Isaac Puente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Isaac Puente
Isaac Puente.jpg
Bizitza
Izen osoa Isaac Puente Amestoy
Jaiotza Abanto1896ko ekainaren  3a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Pancorbo1936ko irailaren  1a (40 urte)
Heriotza modua : fusilamendua
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea 1918)
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak general practitionerra Itzuli, politikaria, anarcho-syndicalista Itzuli eta sindikalista
Kidetza Lanaren Konfederazio Nazionala
Izengoitia(k) Un médico rural

Isaac Puente Amestoi, (Abanto-Zierbena, Bizkaia, 1896ko ekainaren 3aPancorbo, Burgos, 1936ko irailaren 2) anarkismoaren teorilari euskalduna izan zen. Las Carrerasen jaio zen eta batxilergoa Gasteizen egin ondoren, Medikuntza ikasi zuen Santiago eta Salamancako unibertsitateetan, 1914 eta 1918 bitartean. 1919an Arabako Maeztu herrian sendagile lan egiten hasi zen. 1921an edo 1922an, Gasteizko zenbait anarkistekin harremanetan jarri zen, Alfredo Donnay eta Daniel Orille tartean. Zenbait aldizkaritan idatzi zuen (Solidaridad Obrera, Tiempos Nuevos, La Revista Blanca, Generación Consciente, Estudios, Ética / Iniciales), politika zein medikuntza naturistaren inguruko gaiak jorratuz, askotan El Medico rural azpiizena erabiliz.

Sendagile bezala Naturismoaren jarraitzailea zen. Garrantzi handia ematen zion prebentzioari, eta gogorki salatzen zuen medikuntza ofizialaren komertzializazioa, eta honek langileen osasunean eragiten zituen kalteak.

Isaac Puente anarkismoaren teorilari garrantzitsua izan zen. 1933ko urrian, FAIaren Batzar Penintsularrak Komunismo libertarioaren inguruko txostena idazteko lana proposatu zion. Gai honi buruzko bere El Comunismo Libertario liburuxkak izugarrizko hedapena izan du mundu osoan zehar, eta hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, baita euskarara ere, 2012an[1].

Teorilari izateaz gain, Isaac Puentek hainbat ekintzetan ere parte hartu zuen. 1933ko abenduaren 8an, Buenaventura Durruti eta Cipriano Merarekin batera, Zaragozako iraultza saiakeraren arduradunetako bat izan zen. Zenbait egunetan Zaragoza hiria zein Aragoiko herri batzuk CNT sindikatu anarkistaren eskuetan egon ziren. Komunismo Libertarioa proklamatu zen, eta dirua debekatu. Aste batzuk pasata, ejerzitoak altxaera kontrolatu zuen eta arduradunak espetxeratu, traizio akusaziopean. 1934an atera zen, amnistiatuta.

1936ko uztailaren 28an, Gerra Zibila hasi eta bi astetara, Goardia Zibilak atxilotu zuen. Irailaren 2an, Burgoseko Pancorbo hirian fusilatu zuten.

Hil eta gero bere ohorez CNT-k Isaac Puente Batailoia sortu zuen 36ko gerran aritzeko. Euskadiko Lanaren Konfederazio Nazionalaren (CNT) Milizia Antifaxista izan zen eta Eusko Gudarosteko 11º batailoia. Eusko Gudarostearen Estatu Nagusiak talka batailoi izendatu zuen[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Puente, Isaac (2012) Komunismo libertarioa Bilbo: DDT .
  2.   Vargas Alonso, Francisco Manuel (1996) Anarquismo y Milicias de la CNT en Euskadi Bilbo: Eusko Ikaskuntza .