Lankide:MaiteErguin/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abies[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abies alba elurretan

Izeia da pinazeoen familiaren Abies generoaren zuhaitz-espezieen izen arrunta, 45-55 espezie barne hartzen dituena. Izeiak hosto iraunkorrekoak dira eta hostoak erregularki bertizilatuak dituzte, adaburu konikoa edo piramidala eratzen dutelarik. Hostoak linealak, lauak edo ez oso maiz subtetragonalak dira. Beheko aurpegian 2 lerro estomatiko eta 2 kanal, marginal edo zentral dituzte, erretxiniferodunak. Kono ar axialak ugariak dira adarren azpikaldean, zeinak 5 eta 25 cm artean neurtzen duten. Estrobiloak tenteak dira, zilindrikotik oboidera izan daitezkeelarik eta soilik adaburuaren goiko aldean kokatzen dira. Eskamak erorkorrak dira eta erraki zurkararen lehenengo urtean desartikulatzen dira. Bere haziak hegaldunak dira. [1]

Abies generoko espezieak beren hostoen tamaina eta antolaketa, konoen itxura eta tamaina, brakteak luzeak eta zabalduak edo motzak eta konoaren barnean ezkutatuak dauden arabera identifikatzen dira.

Zedroekin estuki ahaidetuak daude.

Izeidia da zuhaitz hauek osatzen duten basoa.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoa Philip Millerrek deskribatu zuen eta The Gardeners Dictionary-n publikatu zen (Laugarren edizioa vol. 1. 1754).

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta izei izena izan, Douglas izeia (Pseudotsuga menziesii) eta izei gorria (Picea abies) ez dira genero honetakoak.

Guztira hamar sekzio ditu:

  • Momi sekzioa (Asia erdialde eta ekialdea, Himalaia, orokorrean altitude baxu-ertainak)
    • Abies kawakamii
    • Abies homolepis
    • Abies recurvata
    • Abies firma
    • Abies beshanzuensis
    • Abies holophylla
    • Abies chensiensis
    • Abies pindrow
    • Abies ziyuanensis
  • Amabilis sekzioa (Ozeano Bareko kostaldeko mendiak, Ipar Amerika eta Japonia, euri askoko mendietan)
    • Abies amabilis
    • Abies mariesii
  • Pseudopicea sekzioa (Himalaia, alditude altuak)
    • Abies delavayi
    • Abies fabri
    • Abies forrestii
    • Abies chengii
    • Abies densa
    • Abies spectabilis
    • Abies fanjingshanensis
    • Abies yuanbaoshanensis
    • Abies squamata
  • Oiamel sekzioa (Erdialdeko Mexiko, altitude altuak)
    • Abies religiosa
    • Abies hickelii
  • Nobilis sekzioa (Estatu Batuen mendebaldea, altitude altuak)
    • Abies procera
    • Abies magnifica
  • Bracteata sekzioa (Kalifornia kostaldea)
    • Abies bracteata

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abies generoaren banaketa geografikoa Europan

Nagusiki Europako ekialde, mendebalde, hegoalde eta erdialdeko eskualde menditsuetan kokatzen dira. Tarte nagusia 52ºN iparraldean (Polonia) eta 40ºN hegoaldean (Grezia) 5ºE mendebaldean (Mendebaldeko Alpeak) eta 27ºS ekialdean (Errumania eta Bulgaria) kokatzen da. Forma isolatuan Frantzian (Mazizo zentrala eta Pirinioetan), Espainiako iparraldean (Pirinioetan) eta Italian (Calabria). Altitudeari dagokionez, Polonia eta Errumania inguruan 135m-tik 1.350m-tara aurki daitezke, eta Italia inguruan 325m-tik 2.100m-tara, Bulgarian 2900m-tara aurkitu daitezkeelarik. Hedapen nagusiko zonan aldiz, 500-800m-ko altitudeak hartu ohi dituzte.[2]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abies alba (izei zuria) da Euskal Herrian aurki dezakegun Abies generoko espeziea. Europako erdialde eta hegoaldeko mendietako espeziea izaki, Penintsula Iberiarrean Piriniotara mugatzen da, Nafarroaraino iritsiz. Iratiko oihana da, gaur egun, bere banaketaren hegomendebaldeko muga.[3]

Erabilerak eta ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abies generoko izei gehienen egurra kaskarragoa kontsideratzen da eta askotan kontratxapatuen fabrikazioan eta eraikuntzan pulpa gisa erabiltzen da. Egurrak ebakia izan ondoren ez dituenez ezaugarri erresistenterik erakusten ez intsektu eta ez usteltzearen aurrean, orokorrean barneko zurgintzan erabiltzen da, hala nola, ateen eta ateen markoen fabrikazioan. Moztu ondoren, egurrak kanpo ingurunearekin kontaktuan 12-18 hilabete inguru irauten ditu, klimaren arabera.

