Karite
Karite | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Sapotaceae |
Leinua | Sapoteae |
Generoa | Vitellaria |
Espeziea | Vitellaria paradoxa C.F.Gaertn
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | shea wood (en) eta shea butter (en) |
Karitea (Vitellaria paradoxa) Sapotaceae familiako zuhaitza da, Vitellaria generoko espezie bakarra.
Bi aspiezpezie ditu: Karite Nilotica (Ekialdeko Afrikakoa) eta Karite Paradoxa (Mendebaldeko Afrikakoa). Zuhaitz hau Afrikako sabanan bizi da: Mendebaldeko Afrikan (Mali, Burkina Faso, Bolikosta, Ghana, Ginea, Nigeria, Benin, Togo, Senegal) eta baita ere Kamerun, Kongoko Errepublika, KED, Sudan eta Ugandan.
Zuhaitz honen fruituak karite gurina ekoizteko erabiltzen da. Karite gurinaren kalitatea, hainbat faktoreren araberakoa da: karite intxaurraren jatorria, intxaurren kalitatea eta ekoizpen modua (tradizionala, mekanizatua ala industriala). Egun, ez dago kalitate estandarra finkatzeko modu onetsirik nazioartean, eta enpresa bakoitzak bere irizpideak ditu.
Espeziea hau IUCNren espezie mehatxatuen zerrendan dago, batez ere guzakiek eragindako erreturak direla-eta.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitza 15 m gora iritsi ahal da, eta enborraren diametroa 1 m baino gehiagora. 200-300 urte bizi ahal da.
Zuhaitzak 10-15 urte dituenean izaten ditu lehen fruituak, baina ekoizpen osoa 20-30 urtetik aurrera lortzen da, hil arte. Fruituak mordotan daude pilatuta eta 4-6 hilabete behar dute ontzeko. Batezbesteko fruitu fresko uzta 15-20 kilo da zuhaitzeko, batzuetan 45 kg izan badaiteke ere. Fruitu kilo bakoitzeko 400 g hazi lehor lortzen dira.
Karite gurina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz hauen intxaurretatik karite gurina ekoizten da, jateko ona den koipe modukoa. Bertako sukaldaritza tradizionalean erabiltzen da, eta txokolate industrian ere bai kakao gurina ordezkatzeko.
Hala ere, egungo erabilera hedatuena produktu kosmetikoak egiteko da, azala hidratatzeko eta malgutzeko dituen ezaugarriak direla-eta. Gorputz tenperaturan urtzen da.
Batezbesteko konposizioa[1]:
- azido oleikoa (40-60 %)
- azido estearikoa (20-50 %)
- azido linolenikoa (3-11 %)
- azido palmitikoa (2-9 %)
- azido linoleikoa (< 1 %)
- azido arakidikoa (< 1 %)
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bassia parkii G.Don
- Butyrospermum paradoxum (C.F.Gaertn.) Hepper
- Butyrospermum paradoxum subsp. parkii (G.Don) Hepper
- Butyrospermum parkii (G.Don) Kotschy
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Davrieux, F., Allal, F., Piombo, G., Kelly, B., Okulo, J.B., Thiam, M., Diallo, O.B. & Bouvet, J.-M. (2010) Near Infrared Spectroscopy for High-Throughput Characterization of Shea Tree (Vitellaria paradoxa) Nut Fat Profiles. Journal of Agricultural and Food Chemistry, 58, 7811-7819.