Edukira joan

Italiako hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiako hizkuntzak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
hizkuntza
languages of the Earth (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak

Italiako hizkuntzak estatu horretan hitz egiten dira, direla hizkuntza ofizialak, direla ez ofizialak. Hizkuntza edo dialekto izan, horietako gehienei italieraren 'dialekto' deitzen zaien Italian. Egun, baina, italiera estandarra gailendu da Italiako toki askotan, lurraldean lurraldeko hizkuntzen kalterako.

Hizkuntzen sailkapen desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako hizkuntza ofiziala italiera da. Aostako Haranean, frantsesa koofiziala da; eta Trentino-Adige Garaian, alemana (han bavarieraren aldaera bat hitz egiten baita). Beste zenbait hizkuntzak eskualde eremuko onarpena dute baina, oro har, Italian hainbat hizkuntza gutxitu mintzatzen da.

Ikuspegi linguistiko batetik, siziliera berezko hizkuntzatzat har daiteke, eta sardiniera, berez, bi mintzaira berezitzat ere kontsideratzen da sailkapen batzuetan. Hala ere, Italiako hizkuntza horietarik zenbait gutxiengo linguistikotzat hartuta daude, komunitate jakin batzuen mintzairatzat, eta beste batzuk, dialektotzat. Liguriera, adibidez, Ligurian eta Sardinian mintzatzen dena, ez legoke liguriar etnizitate edo komunitate bati lotua.

Mapa honek italieraren dialektotzat hartzen ez diren hizkuntza komunitateak marrazten ditu bakarrik.

Hizkuntza-konmunitateak, italieraren aldaerak marraztu gabe.

Hizkuntza komunitate berezkoa hauek dira:

Italiar dialekto edo aldaeratzat hartzen direnak, zurizko guneetan goiko mapan, hizkuntza hauek dira, oro har hizkuntza italo-erromantze gisa definitu izan direnak:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]