Egur bigun, arin, sendo eta erretxina gutxikoa da; eraikuntzan, ebanisterian eta musika tresnen erresonantzia kutxak egiteko erabiltzen da. Hostoak destilatuz gatz eta balsamoak ekoizten dira eta enbor azala, bere tanino edukiagatik, larruak ontzeko erabili izan da.[3]

Kaukasoko izeia (A. nordmanniana), izei noblea (A. procera) eta izei balsamikoa (A. balsamea) oso ezagunak dira gabonetako zuhaitz gisa, orokorrean hosto lurrintsu eta ez oso erorkorrak etxe barneko klimaren aurrean dituztenez, oso egokiak kontsideratzen baitira xede hontarako. Asko lorategiak apaintzeko zuhaitz gisa ere erabiltzen dira, batez ere Koreako izeia (A. koreana) eta Abies fraseri, zeinak kono koloretsuak ekoizten dituzten, baita banako gazteenetan (1-2m-ko altuerarekin).

Lepidoptero batzuen larbak izei hauetaz elikatzen dira. Hala nola, Chionodes abella (Koloradoko izei batean aurkitua), Epirrita autumnata, Korscheltellus (izei balsamikoaren izurrite bat), Ectropis crepuscularia, Eupithecia subfuscata, Erannis defoliaria, Panolis flammea, eta Cydia illutana (izei arruntaren konoen eskamez elikatzen direnak) eta C. duplicana (izei arruntaren azalaz elikatzen dena) bezalako sitsak.

Abies alba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izei zuria (Abies alba) Pinaceae familiako zuhaitz hostoiraunkorra da. 50 metrorarteko altuera lor dezake eta forma piramide formakoa da. Hostoak orratz formakoak eta zapalak dira. Gainazaletik berde ilunak badira ere, azpialdean zuriak diren bi estoma zerrenda dituzte. Monoikoak direnez, lore eme zein arrak ale berberean daude, arrak adaburu guztian eta emeak goiko partean. Pinaburuak tenteak eta oboideak dira eta ezkatez babesturik daude; hazi hegaldunak gordetzen dituzte eta konoa heltzen denean ezkatak askatzen dira.

Europako erdialde, mendebalde eta hegoaldean banaturik dago, normalean nahiko garaiera altuetan, eta Iberiar penintsulan Pirinioetan soilik hazten da. Euskal Herriari dagokionez, Nafarroa eta Zuberoan baino ez dira topatzen espezie honen populazio naturalak. Egurrak erretxina gutxi duenez gero, musika instrumentuak eta kaxak egiteko erabiltzen da, eta bere hostoetatik ateratzen diren olioak oso preziatuak dira bernizak eta baltsamoak egiteko. Enborretik taninoa ateratzen da, larruen ontze prozesuetan erabiltzen dena.

Bulgariako izeia (Abies borisii-regis) eta Siziliako izeia (A. nebrodensis) senideak ditu baina, aditu batzuen ustez, hauek A. alba var. acutifolia eta A. alba var. nebrodensis izeneko aldaerak besterik ez dira.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnospermo gehienak bezala, hostoiraunkorra da eta 50 metroko altuera lor dezake. Enborraren azala zuria da. Gaztetan nahiko leuna izaten da, hots, zartadurarik gabea, baina zahartu ahala zartatu egin daiteke. Adarkadura enborrarekiko perpendikularki hazten da, eta zenbat eta gorago egon, adarrak finagoak eta motzagoak dira. Ale gazteek forma konikoa eta estua dute, eta paraboliko zilindrikoa helduenek. eta enborra 6 metroko diametroa neurtzera hel daiteke, baina 150 eta 200cm ingurukoa izan ohi da ale helduetan. Baldintza faboragarrietan 500 edo 600 urte izatera hel daiteke, 60m-ko altuera lortuz.[4]

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orratz formakoak dira eta adaxka osoan zehar sakabanatuta agertzen dira. Bakunak dira, zapalak eta 3 zentimetroko luzera lor dezakete. Gainalde berde iluna duten arren, azpialdean zuriak diren bi estoma zerrenda dituzte eta, punta pixka bat biribildua dutenez, ez dute ziztatzen.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie monoikoa denez, zuhaitz berean lore ar eta emeak garatzen dira. Loreak unisexualak dira, eta infloreszentziak eratuz agertzen dira. Infloreszentzia arrak kono zintzilikari horixkak dira; adaxka guztietan agertzen dira. Emeak, aldiz, puntatik gertu kokatzen dira eta, gimnospermo gehienetan gertzatzen den bezala, arrek baino egitura deigarriagoa dute. Berdexkak eta tenteak dira eta, anemofiliaren bidez ernaldu ostean, pinaburuak emango dituzte.

