Lutxana-Sondika anezka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Euskotren Logo Negativo.svg Lutxana - Sondika
Euskotren Trena Logo.svg ETlicono.png 
Lutxana Erandio geltokia euskotren metro.JPG
Lutxanako geltokia.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Txorierri
Geltoki kopurua 3
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Web gunea www.euskotren.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1893ko maiatzaren 1.a
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Maiztasuna 60'
Datu teknikoak
Sarearen luzera 4,619 km
Galiboa 1 m
Abiadura maximoa 80km/h (UT 200, UT 300)
90km/h (EMU 900, EMU 950)
Eskema

Eskema
KINTa
Lutxana Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea 
STR
5'
HST
Zangroiz
STR
2'
KBHFe + lINT
BSicon KBHFe.svg
Sondika Euskotren E3.svg 

Euskotren Trenaren Lutxana-Sondika anezka Lutxanako geltokian hasi eta Sondikako geltokian bukatzen da, bidetik Erandio eta Sondika udalerriak zeharkatzen dituela. Lineak 4,619 km eta 3 geltoki ditu.

Lineak Euskal Trenbide Sarea jabe den Lutxana-Sondika trenbidea erabiltzen du, eta loturak ditu Bilboko metroaren 1. linearekin Lutxanan, eta Euskotrenen E3 linearekin Sondikan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lutxana-Sondika trenbidea»

Linea irekitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893ko maiatzaren 1.an Lutxana-Mungia trenbidearen lehenengo fasea inauguratu zen, Lutxanako geltokitik Artebakarrako geltokira 9,85 kilometroko trenbidea eraikita, zabalera metrikoan. Lau geltoki (Lutxana, Asua-Erandio, Sondika eta Artebakarra) eta sei geraleku (Arriagas, Zangroiz, Elotxelerri, Gastañaga, Aburto eta Aiartza) zituen.

Lehenengo luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894ko uztailaren 9an Artebakarra-Mungia tartea ireki zen, trenbideari geltoki bat (Mungia) eta bi geraleku (Zabalondo / Laukariz eta Atxuri) gaineratuz.

Lutxana eta Mungia arteko bidaiaren iraupena 45 minutukoa zen.[1]

Zerbitzua bertan behera gelditzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadan Bilboko aireportuko pistak luzatu ziren, eta trenbidea hurbilegi egoteagatik 3.268 metro luzedun saihesbidea eraiki behar izan zen. Lanak zirela eta, tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan zen 1966ko ekainaren 10etik 1967ko martxoaren 1.a bitartean, horren ordez autobus zerbitzua eskainiz.[2]

1975ko maiatzaren 11n, aireportuko instalazioen luzapen berri batek eraginda, Sondika eta Mungia arteko trenbidea behin-betiko eten zen.

1997ko urtarrilaren 1.an Lutxana eta Sondika arteko bidaiarien garraio zerbitzua ere bertan behera utzi zen, 80ko hamarkadan gertatutako krisialdiagatik eskariaren beherakada handia eman baitzen, Txorierrian zeuden industria gehienak desagertu ondoren. Hala ere, trenbidea mantentzen jarraitu zen, Lutxanako kotxetegietara sarbide baita.

Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947ko uztailaren 1.an Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak Lutxana-Mungia trenbidea erosi zuen, eta trenbidearen eguneraketari ekin zion, Lutxana eta Sondika arteko tartea 1949ko urriaren 12an elektrifikatuz, eta Mungiara arte 1950eko irailaren 3an, korronte jarraian 1500 V-ko tentsioaz.

Euskotren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa publikoak trenbidea bereganatu ondoren, hurrengo urtean trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako, eta honen jabe bihurtu zen 1982ko maiatzaren 23an.

1995eko azaroaren 11n Bilboko metroaren 1. linea inauguratu zen, Lutxanako geltokian Euskotren eta Metroaren arteko aldageltokia ezarriz.

2015ean, Bilboko metroaren 3. linearen eraikitze-lanen ondorioz, Euskotrenen Txorierriko linean afekzio handiak izan ziren, eta Bilboko Zazpikaleetako geltokian tren zerbitzua eten behar izan zen. Horregatik, 2015eko ekainaren 1.an, 1997an itxitako Lutxana eta Sondikako geltokien arteko tartea berrireki zen, Txorierriko linearen barruan, tren zerbitzuak Lutxana eta Lezama arteko ibilbideak eginez.[3]

2017ko apirilaren 8an, Metroaren 3. linea ireki ondoren, Lutxana eta Sondika arteko trenbidea irekita mantentzea erabaki zen, Lutxana eta Sondikako geltokien arteko anezka zerbitzua eskainiz, 60 minutuko maiztasunaz.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]