Lutxana-Sondika trenbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lutxana-Mungia trenbidea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Lutxana-Sondika trenbidea
Lutxana Erandio geltokia euskotren.JPG
Lutxanako geltokia, Lutxana-Sondika trenbidearen geltoki-buru.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Txorierri
Geltoki kopurua 3
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Web gunea www.ets-rfv.euskadi.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1893ko maiatzaren 1.a
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Maiztasuna 60'
Datu teknikoak
Sarearen luzera 16,241 km
Galiboa 1 m
Abiadura maximoa 80km/h (UT-200, UT-300)
90km/h (EMU-900, EMU-950)
Eskema

Eskema
KINTa
PK 0,000 Lutxana Bilbo-Plentzia trenbidea
STR
eHST
1,376 Arriagas
STR
eBHF
2,554 Asua-Erandio
STR
HST
3,165 Zangroiz
STR
KBHFxe + lINT
BSicon KBHFxe.svg
4,619 Sondika Bilbo-Lezama trenbidea
exSTR
exHST
5,730 Elotxelerri
exSTR
exHST
6,810 Gastañaga
exSTR
exHST
7,018 Aburto
exSTR
exHST
7,857 Aiartza
exSTR
exHST
9,853 Artebakarra
exSTR
exHST
13,856 Zabalondo / Laukariz
exSTR
exHST
15,080 Atxuri
exSTR
exKBHFe
16,242 Mungia

Euskal Trenbide Sarearen Lutxana-Sondika trenbidea, lehen Lutxana-Mungia trenbidea izan zena, zabalera estuko (1.000 mm) trenbide bat da, Erandioko Lutxanako geltokian hasi eta Sondikako geltokian bukatzen dena, bidetik Erandio eta Sondika udalerriak zeharkatuz. Bilbo-Plentzia trenbidearekin bat egiten du Lutxanan eta Bilbo-Lezama trenbidearekin Sondikan, eta 2 geltoki eta geraleku bat ditu. Burdinbide osoa trenbide bakarrekoa da.

Aipatu bezala, trenbidea luzeagoa zen, eta Sondika ondoren Loiu eta Derio udalerriak zeharkatuta Mungiaraino heltzen zen, guztira 16,24 kilometro luze eta 4 geltoki eta 9 geralekuz osatuta. Bi tarteren baturaz osatu zen: Lutxana-Artebakarra tartea, 9,85 km-koa eta 1893ko maiatzaren 1.an inauguratua, eta Artebakarra-Mungia tartea, 6,39 km-koa eta 1894ko uztailaren 9an inauguratua.

Trenbide honetan zehar Eusko Trenbideak eragileak Lutxana-Sondika anezka linea ustiatzen du, Lutxana eta Sondikako geltokien artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide honen helburua Mungia eta Bilbo lotzea zen, eta hasierako proposamena Mac Andrew Konpainiak egin zuen, Errigoiti eta burdin meategien arteko lotura ezartzeko, meategien ustiapena bultzatzeko. Proposamen honi Burdinbideen Kreditu Orokorrak egindako beste batzuk gehitu zitzaizkion, gunearen garapen industriala ahalbidetzeko burdinbideak eraikitzea beharrezkoa zela ikusita. Hala, Lutxana-Sondika-Mungia arteko trenbidea ustiatzeko kontzesioa eskatu zen.

1891eko martxoaren 10ean Gobernuak Lutxana eta Mungia arteko trenbide estuko burdinbidea eraikitzeko baimena eman zion Manuel Lekanda Mendietari, eta honek Lutxanatik Mungiarako Burdinbide Konpainia sortu zuen. Etorkizunean trenbidea Bermeora luzatzeko asmoa zuen.

Trenbidearen irekiera: Lutxana-Artebakarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890eko maiatzaren 14an lanak hasi ziren Lutxana eta Artebakarra artean. Lutxana jatorri izanik, trenbidea Asua ibaiaren ertzetik doa, trazadura nahiko horizontalarekin, Zangroizko geltokira heldu arte. Hortik aurrera igoera nabaria hasten zen, Aiartzara bidean, 14 milareneko maldak gaindituz. Aiartzatik aurrera trazadura oraindik maldatsuago egiten zen, 21 milareneko maldekin, Artebakarrako tunelera igoeran.

1893ko maiatzaren 1.an Lutxana-Artebakarra 9,85 km-ko tartea inauguratu zen, Mungiara heltzeko lanak hasten ziren bitartean.

Lehenengo luzapena: Artebakarra-Mungia tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artebakarrako tunelaren ondoren trenbidea oso azkar jaisten zen, 22 milareneko maldak gaindituz, 6,39 km ibili ondoren Mungiako geltokira heldu arte.

1894ko uztailaren 9an bigarren tarte hau ireki zen, Mungia eta Lutxana arteko bidaiaren iraupena 45 minutukoa izanik.[1]

Hurrengo moldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909ko ekainaren 23an Sondikako geltokian Bilbo-Lezama trenbidearekiko lotura ezarri zen. Horri esker, Mungia jatorri zuten trenak Bilbora heltzeko bi modu zituzten, bata Sondika-Lutxana trazadurari jarraituz, Bilbo-Aduana geltokira heltzen zena, eta bestea, Bilbo-Lezama trenbidea erabiliz, Artxanda mendipeko tunelak zeharkatuz Bilbo-Calzadas geltokira helduz.