Abies alba

Pinaburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinaburuak zuhaitzaren goialdean kokatzen dira eta 10-20 zentimetrokoak, obatuak eta tenteak dira. Gazteak direnean berdexkak dira, baina heldu ahala marroi kolorea hartzen dute. Ezkatez eratuta daude eta bertan hazi hegaldunak gordetzen dituzte. Ezkatak, pinaburua heltzean eta haziak askatzean, erori egiten dira, pinaburuaren erdiko ardatza agerian utziz. Haziak hiruki formakoak eta hegaldunak dira; haizearen bidez barreiatzen dira.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako erdialde, mendebalde eta hegoaldeko espeziea da. Euskal Herrian Nafarroa eta Zuberoako Pirinioetan topatzen da. Izan ere, Pirinioak hego-mendebaldeko banaketa muga dira.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotza jasateko gai bada ere, izozte haundiekiko jasankortasun txikia du eta, klima hezeak edo oso hezeak nahiago dituen arren, noizbehinkako lehorteak jasan ditzazke. Bestalde, lurzoruarekiko exigentzi maila txikia duenez, bai pH eta mantenugaiei dagokionez, ia edozein lurzoruri lotuta haz daiteke; hala ere, nahiago ditu karetsuak, emankorrak, ureztatuak eta sakonera nahikotxokoak. Ez du poluzioa oso ongi jasaten. Gaztaroan itzala behar izaten du.

Fenologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldia 25-35 urteko banakoetan hasten da ale isolatuetan, eta 60-70 urteko aleetan multzoka daudenean, eta adinaren arabera oso irregularra da. Izei zuria monoikoa da, eta beraz, lore eme eta arrak ale berean sortzen dira, baina espazialki banandurik: lore emeak kopako adar altuenen amaieran kokatu ohi dira, eta arrak aldiz emeen azpikaldean. Loraldi periodoa apirila eta ekaina tartean gertatzen da, eta hazi helduak nagusiki haizearen bidez zabaltzen dira urte bereko iraila eta urrian. Beste generotako koniferoak ez bezala, konoak oso tenteak dira eta heldutasunean desegiten dira, adarretan konoaren ardatza soilik geldituz.Haziaren latentzia olio haren azaleko olio eterikoei esker lortzen da (terpenoak, adibidez), neguan zehar. Haziak hozitzeko hotzetan estratifikazioa eta sei aste baldintza hezeetan eskatzen du. Udazkenean landatzen badira, emaitza egokiak lor daitezke. [5]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz espezie honen atal bat baino gehiago ustiatzen da. Hostoetatik ateratzen diren olio esentzialak bernizak eta baltsamoak egiteko erabiltzen dira; gainera, propietate desinfektatzailea dutela pentsatzen da, eta asmaren kontra erabiltzen dira. Infusioak egiteko begiak erabiltzen dira, eta enborretik erauzten diren taninoak larruen ontze prozesuetan baliatzen dira.

Enborraren erretxina kantitate txikia, arintasuna, sendotasuna eta biguntasuna direla eta, musika eta bestelako tresnak egiteko material ezin hobea da. Antzinako greko eta erromatarrek etxebizitzak eta ontziak egiteko erabiltzen zuten. Bestalde, apaingarri bezala balio du, eta Gabonetako zuhaitz gisa erabiltzen da. Horretarako, oso zuhaitz gazteak edo helduen adarkadura handiak baliatzen dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso menditarrak sortzen ditu pagoarekin batera. Hazien sakabanaketarako ahalmen handia duenez, landare aitzindaria da, hau da, segida ekologikoan, sastrakadien fasetik basora pasatzean hazten den lehen zuhaitz espezietako bat da. Hazkuntzarako ahalmen handia du hasieran, eta urteak pasa ahala hazkuntza motelagoa izaten du.

