Nadine Gordimer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadine Gordimer
Nadine Gordimer 01.JPG
Bizitza
JaiotzaSprings (Hegoafrika)1923ko azaroaren 20a
Herrialdea Hegoafrika
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaJohannesburg2014ko uztailaren 13a (90 urte)
Familia
AitaIsidore Gordimer
AmaHannah Gordimer
Ezkontidea(k)Gerald Gavron (en) Itzuli  (1949 -  1952)
Reinhold Cassirer  (1954 -  2001)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWitwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, ipuingilea, scientific editor (en) Itzuli eta prosalaria
Lantokia(k)Johannesburg
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenakThe Conservationist (en) Itzuli
Burger's Daughter (en) Itzuli
July's People (en) Itzuli
A Sport of Nature (en) Itzuli
The Pickup (en) Itzuli
Get a Life (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea
Genero artistikoaeleberria
eleberri laburra
ipuina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaAfrikako Kongresu Nazionala

IMDB: nm0329919 Discogs: 3776210 Find a Grave: 132804637 Edit the value on Wikidata

Nadine Gordimer (Springs, 1923ko azaroaren 20a - Johannesburg, 2014ko uztailaren 13a) Hegoafrikako eleberrigile eta ipuin-idazlea izan zen, ingelesez idazten zuena. Apartheida borrokatu zuen, eta Literaturako Nobel saria jaso 1991n. Haren liburuetan, Hegoafrikako apartheida aztertzen da ikuspegi askotatik, batzuetan arrotzarenetik, beste batzuetan bertakoenetik. Pertsonen arteko komunikazio-arazoa ere sarri erabiltzen du gai gisa.[1][2]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadine Gordimer Springs meatzari herrian jaio zen 1923ko azaroaren 20an. Judu europar batzuen alaba zen —ama ingelesa zuen, erdiko maila sozialekoa eta kultua; aita, letoniar bitxigilea—, eta idazle izan baino lehen dantzari izan nahi izan zuen. Bihotzeko gaitz batek, ordea, letretara bideratu zuen. Irakurri egiten zuen oso gaztetatik, eta 9 urterekin idatzi zituen aurreneko ipuinak. Argitaratzeko lehen aukera 15 urterekin iritsi zitzaion, egunkari baten bitartez.[1]

Ordurako bazekien kasta bateko kidea zela. Ikasten zuen eskola erlijiosoan neskak zituen ikaskide guztiak; zuriak denak. Asteburuetan sos batzuk ematen zizkioten, eta zinemara joaten zen. Han ere, beltzen arrastorik ez aretora sartzeko ilaretan. Nerabezaroan ikusi zuen "zerbait ez zihoala ondo", eta 18 urterekin ohartu zen gertuago sentitzen zituela gazte beltzak zuriak baino. Eta horrek eraman zuen sistemaren aurka borrokatzera.[1]

Ezta liburutegian ere. Idazlea izateko irakurri egin behar da, eta nire herrian beltzik ez zen sartzen liburutegian. (Nadine Gordimer)

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949an argitaratu zuen Face to face kontakizun laburren bildumarekin hasi zen ezaguna egiten. 1953an karrikaratu zuen The Lying Days lehen nobela, kutsu autobiografiko handikoa. 1958an, berriz, lehen aldiz ezagutu zuen zentsura, A World of Strangers eleberria ezin izan baitzuen argitaratu jaioterrian —Hegoafrikara iritsita beltzen komunitatea ezagutuko duen Toby gazte ingelesa zuen protagonista eleberri hark—.[1]

Gordimer beti gelditu zen Hegoafrikan, baita Afrikako Kongresu Nazionala erakunde klandestinoan lanean hasi zenean ere. 1962an ezagutu zuen Nelson Mandela gaztea, eta orduan jakin zuen zein izango zen bere zeregina: segregazionismoaren aurka borrokatzea. Eta, horretarako, buru politikoarentzat hitzaldiak prestatu zituen, etxea utzi zien iheslariei, hegoafrikar beltzen eskubideen bozgorailu bihurtu zen mundu osoan...[1]

Booker McConnell saria irabazi zuen 1974an, The conservationist lanari esker. Gai politikoa azken muturreraino eraman zuen 1979ko Burger´s daughter eleberrian, askoren ustez haren lan nagusia den horretan. July´s people (1981) eleberriak, aldiz, emakume zuri bat, haren familia eta morroi beltza azaltzen ditu, parabola mingots batean. Eleberri batetik bestera, kontakizun laburren bildumak egin zituen. Haren prestigioa haziz joan zen mundu osoan, eta Literaturako Nobel saria jaso zuen 1991n.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak
  • The Lying Days (1953)
  • A World of Strangers (1958)
  • Occasion for Loving (1963)
  • The Late Bourgeois World (1966)
  • A Guest of Honour (1970)
  • The Conservationist (1974)
  • Burger's Daughter (1979)
  • July's People (1981)
  • A Sport of Nature (1987)
  • My Son's Story (1990)
  • None to Accompany Me (1994)
  • The House Gun (1998)
  • The Pickup (2001)
  • Get a Life (2005)
  • No Time Like the Present (2012)
Antzerki lanak
  • The First Circle (1949)
Besteak
  • On the Mines (1973)
  • Lifetimes Under Apartheid (1986)
  • Choosing for Justice: Allan Boesak (1983)
  • Berlin and Johannesburg: The Wall and the Colour Bar

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Lizarralde, Mikel. Arrotzen munduan, lagun. Berria, 2014ko uztailak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).
  2. (Ingelesez) «Nadine Gordimer | South African author | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  3. Nadine Gordimer hegoafrikarrarentzat literaturako aurtengo Nobel Saria. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko urriak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]