Kuqa Konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuqa Konderria
Konderri mailako hiria
TianShanRoad.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
PrefekturaAksu prefektura
Izen ofiziala库车市
كۇچار شەھىرى
Posta kodea842000
HerriburuaXincheng (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°42′55″N 82°57′38″E
Location of Kuchar within Xinjiang (China).png
Azalera14525.13 km²
Altuera1.072 m
Demografia
Biztanleria462.588 (2010)
Dentsitatea31,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia997
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula新N
xjkc.gov.cn

Kuqa Konderria (uigurreraz: كۇچار ناھىيىسى‎Kucha Nahiyisi; txinera sinplifikatuz: 库车县; pinyinez: Kùchē xiàn) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoko hiri bat da, Aksu prefekturan kokaturik dagoena. Antzinako Kucha erresuma budistak ematen dio izena.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tian Shan mendilerroaren periferian kokaturik dago, Tarim arroaren iparraldean. Bederatzi herri eta sei herrixka hartzen ditu bere baitan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima oso gogorra da, basamortu kontinentaleko muturreko klima hain zuzen ere.


  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Kuqa County (1971–2000))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −1.3 4.4 12.7 21.5 26.8 30.2 32.0 31.0 26.4 19.0 9.0 0.5 17.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −11.9 −6.4 1.7 9.2 14.0 16.9 18.7 17.5 12.7 5.4 −2.1 −9.4 5.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.8 2.9 3.4 2.7 8.7 18.1 12.9 11.6 7.0 3.2 1.1 1.2 74.6
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.3 1.8 1.7 1.5 3.1 6.0 6.9 6.1 3.4 1.3 0.7 1.2 36.0
Eguzki orduak 184.1 179.4 199.2 220.2 252.8 265.9 281.0 268.3 255.1 237.6 197.8 170.5 2711.9
Hezetasuna (%) 64 52 40 31 34 39 41 44 45 49 55 66 46.7
Iturria: China Meteorological Administration [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kucha erreinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kucha erreinuko txanponak.

Han liburuaren arabera (K.o. 111 urtekoa) Kucha mendebaldeko 36 erreinuen arteko handiena zen. 81.317 biztanle zituen eta 21.076 pertsona prest ziren armak hartzeko[2].

Oasi baten inguruan altxatu zen eta inguruko populaziorik handiena bildu zuen. I. mendean budismoa iritsi zen. Hasieran Sarvastivada eskola nagusitu zen eta ondoren Mahāyāna[3]. Jin liburuaren arabera III. mendean mila estupa eta tenplu budista zeuden Kuchan. IV. mendean budismoaren zentro handia bihurtu zen, erregearen jauregiak ere tenplo budista baten itxura zuen. Garai hartakoak dira Kizil eta Kumtura leize budistak ere, gaur egun oraindik ikus daitezkeenak[3]. Kuchako monjeek (Po-Yen, Po-Śrīmitra eta bigarren Po-Yen batek) Txinara bidaiatu zuten eta budismoa hedatu zuten. V. mendeko Kumārajīva itzultzaile ezaguna Kuchan jaioa zen.

III. edo IV. mendean Kuchak bere txanpon propioak ekoiztu zituen. Hauek Kaiyuan Tongbao (開元通寳) txanponak ordezkatu zituzten. 621 urtetik aurerra ordea beraien ekoizpena eta erabilpena bertan behera geratu zen.

Erdialdeko Asiako metropoli bihurturik Zetaren Bidea bertatik igarotzen zen eta Sogdiana, Baktriana, Asia Hegialdeko hiriak, Iran eta Txinarekin harremanak eratu zituen[4]. Karabana-hirietan aberatsa zen eta "plazeren hiria" bezala ezagutzen zen, bertako musikariek eta dantzariek sona handia hartu zuten[5]. Zetaren Bideak "Kuchako musika" zabaldu zuen eta Tang dinastiako Txinan oso gustoko zuten[6].

Hiriaren gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kucha erreinuaren hondarrak.

VII. mendean Tang dinastiak mendebaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion. Oasi-erreinuak eraso zituen eta hauek eskuratzerakoan lau gotorleku handi eraiki zituen, hauetako bat Kuchan. Txina barnean gertaturiko An Lushan matxinadak nabarmen ahuldu zuen inperioa eta mendebaldeko lurrak tibetarren esku gelditu ziren. Garai honetan Kucha erreinu erdi-independentea izan zen, harik eta uigurrek berenganatu zuten arte[4]. XIII. menderako hiria bertan behera gelditu zen hiria.

Kuqa berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kucha erreinuko hiriburua egon zen tokitik 12 kilometro hegoaldera hiri berria eraiki zuten txinatarrek. 1887 urtean Francis Younghusband esploratzaile britainiarra bertatik pasa zen Pekinetik Indiarako bidaian. Honek kontzatzen duenez 60.000 biztanle inguru zituen. 590 m²-ko azalera zuen hiriak eta 25 metortako garaierako harresia eta 6 metrotako sakonerako zanga baten babesten zuten. Hiritik 730 metrotara 500 soldadurentzako barrakoiak zeuden[7].

Gaur egun Aksu prefekturan kokaturik dago, ipar-ekialdeko mugan. Aksu Hiriaren ondoren bigarren hiri handiena da eta azaleraz konderririk handiena. Hamalau talde etniko bizi dira bertan, nagusiki uigurrak, han txinatarrak eta Hui txinatarrak[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza bada ere zementu ekoizpena badu eta alfonbrak ere egiten dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. (Ingelesez) Hulsewé, Anthony François Paulus. (1979-01-01). China in Central Asia: The Early Stage: 125 BC - AD 23 ; an Annotated Transl. of Chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty. With an Introd. by M.A.N.Loewe. Brill Archive ISBN 9789004058842. (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  3. a b c (Ingelesez) Kucha Travel Guide | Xinjiang Travel. (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  4. a b (Ingelesez) Beckwith, Christopher I.. (2009-04-05). Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present. Princeton University Press ISBN 9780691135892. (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  5. (Ingelesez) Grousset, René. (1970). The Empire of the Steppes: A History of Central Asia. Rutgers University Press ISBN 9780813513041. (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  6. (Ingelesez) Schafer, Edward H.. (1963). The Golden Peaches of Samarkand: A Study of T'ang Exotics. University of California Press ISBN 9780520054622. (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  7. (Ingelesez) Younghusband, Sir Francis Edward. (1904). The Heart of a Continent: A Narrative of Travels in Manchuria, Across the Gobi Desert, Through the Himalayas, the Pamirs, and Hunza, 1884-1894. Scribner (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  8. a b (Ingelesez) «Kuqa / Kucha - Xinjiang Province - Information and Guide» China Roads (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]