Maoismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marxismo-leninismo-maoismo» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Mao Zedong, ezkerretik hasi eta hirugarrena.

Maoismoa edo Mao Tse-Tung Pentsamendua (txinera sinplifikatuz: 毛泽东思想; txinera tradizionalaz: 毛澤東思想; pinyinez: Máo Zédōng Sīxiǎng) Mao Zedongek garatutako marxismo-leninismoaren aldaera da. Marxismo-leninismo-maoismoa ere deitzen zaio.

Txinako Alderdi Komunistaren doktrina ofiziala izan zen, 1978an Deng Xiaopingen buruzagitza pean ildo berria hartu arte. Txinako Alderdi Komunistak ez du maoismo izandapena erabili, doktrina horri Mao Tse-Tung Pentsamendua izendapena emanez. Aldi berean, Mao Zedongen planteamenduekin bat egiten duten Txinatik kanpoko hainbat alderdik marxista-leninista deritzote euren buruari, beraien arabera Maok marxismo-leninismoa Txinako beharretara egokitu baitzuen, ez doktrina berri bat sortu. Beste alderdi komunista batzuek, berriz, maoistatzat edo marxista-leninista-maoistatzat dute euren burua, buruzagi txinatarraren ekarpena azpimarratu asmoz.

Hala ere, beste alderdi maoista batzuk kontsideratzen dute, Maok, leninismoa garatu zuten aportazio teoriko eta praktikoak egin zituela.

Txinatik kanpo, maoista terminoa 1960ko hamarkadatik aurrera hasi zen erabiltzen, normalean gutxiesgarri gisa (SESBren komunismo eraren aurka zijoazten pertsona eta alderdientzat).

Mao eta nekazariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maok defendatu zuen Alderdi Komunistak bere jakinduriarekin moblizatu zitzakeen nekazariak indar iraultzaile bat zirelren ideia. Txinan, hasiera batean, semifeudalismoa zegoen, latifundioak oprimituta zituen nekazari kantitate izugarriarekin. Horregatik, Txinako Iraultza landatik hirira izan zen. Txinako Alderdi komunista boterera eraman zuen eredua, nekazal oinarriak zituen borroka armatua izan zen.

Estrategia militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maoismoak dotrina militar oso bat barneratzen du, ideologia-politikoa estrategia militarrarekin estu lotuz. Maoismoan, "boterea fusiletik jaiotzen da" (Maoren zita) eta nekazariak borroka armatuaren gerran parte hartzeko mobilizatuak izan daitezke hiru fase dituen gerrillarako.

Lehen fasea nekazarien mobilizazioak eta antolakuntzak konposatzen du. Bigarren fasean, baseak ezarriko lirateke eta gerrillen arteko koordinazioa handitu. Hirugarren fasean berriz, gerrillatik ohiko gerrarako trantsizioa emango litzateke.

Maoismoa bertako industrien mobilizazio masiboan oinarritzen da, horrela Txinari bizitzeko eta gerrarako beharrezko hornidurak emango lizkieke. Masen antolakuntza militarra eta botere ekonomikoa beharrezkoa da herrialdea kanpoko erasoengandik babesteko; eta aldi berean, zentralizazioak ustelkeria saihestuko luke.

Mao estratega militar bikaintzat hartzen da; bere ideien kontra daudenek ere onartzen dute hala dela. Bere gerrilla gerrari buruzko idatziak, gerrilla planak egin nahi dituztenentzako oinarrizko irakurgaiak dira.

Maoisten ideia militarrak XXI. mendearen hasieran hartu zuten garrantzia, Txina kanpoan barnean baino gehiago.

Klaseen arteko borroka sozialismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maoismoa beste ideologia komunista batzuetatik desberdintzen duen kontzeptu bat honako hau da: boterea hartu ondoren, klase sozialak oraindik esistituko lirateke, beraz klaseen arteko borrokak jarraituko luke gobernu sozialistan zehar. Nahiz eta proletarioek botere estatala iraultza sozialista batekin lortu izan, burgesiak kapitalismoa berriz ezartzeko ahalmena edukiko lukete.

Analisi maoistaren arabera, esperientzia sobietarrak erakusten zuen, nola Estatuan enkistatutako burokrazia mota berri bateko burgesian bihurtu eta kapitalismoa berriz ezarri litekeen. Hau saihesteko antolatu zen Iraultza Kulturala, non Maok sozialismoan sakontzera eta alderdi barneko errebisionistak kanporatzera deitu zuen.

Maoismoa eta SESB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maok SESBn egondako aldaketak analizatu zituen Stalinen heriotzaren ondoren. Maok baieztatu zuen Stalin, Marx eta Leninen banderak alde batera utziak izan zirela, sistema kapitalistaren berrezartzeko prozesuari hasiera emanez. Maok zion, SESB herrialde "sozialfaxista" batean bihuru zela; horrela, Txina eta SESBren arteko tentsioa hasi zen.

Maorentzat, Stalin leninismoaren defendatzailea izan zen, sozialismoaren eraikuntzan aurrerapen asko lortu zituena. Hala ere, kontsideratzen zuen akatsak egin zituela.

Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maoren Liburu Gorria edo Mao Zedong buruzagiaren aipuak.

Maoismoaren ildo nagusiak Maoren Liburu Gorrian biltzen dira nagusiki, zehatz euskaratuta Mao Zedong buruzagiaren aipuak liburuan. Mao Zedongen hitzaldi eta idazkietako adierazpenak jasotzen dituen liburua da, 1964tik gutxi gorabehera 1976 arte argitaratua. Iraultza sozialistaren gaineko pentsamendu garrantzitsuenen antologia da, kolore gorriko liburutxo batean argitaratua; liburuak laster hartu zuen Liburu gorria izena. Liburutxo hori sarri erabili zuten Txinako Herri Errepublikako gazteek Kultura Iraultzaren denboran, eta liburuko esakune edo aipuak hizkuntza askotara itzuli dira.

Maoismoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian bere burua maoistatzat jo izan zuen alderdi politiko bat izan zen, Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK). Bere lehen aurrekari 1966an sortu zen ETAren zatiketa batetik, ETA-berri izenarekin. ETAren helburuak eta metodoak baztertu eta langile eta herri mugimendua marxismo-leninismoaren ikuspegi maoista batetik egituratzeko beharra aldarrikatu zuen.

Maoistak zirelakoan, eguneroko hizkeran euskaraz txinoak esaten zitzaien EMK alderdikoei (Liga Komunista Iraultzailekoei edo LKIkoei troskoak esaten zitzaien bezala).[1] Hala ere, EMK-koei txino eta maoista etiketa jarri arren, bere benetako ildo maoista 1970eko hamarkada hasierako hiruzpalau urtekoa izan zen, gero ez zegoen benetan Maoren aldeko aldarri politiko benetakorik. Mikal Isasi militante ohiak Berriari esana: maoismoaz: «Txinako egoeraren eta maoismoaren interpretazio oso idealizatua egiten zen orduan, ezkerreko militante europar batek Txinako egoera ezagutzeko aukerak hutsaren hurrengo zirelako. EMK-k ere nozitu zuen hori, eta bolada batez, marxista-leninista Mao Zedongen ekarpenekin izan zen haren ideologiaren definizio ofiziala. Baina gutxi iraun zuen, bizpahiru urte, eta laster oso kritiko agertu ginen etapa horrekin»[1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Berria.eus «Ezkerreko hegalean, beste xendra batetik» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-05-26.