Edukira joan

Arnaga etxea

Koordenatuak: 43°22′04″N 1°25′22″W / 43.3677°N 1.42268°W / 43.3677; -1.42268
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanboko Arnaga» orritik birbideratua)
Arnaga etxea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaKanbo
Koordenatuak43°22′04″N 1°25′22″W / 43.3677°N 1.42268°W / 43.3677; -1.42268
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1903 - 1906
ErabiltzaileaEdmond Rostand Museoa
Arkitektura
ArkitektoaAlbert Tournaire
EstiloaEuskal estiloko arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00135195 eta MI006
Kontaktua
Helbideaallées Edmond-Rostand
Webgune ofiziala

Arnaga etxea Edmond Rostandek XX. mendeko hasieran Kanbon eraikitako etxea da. Egun etxea eta inguruko lorategia Udalarenak dira. Bertan dago Edmond Rostand museoaren egoitza[1]. 2018ko maiatzaren 4an bertan egin zen ETAren amaiera ziurtatu zuen Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa.

Herriko erdigunetik urrun, Larresoroko bidean eta RD-932 errepidea jarraituz, etxea[2] eta inguruko frantses lorategia daude.

Edmond Rostandek Kanbo lehendabizikoz bisitatu zuenean Etxegorria izeneko etxea alokatu zuen. 1901ean Académie françaiseko kide izendatu zutenean, Arnaga izeneko muinoan lursorua erosi eta 1903 eta 1906 artean etxea eraiki zuen. 1918an hil arte bertan bizi zen[3].

1960an, Udalak etxea erosi eta Edmond Rostand museoa eratu zuen. 1995ean monumentu historiko bilakatu zen.

2018ko maiatzean bertan Kanboko Topaketa edo Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa burutu zen.

Frantses lorategia

Euskal estiloko baserri hori Albert Tournaire frantziar arkitektoak eraiki zuen. 600 m² azalera du eta 40 gela inguru dauzka, Edmond Rostandek berak ingeles, txinatar, Inperio edo Luis XVI. estiloetan diseinaturik.

Atearen aurrean honako hitzak ditu:

« Toi qui viens partager notre lumière blonde

Et t'asseoir au festin des horizons changeants,
N'entre qu'avec ton cœur, n'apporte rien du monde
Et ne raconte pas ce que disent les gens.

Gure argi zuria partekatzeko zatozen hori
zeruertz aldakorren jaian jesartzeko,
Zure bihotzarekin baino ez sartu, ez ekarri ezer mundutik
eta ez ezazu konta jendeak dioena"

»

Lorategiak hiru hektarea ditu. Bertan frantses eta ingeles lorategiak, pabilioiak, pergola eta orangerie bat (negutegi gisako eraikina) daude[4], baita Edmond Rostandek Senperetik ekarrarazi zituen haritz zahar batzuk ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Forrier, Michel. (2006). Petite histoire d'Arnaga. Paue: Éditions Pyrémonde ISBN 2 84618 332 5..
  2. Mérimée datu-basea: villa Arnaga
  3. Chauvirey, Marie-France. (1994). La vie d'autrefois en Pays basque. Luçon: Éditions Sud Ouest ISBN 2 87901 219 8..
  4. Conservatoire des Jardins et Paysages

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]