Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea.»[2]
Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]
Udalerriaren ekialdean dago. Bidaiarien eraikina tokiko arkitekturaren erakusgarri argia da. Oinarri angeluzuzenekoa da, bi altuerakoa, harrizkoa, eta bi isurkiko moko teilatu handi batek estaltzen du. Bere bi fatxadak udalerriko armarriarekin eta barrutira sartzeko balio duten arku eliptikoekin apainduta daude. Bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea erdikoa erdikoa eta bost bidekoa.