Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahatsa mahatsondotik zintzilik

Mahatsondoa Vitaceae taldeko landare bat da eta Vitis Vinifera da bere izen zientifikoa. Mahatsondoa landare igokaria da, hau da, liana bat eta hazten utziz gero 30 metroko altuera hartu dezake. Hala ere, gizakiak urtero kimatzen duenez, metro bateko zuhaixka gisa aurkitu dezakegu Euskal Herriko soroetan.  

Mahatsondoaren fruitua, mahatsa, jangarria da eta muztioa eta ardoa edari alkoholduna fabrikatzeko lehengaia da. Mahatsondo espeziei dagokienez, 6.800 inguru omen dira munduan. Horietako ehunen bat bakarrik erabiltzen dira ardoa egiteko, hala nola Tempranillo, Merlot, Cabernet Sauvignon, Cabernet Franc eta abar.

   Ba al dakizu   
Europako mahasti batzuek ehunka urte dituzte. Adibidez, Frantzian, erromatarren garaiko mahastiak daude, eta horrek esan nahi du bi mila urte baino gehiago eman dituztela ardoa ekoizten.

Zer ezaugarri ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturan, mahatsondoa beste zuhaitzen enborretik gora hazten da, arbolen goiko alderantz, eguzki-argiaren bila. Hostoek zenbait forma eta kolore izan ditzakete, barietatearen arabera: handiagoak ala txikiagoak; biribilak edo ez hain biribilak; berde kolore distiratsuak, urdinxkak edo baita gorrixkak ere. Gainera, tamainaz eta kolorez aldatzen dira, garatzen doazen neurrian.

Mahatsari dagokionez mordoetan hazten dira eta mordo bakoitzean sei eta hirurehun artean hazi daitezke. Pipitak mamiaren barruan daude eta fruituaren hezurrean kokatzen dira.  

Non hazten dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia da munduan mahasti gehien duen herrialdea eta horrenbestez, mahats gehiena ekoizten duena. Jarraian, Frantzia, Italia, Turkia, Txina eta Estatu Batuak dira. Era berean, Txilen, Australian eta Hegoafrikan mahatsondoaren laborantza handitzen ari da. Kontinenteetako mahastien azalera, 2008an, hauxe zen: Europan, %57,8; Asian, %21,7; Amerikan, %12,8; Afrikan, %5,05 eta Ozeanian, %2,6.

Herrialdeak mahats ekoizpenaren arabera

Zein dira mahatsondoaren bizi baldintzak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tenperatura: Mahastiaren garapen metabolikoa 10ºtik gorako tenperaturarekin hasten da. Bestalde,38 ºC-tik aurrera hazkundea gelditzen da, baina aipatu beharra dago hazkuntzaren etapa bakoitzean tenperatura desberdinak behar direla.
  • Argitasuna: Egunean 4-5 argi ordu behar ditu hazteko, eta, beraz, beharrezkoa da ahalik eta argi gehien jaso dezakeen lekuetan landatzea.
  • Hezetasuna: Eremu fresko eta hezeetan kokatutako mahastiek hazteko probabilitate txikiagoa dute eremu bero eta lehorretan dauden mahatsondoekin konparatuz.
  • Lurrak: Mahatsondoak nahiago ditu lurzoru arinak, ehundura ertainekoak, sakonak, xurgatzaileak, materia organiko eta ongarri nahikoarekin.

Ze mehatsu ditu mahatsondoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen Iraunkorreko Helburuak

Mahatsondoak giza ekintzari dagokionez hainbat mehatsu ditu, besteak beste, lurzoruaren eta uraren kutsadura, lurzoruaren higadura, klima-aldaketa, ur-baliabideen erabilera jasanezina, biodibertsitatearen galera eta garapenarekin lotutako gizarte-arazoak. Funtsezkoa da nekazaritza-praktika iraunkorrak hartzea inpaktu horiek gutxitzeko eta mahastien eta inguruko ingurunearen epe luzerako osasuna zaintzeko.

Garapen Iraunkorreko helburuei dagokionez ur garbia eta saneamenduarekin zuzeneko lotura du mahatsondoak. Azken finean, lehen aipatu bezala ur baliabideen kudeaketa desegokaik kalte larriak ekartzen dizkio mahatsondoari. Bestalde lehorreko ekosistemetako bizitzak ere eragina du mahastietan, izan ere, mahastien artean ekosistema propioa dago eta mahastien galerak ekosistema osoaren galera ekarriko luke.

Zein da mahatsondoaren eta ardoaren egoera Euskal Herrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Erromatarrek sartu zituzten mahatsondoak Euskal Herrian, K. a. II. mendean.

Euskal Herriko klima eta geografia faktore erabakigarriak izan ziren eskualdean mahatsondoak sartzeko eta egokitzeko. Itsasotik hurbil egoteak eta Atlantikoko klimaren eraginak eman diete forma inguru horretan landatutako mahats-barietateei, hala nola Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza, txakolina bezalako ardoen ekoizpenean ohikoak direnak.

Denborarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko mahasti-zaintzak aldaketak eta garapenak izan ditu, batez ere teknologia berriak eta nekazaritza-praktikak sartu direnean. Gainera, globalizazioak mahatsaren ezagutza eta barietateak zabaltzea ahalbidetu du, eta horrek are gehiago aberastu du eskualdeko mahasti-zaintza eta ardoen aniztasuna.

Bestalde, ardoa Euskal Herriko ekonomiaren eta industriaren oinarri izan da aspalditik. Euskal Autonomia Erkidegoak orain arte mahastizaintza eta ardogintzaren esportazioan izan duen fakturaziorik handiena izan du 2022an (239 miloi euro).

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.youtube.com/watch?v=T0iB24gJkuA

https://enozentrum.navarra.es/eu/jakin/landarea

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.elinberri.eus/2018/06/08/mahatsondoa/

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/documentacion/2023/alava-facturo-mas-que-nunca-por-exportacion-de-vinos-con-doca-rioja-en-2022-con-161-4-millones-de-pese-a-vender-menos-botellas/