy and Literature (1997)
Grabazioak
- A Severed Head (with J.B. Priestley, 1964)
- The Italian Girl (James Saundersekin batera, 1969)
- The Three Arrows; The Servants and the Snow (1972* The Servants (1980)
- Acastos: Two Platonic Dialogues (1986)
- The Black Prince (1987)
Poesia bildumak
- A Year of Birds (1978; 1984an berriko argitaratuta, zuzendutako edizioan)
- Poems by Iris Murdoch (1997)
Iturria: Centre for Iris Murdoch Studies, Faculty of Arts and Social Sciences Kingston University
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c04312/eu_m_3576/m3576.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20190717213713/https://www.berria.eus/paperekoa/2003/029/001/2019-07-13/fikziorako_bidea_egin_zuen_filosofoa.htm
- ↑ https://www.theguardian.com/books/2001/mar/18/biography.irismurdoch
- ↑ https://www.smh.com.au/entertainment/books/counterattack-as-authors-memoirs-speak-ill-of-dame-iris-20050601-gdlfir.html
- ↑ http://www.complete-review.com/reviews/bayleyj/iris.htm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iris filma.