Booker Prize
Booker Prize edo Booker Saria urtero Erresuma Batuan edo Irlandan argitara emandako eta ingelesez idatzitako eleberri onenari ematen zaion literatura saria da. Ingelesezko literatura sari ospetsuenetakoa da. Saria sortu zenean, Commonwealtheko herritarrek, irlandarrek eta hegoafrikarrek (eta gero zimbabwetarrek) idatzitako eleberriak baino ez ziren aukeragarriak saria jasotzeko. 2014an, ingelesezko edozein nobeletara zabaldu zen, aldaketa eztabaidagarria izan bazen ere.
1969tik 2001era bitartean sariaren izena Booker Prize for Fiction izan zen eta 2002tik aurreraMan Booker Prize bezala ere ezaguna da.
2005ean Nazioarteko Booker saria sortu zen eta helburu nagusia izan zen munduan zehar eragin literario handia izandako idazleak saritzea. Horregatik, ez da eleberri jakin bat saritzen, baizik eta egilearen ibilde osoa.
Booker Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Booker Sariaren irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969: Percy Howard Newby, Something to Answer For
- 1970: Bernice Rubens, The Elected Member
- 1971: V. S. Naipaul, In a Free State
- 1972: John Berger, G.
- 1973: J. G. Farrell, The Siege of Krishnapur
- 1974: Nadine Gordimer, The Conservationist, eta Stanley Middleton, Holiday
- 1975: Ruth Prawer Jhabvala, Heat and Dust
- 1976: David Storey, Saville
- 1977: Paul Scott, Staying On
- 1978: Iris Murdoch, The Sea, the Sea
- 1979: Penelope Fitzgerald, Offshore
- 1980: William Golding, Rites of Passage
- 1981: Salman Rushdie, Midnight's Children
- 1982: Thomas Keneally, Schindler's Ark
- 1983: J. M. Coetzee, Life & Times of Michael K
- 1984: Anita Brookner, Hotel du Lac
- 1985: Keri Hulme, The Bone People
- 1986: Kingsley Amis, The Old Devils
- 1987: Penelope Lively, Moon Tiger
- 1988: Peter Carey, Oscar and Lucinda
- 1989: Kazuo Ishiguro, The Remains of the Day
- 1990: A. S. Byatt, Possession: A Romance
- 1991: Ben Okri, The Famished Road
- 1992: Michael Ondaatje, The English Patient, eta Barry Unsworth, Sacred Hunger
- 1993: Roddy Doyle, Paddy Clarke Ha Ha Ha
- 1994: James Kelman, How Late it Was, How Late
- 1995: Pat Barker, The Ghost Road
- 1996: Graham Swift, Last Orders
- 1997: Arundhati Roy, The God of Small Things
- 1998: Ian McEwan, Ámsterdam
- 1999: J. M. Coetzee, Disgrace
- 2000: Margaret Atwood, The Blind Assassin
- 2001: Peter Carey, True History of the Kelly Gang
- 2002: Yann Martel, Life of Pi
- 2003: DBC Pierre, Vernon God Little
- 2004: Alan Hollinghurst, The Line of Beauty
- 2005: John Banville, The Sea
- 2006: Kiran Desai, The Inheritance of Loss
- 2007: Anne Enright, The Gathering
- 2008: Aravind Adiga, The White Tiger
- 2009: Hilary Mantel, Wolf Hall
- 2010: Howard Jacobson, The Finkler question
- 2011: Julian Barnes, The Sense of an Ending
- 2012: Hilary Mantel, Bring Up the Bodies
- 2013: Eleanor Catton, The Luminaries
- 2014: Richard Flanagan, The Narrow Road to the Deep North
- 2015: Marlon James, A Brief History of Seven Killings
- 2016: Paul Beatty, The Sellout
- 2017: George Saunders, Lincoln in the Bardo
- 2018: Anna Burns, Milkman
- 2019: ex aequo: Margaret Atwood, The Testaments // Bernardine Evaristo, Girl, Woman, Other
- 2020: Douglas Stuart, Shuggie Bain
- 2021: Damon Galgut, The Promise
- 2022: Shehan Karunatilaka, The Seven Moons of Maali Almeida
- 2023: Paul Lynch, Prophet Song
Nazioarteko Booker Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko Booker Sariaren irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005etik 2015era bitartean bi urterik behin ematen zen; 2018tik aurrera urterokoa izan zen.
- 2023 - Georgi Gospodinov
- 2022 - Geetanjali Shree
- 2021 - David Diop
- 2020 - Marieke Lucas Rijneveld
- 2019 - Jokha Alharthi
- 2018 - Olga Tokarczuk
- 2017 - David Grossman
- 2016 - Han Kang
- 2015 - László Krasznahorkai
- 2013 - Lydia Davis
- 2011 - Philip Roth
- 2009 - Alice Munro
- 2007 - Chinua Achebe
- 2005 - Ismail Kadare