Behin trenbidea Mungiara heldu zela, Bermeora luzatzea proposatu zen. Proposamen horrek liskar handia sortu zuen Zornotzatik Gernika eta Sukarrietarainoko Burdinbide Konpainiarekin, zeinak Zornotza-Sukarrieta trenbidea Bermeora luzatu nahi baitzuen. Azkenik, 1955ean trena Bermeora heldu zen, Zornotza-Sukarrieta trenbidearen luzapen gisa.

Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutxanatik Mungiarako Burdinbide Konpainia 1891eko uztailaren 9an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundia eta Erandioko Udalaren finantziazioari esker, eta Lutxana-Mungia trenbidea ustiatu zuen 1947ko uztailaren 1.ra arte, Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak trenbidea erosi zuenean. Konpainia honek Bilbo-Plentzia, Matiko-Azbarren eta Bilbo-Lezama trenbideak ustiatzen zituen, eta baita Bilbo-Algorta arteko trolebusak, besteak beste.[2]

FTSk trenbidearen eguneraketari ekin zion, lurrunezko tren-makina zaharrak tren elektrikoz ordezkatuz. Trenbidearen elektrifikazioa 1949ko urriaren 12an jarri zen zebitzuan Lutxana eta Sondika artean, eta Mungiara arte 1950eko irailaren 3an, korronte jarraian 1500 V-ko tentsioaz. Horretarako Berreteagasen azpiestazio elektrikoa eraiki zen, bai Lutxana-Mungia zein Bilbo-Lezama trenbideak elikatuz.

60ko hamarkadan Bilboko aireportuko pistak luzatu ziren, eta trenbidea hurbilegi egoteagatik 3.268 metro luzedun saihesbidea eraiki behar izan zen. Lanak zirela eta, tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan zen 1966ko ekainaren 10etik 1967ko martxoaren 1.a bitartean, horren ordez autobus zerbitzua eskainiz.[3]

1975ko maiatzaren 11n, instalazio aireportuarraren luzapen berri batek eraginda, Sondika eta Mungia arteko trenbidea betiko eten zen, eta FTSk Lutxana-Sondika trenbidea ustiatzen jarraitu zuen.

Trenbidea FEVEk bereganatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an trenbidea Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresak bereganatu zuen.

Euskotren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako, eta honen jabe bihurtu zen 1982ko maiatzaren 23an.

1995eko azaroaren 11n Bilboko metroaren 1. linea inauguratu zen, Lutxanako geltokian Euskotren eta Metroaren arteko aldageltokia ezarriz.

1997ko urtarrilaren 1.an Lutxana eta Sondika arteko bidaiarien garraio zerbitzua bertan behera utzi zen, 80ko hamarkadan gertatutako krisialdiagatik eskariaren beherakada handia eman baitzen, Txorierrian zeuden industria gehienak desagertu ondoren. Hala ere, trenbidea mantentzen jarraitu zen, Lutxanako kotxetegietara sarbide baita.

2002an Bilboko tranbia ezarri aurretik material mugikorra trenbide honetan frogatu zen.

2015eko ekainaren 1.an, Bilboko metroaren 3. linearen eraikitze-lanen ondorioz, Euskotrenek berriro ere martxan jarri zuen Lutxana eta Sondikako geltokien arteko tartea, Txorierriko linearen barruan. Metro linea berriaren lanek eraginda Zazpikaleetako geltokian Euskotrenen zerbitzua etenarazi zen, eta lanak jarraitu bitartean tren bezeroei zerbitzu emateko Lutxana-Sondika trenbidea berriro martxan jarri zen.[4]

2017ko apirilaren 8an, Metroaren 3. linea ireki ondoren, Lutxana eta Sondika arteko trenbidea irekita mantentzea erabaki zen, 60 minutuko maiztasunaz anezka zerbitzua eskainiz. Hara, linearen ustiapena, gaur egun, Euskotrenen Lutxana-Sondika anezka linearen bitartez egiten da.

Euskal Trenbide Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarea (ETS) sozietatea sortu zuen, trenbidearen kudeaketa eta linearen ustiapena bereizteko.[5]

2006ko abuztuaren 1.an ETSk Lutxana-Sondika trenbidea bereganatu zuen,[6] eta ordutik trenbidearen jabea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tardaba 45 minutos en llegar a Lutxana». El Correo . Noiz kontsultatua: 2017-10-28.
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS) . Noiz kontsultatua: 2017-10-28.
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Luchana a Munguía (Suburbanos de Bilbao) . Noiz kontsultatua: 2017-10-27.
  4. Euskotren «ekainaren 1etik aurrera garraio aldaketa Txorierriko linean 3. lineako obrak direla eta» . Noiz kontsultatua: 2015-03-31.
  5. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria . Noiz kontsultatua: 2017-10-22.
  6. (PDF) Euskal Trenbide Sarea - Memoria 2014 83 or. . Noiz kontsultatua: 2017-10-22.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]