John Maxwell Coetzee

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Maxwell Coetzee
J.M. Coetzee.JPG
Bizitza
JaiotzaLurmutur Hiria1940ko otsailaren 9a (82 urte)
Herrialdea Hegoafrika
 Australia  (2006 -
Hezkuntza
HeziketaLurmutur Hiriko Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen
Adelaideko Unibertsitatea
Hizkuntzakafrikaansa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, libretista, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, poeta, idazlea, autorea, prosalaria eta kritikaria
Lantokia(k)Lurmutur Hiria
Adelaide
Londres
Bracknell (en) Itzuli eta Buffalo
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
National University of General San Martín (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
IBM
University at Buffalo (en) Itzuli  (1968 -  1971)
Lurmutur Hiriko Unibertsitatea  (1972 -  2000)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam Faulkner
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0168792 Allocine: 102848 Allmovie: p316713
Musicbrainz: 9629f694-2d41-4607-8262-3e1989d6769c Discogs: 4762114 Edit the value on Wikidata

John Maxwell Coetzee (Lurmutur Hiria, 1940ko otsailaren 9a) hegoafrikar idazle eta itzultzailea da, 2003an Literaturako Nobel saria irabazi zuena.[1] Beste hainbat sari ere jaso du: Booker Prize (bi aldiz), CNA saria (hirutan), Etranger Femina saria eta Jerusalem saria.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Maxwell Coetzee Lurmutur Hirian jaio zen 1940ko otsailaren 9an, aita afrikanerra eta ama alemaniar jatorrikoa zituela.[2] Lurmutur Hiriko unibertsitatean matematika eta ingelesa ikasi zituen. Hogei urte inguru zituela, Londresen ibili zen lanean IBM ordenagailuen enpresarako. 1965-[[1969] bitartean, doktoregoa lortu zuen Texasko Unibertsitatean (Austin, AEB), eta ingeles hizkuntza eta literaturako irakasle aritu zen Bufaloko Unibertsitatean

1971an, erresidentzia baimena ukatu zioten Estatu Batuetan, Vietnamgo Gerraren aurka zuen jarreragatik. Hegoafrikara itzulirik, Lurmutur Hiriko Uniberstitatean hasi zen ingelesezko literatura irakasten. 1973ean eman zuen argitara bere lehenbiziko lana: Dusklands. 2003ko abenduan Literaturako Nobel saria jaso zuen. Azkeneko lan-urteak Chicagon (AEB) eta Adelaiden (Australia) eman zituen. 2006an, australiar hiritartasuna hartu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte Coetzeek egindako bi lan zinemaratu dira: "In the Heart of the Country" ("Dust", 1985) eta bestetik "Disgrace" ("Disgrace", 2008).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Torner, Jon. 2003ko Nobel Sariak: Coetzee eta Shirin Ebadi protagonista. Argia, 2003ko abenduak 13, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).
  2. a b Iban, Amagoia. Hegoafrikako "zuri liberala". Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).
  3. Asurmendi, Mikel. Munduon, zertarako?. Berria, 2014ko martxoak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).
  4. Aperribai, Julen. Erantzunak, norberak bereak. Berria, 2017ko maiatzak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]