Ezagutza genetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abies alba haizearen bidez polinizatzen den espezie exogamoa da, orokorrean. Ale heldu kopuru askoko azaleratan, exogamia portzentaia %80koa baina handiagoa izatera hel daiteke ekoiztutako hazi guztiekiko, beste konifero espezie batzuen kasuen antzera. Hala ere, azalera demografiko txikiagoko lekuan, lore ekoizpen baxuko urtetan, autopolinizazioa gerta daiteke (kasu batzuetan, zuhaitz baten hazien %95ek autopolinizazioa paira dezakete). Markatzaile biokimiko eta molekularren bidez egindako hedapenaren ikerketek errefugio glaziarrak iradokitzen dituzte Pirinio, Frantzia ekialde eta erdialdean, Italia Hegoalde eta erdialdean eta Balkanen hegoaldean. Badaude ebidentziak zeinak Italiako eta Balkanetako errefugioetatik gaur egungo kokapnera migratu dutela adierazten duten.

Bere aldakortasun morfologikoaren ondorioz, beste koniferoak baina aldakortasun gutxiagoko zuhaitza kontsideratua izan da, baina, landa entsaituetako analisi genetiko eta laborategiko probek aldakortasun nabariak adierazi dituzte hilkortasun, hazkuntza, ezaugarri ekofisiologiko eta biokimikoetan distribuzio area ezberdinetako populazioen artean. Ezberdintasunak nahiko handiak izanik, kausak faktore ezberdinen eraginez izan daitekeela ondorioztatu da: populazio ezberdinen arteko banaketa edota hedapen ahalmen murriztua, izeiaren polen ale handiegien ondorioz. Populazioen barnean, ebaluaturiko dibertsitatea murrizten da errefugioko distantzia handitzen den heinean.

Dibertsitate genetikoarekiko mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izei zuria ez dago mehatxupean. Azken 200 urteetan, ordea, Europan hartzen duen tokia nabarmenki murriztu da. Honen arrazoi nagusiak deforestazioa eta gehiegizko ustiatzea, garapen azkarreko espezieen erabilera, kudeaketa desegokia, ingurumen-kutsadura eta animalia basatiek eragindako kalteak dira.

Beste alde batetik, XIX eta XX. mendeetan espezieak gainbehera bortitza jasan zuen, batez ere bere banaketaren erdialdean eta ipar-ekialdean. Honen eragile hainbat faktore biotiko eta abiotiko izan daitezke, seguraski moldaketa falta eta zonalde espezifikoen populazoaren gutxiegizko dibertsitate genetikoarekin batera. Bere banaketaren ipar-ekialdean gehienbat talde txikietan edo bakarka agertzen da. Hala ere, hobekuntza bat hauteman daiteke 90. urteetan, erdialdean eta ipar-ekialdean kutsaduraren murrizpenaren ondorioz.

Gaur egun, gestoreek birsorkuntza naturala bermatzen dute, landaketak egiten dituzte... baina oraindik mehatxuak daude izeiaren aurka. Esate baterako, belarjaleek eragindako kalteek birsorkuntza natural eta artifiziala oztopatzen dute. Banako gutxi dauden zonaldeetan, autopolinizazioak eta anai edo erdi-anaien arteko gurutzamenduak bariazio-genetikoa murriztu dezakete. Azkenik, aladaketa klimatikoa izei zuriarentzat mehatxua bihurtu liteke, izan ere, tenperatura igoerak, ebapotranspizio handipenak eta prezipitazio jaitsierak bere habitatan aldaketa esanguratsuak eragingo lituzke, eta honek, era berean, parasito eta gaixotasunak ekarri ahal lituzkelako.

Hainbat eskualdetan izei mediterraniarrak beste izeiak dauden tokitan landatzen dira, urtaro lehorragoetan. BI izei taldeak erraz gurutzatzen dira eta espezi arteko gene fluxu horrek mehatxu genetikoa bihurtu liteke tokian-tokiko genotipoak babestuta dauden tokietan, edota moldatze lokala epe-luzeko biziraupena bermatzen duen tokietan. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antonio do Amaral Franco, João Manuel. (1950). Abetos. .
  2. Txantiloi:Español (PDF) Guía técnica para la conservación genética y utilización. (Noiz kontsultatua: 2019/03/10).
  3. a b Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaixken Gida. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 50 or. ISBN 978-84-457-3051-5..
  4. a b (PDF) Guía técnica para la conservación genética y utilización. .
  5. (PDF) Guía técnica para la conservación genética y utilización. .