Maroko Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maroko Handia
Marokoren lurralde eremuaren mapak:
• ezkerrekoan, Marokoren lurraldea, nazioarteko legediaren arabera;
• erdikoan, Marokok administratzen eta beretzat aldarrikatzen duen lurraldea (Mendebaldeko Sahara, kolore horiz) erantsita duela;
• eskuinekoan, Marokoko Gobernuak gaur egun bere herrialdearen lurraldetzat azaltzen duena.

Maroko Handia kontzeptu irredentista bat da, Istiqlal Alderdia 1940ko hamarkadan erabiltzen hasi zena, frantziar kolonialismoaren aurka marokoar herriaren laguntza lortzeko propaganda baliabidetzat. Maroko Handi honen lurralde eremua justifikatzeko, Maroko gobernatu zuten dinastien (almohadeak eta benimerinak, kasu) eta egungo Marokoren arteko jarraikortasun aldarrikatuan aurkitzen dute. Hartara, lur hauek jo dira Maroko Handikotzat: Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania osoa, Aljeria mendebaldeko probintziak (Bechar eta Tinduf probintziak, tuatak bizi diren eskualdeez gain), Maliko ipar-mendebaldea, Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak eta Kanariak.[1][2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marokok 1956an independentzia lortu ondoren, eta Mohammed V.a 1961ean hil ondoren, haren seme Hasan II.ak Maroko Handiaren kontzeptua berpiztu zuen, independentzia prozesuaren luzapen gisa. Prozesu hura, frantziar protektoratuaren amaierarekin hasi zen, Tangerren atzerapena eta Espainiak Maroko iparraldean administratutako lurraldeen espainiar protektoratuaren amaierarekin hasi zen. Handik gutxira (Espainiaren aurka izan zuen Ahantzitako Gerra bezala deitua izan denaren ondoren, 1957-1958), Maroko hegoaldeko protektoratuko lurraldeak ere lortu zituen, Tarfaya lurraldeak, alegia (Juby lurmuturra).

1963an, Maroko eta Aljeriaren arteko mugako gerra labur baten ondoren, non Marokok bi aljeriar batailoi garaitzea lortu zuen (Aljeria, gerra luze baten ondoren, Frantziagandik independizatu eta berehala), Aljeriak, Marokori, honek, Aljeria mendebaldeko lurraldeekiko zuen nahia bertan behera uzten bazuen, Mendebaldeko Sahara lortzeko Aljeriaren erabateko laguntza jasoko zuela promes egin zion (trikimailu bat izan zena, Aljeriak, Fronte Polisarioari lagundu baitzion eta oraindik ere laguntzen dio). Hareetako gerraren ondoren, Hasan II.a erregeak, bere arreta, Mendebaldeko Saharan jarri zuen, Espainiak administratzen zuena. 1969an, Espainiak, Ifni utzi zion Marokori, Nazio Batuen 2072 erabakiaren ondorioz.

Krisialdi ekonomiko baten erdian eta huts egin zuten hiru estatu kolperen ondoren, Hasan II.ak, 1975ean, armarik gabeko 250.000 zibil (horien artean, martxara biltzekotan askatuak izan ziren presoak) bidali zituen Sahara Espainiarrera (Ibilaldi Berdea bezala ezagutuko zena). Bere asmoak, lurraldea Marokori eranstea zen, administratiboki Espainiako probintzia bat, baina Nazio Batuek bultzatutako deskolonizatze prozesu bati lotua (Nazio Batuen Batzar Nagusiak, jada 1965eko abenduan, Saharari zegokion erabaki bat hartu zuelarik, non, Espainiari «berehala lurraldea deskolonizatzeko beharrezko neurri guztiak hartzeko» agindu zion), Marokoko biztanleen artean, grina nazionalista eragitearekin batera, guztia, oso garestia izango zen gerra batean sartu gabe. Edozein barne ezadostasun, isilarazia izango zen, ez alferrik, Maroko «berunezko urteak» deritzon garaiaren zatirik gogorrena bizitzen ari baitzen. Ibilaldia, azaroak 6an sartu zen Sahara Espainiarrean, mugatik hamabi kilometro inguru haratago joanez, espainiar lerroen parean kanpatuz.

Ekintza honek, Fronte Polisarioaren zuzeneko errefusa eragin zuen, saharar talde gerrillaria, Espainiaren aurka borrokan ari zena Mendebaldeko Sahararen independentziaren alde, Aljeriaren laguntzarekin. Espainian, Franco jenerala hilzorian egoteak gobernuak ezer egitea galarazten zuen bitartean, Maroko Mauritaniarekin eta Espainiarekin Madrilgo Akordioak (1975eko azaroak 14) negoziatzen ari zen. Akordio haien bitartez, Espainiak bi herrialde afrikarrei, lurraldearen administrazioa utziko zien (lurraldearen hegoaldeko herena Mauritaniarentzat, eta gainerakoa Marokorentzat), Nazio Batuen erabakiei entzungor eginez. Izan ere, Nazio Batuek zehaztua zuten saharar biztanle guztiek beren autodeterminazio eskubide askea erabil zezaten bermatu behar zela, kontsulta askeen bidez; ildo berean, 1975eko urriak 16ko Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiaren irizpenak onartu zuen Mendebaldeko Sahara ez zela Marokoren «lurralde osotasuna»ren zati. Hala ere, Espainiar tropek Mendebaldeko Saharatik alde egin zuten 1976ko otsailean, eta lurralde hura Marokok eta Mauritaniak beren artean banatu zuten: hegoaldeko zatia Mauritaniak hartu zuen, eta Marokoren esku geratu ziren iparraldeko iparraldeko fosfato meatzeak (Bucraako meategia). Hartara, grina nazionalistaren olatua, marokoar monarkiaren ospea gehitzeko ez ezik, erresumako ekonomia pizteko ere baliatu zuten Marokoko agintariek.

Hala ere, borroka laster hasi zen: alde batetik Mauritania eta Maroko, eta bestetik Fronte Polisarioa, azken horrek ez baitzuen onartu kolonialismo baten ordez beste bat ezartzea. 1978an, Mauritaniak onartu zuen militarki eta ekonomikoki ezinezkoa zitzaiola banaketan bere esku geratutako lurraldea kontrolatzea, eta lurralde horri buruzko edozein aldarrikapen formalki baztertu zuen. Marokok berehala beretzat hartu zuen Mendebaldeko Sahararen hegoaldeko lurralde hori.

2002an Marokok Espainiarekin izan zuen Perrexil uharteko gatazka ere, Marokoren nahi irredentistei lotutako mugimendu bat bezala hartua izan da.

Maroko Handia edo Magreb Handia izena noizbehinka erabiltzen da Marokoko prentsan eta erregearen hitzaldietan, Marokoko Erresuma eta Magrebeko gainerako herrialdeen arteko batasunaren arteko erakusgarritzat: Mauritania, Aljeria eta Tunisia. Izen anbiguoa da, arabieraz, Magreb hitzak ez baitu bakarrik Afrika iparraldea esan nahi (mendebaldea, islamari dagokionez), baizik eta baita Maroko bera ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pedro COSTA MORATA: «El gran Marruecos, un sueño nacional-fascista», El País, 1978-08-30.
  2. Iván SEVILLA GARCÍA-HIERRO: «Las relaciones entre España y Marruecos (II)», Análisis Internacional, 2009-12-13.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]