Missak Manouchian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Missak Manouchian

(1930(e)ko hamarkada)
FTP-MOI de la région parisienne (en) Itzuli komandante

1943ko abuztua - 1943ko azaroa
Boris Holban (en) Itzuli
FTP-MOI de la région parisienne (en) Itzuli tech lead manager (en) Itzuli

1943ko uztaila - 1943ko abuztua
Peter Snauko (en) Itzuli
Q90819950 Itzuli zuzendari

1938 - 1939
Zangou (en) Itzuli erredaktoreburu

1935eko ekainaren 1a - 1937ko uztailaren 30a
Armenian Relief Committee - French section (en) Itzuli idazkari

1935 - 1937
Tchank (en) Itzuli erredaktoreburu

1930eko uztaila - 1931ko ekaina
Bizitza
JaiotzaAdiyaman1909ko irailaren 1a
Herrialdea Otomandar Inperioa
BizilekuaAdiyaman
Jounieh
Parisko 15. barrutia
Frantzia
Châtenay-Malabry
Parisko 14. barrutia
La Seyne-sur-Mer
Gaziantep
Parisko 5. barrutia
Colpo
Guingamp
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaFort Mont-Valérien (en) Itzuli1944ko otsailaren 21a (34 urte)
Hobiratze lekuaCimetière parisien d'Ivry (en) Itzuli
Parisko Panteoia
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Mélinée Manouchian (en) Itzuli  (1936ko otsailaren 22a -  1944ko otsailaren 21a)
Hezkuntza
Hizkuntzakarmeniera
frantsesa
Irakaslea(k)Arshag Chobanian (en) Itzuli
Krikor Bogharian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kazetaria, sindikalista, Frantziako Erresistentziako kidea, politikaria, itzultzailea, lathe operator (en) Itzuli eta joiner (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Panvor (en) Itzuli
Ayk (en) Itzuli  (1922 -  1923)
Société Nouvelle des Forges et Chantiers de la Méditerranée (en) Itzuli  (1924 -  1925)
Gévelot extrusion (en) Itzuli  (1925 -  1926)
Citroën  (1927 -
Gnome et Rhône (en) Itzuli  (1930(e)ko hamarkada -
Tchank (en) Itzuli  (1930eko uztaila -  1931ko ekaina)
Anahit (en) Itzuli  (1931 -  1935)
Hog (en) Itzuli  (1935 -  1935)
Zangou (en) Itzuli  (1935eko ekainaren 1a -  1937ko uztailaren 30a)
Jasotako sariak
InfluentziakVahan Tekeyan (en) Itzuli, Daniel Varujan (en) Itzuli, Misak Metsarents (en) Itzuli eta Charles Baudelaire
KidetzaArmenian Relief Committee - French section (en) Itzuli
Q90819950 Itzuli
FTP-MOI de la région parisienne (en) Itzuli
Manouchian group (en) Itzuli
Main-d'œuvre immigrée (en) Itzuli
Izengoitia(k)Georges, Ա. Մանուշ eta Մ. Ասուրեան
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
Frantziako Alderdi Komunista

Find a Grave: 23557324 Edit the value on Wikidata

Missak (Michel) Manouchian (Adıyaman, 1906ko irailaren 1a - Mont-Valerian gotorlekuan (Frantzia)1944ko otsailaren 21ean fusilatua) Frantziara etorkin joandako armeniar langile eta olerkaria izan zen, Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako lehen mailako kide bihurtu zelarik, Paris eskualdeko FTP-MOI erakundean.

Haurtzaroan Armeniako genozidiotik bizirik atera zen. Arotz lanbidean trebatua, 1925ean Frantzian babes hartu zuen. Tornulari autodidakta, 1934ko otsailaren 6ko krisiaren ondoren, Frantziako Alderdi Komunista (PCF) buru zuen mugimendu antifaxistan inplikatu zen. 1935eko uztailean, Internazional Komunistako kide bilakatu zen, Armeniari Laguntzeko Batzordearen atal frantsesak argitaratzen zuen “Zangou” egunkariko zuzendari izendatu zutenean.

1940ko ekainetik militante klandestino, Reich alemaniarrak Sobiet Batasuna eraso eta berehala atxilotu zuten. Laster askatu zuten. 1943ko otsailean Pariseko FTP-MOI-en sartu zen. Garai hartan atxiloketak etengabe gertatzen baziren ere, 1943ko abuztuan hautatu zuten komisario militar izateko, eta hiru hilabete geroago atxilotu zuten. Erresistentzia armatuaren sinbolo bilakatu zen. Emazteari idatzi zionez, «Frantziako Askapen Armadako soldadu erregular gisa» hil zuten, beste hogeita bi kiderekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatu baten haurtzaroa: Turkiatik Libanora (1906-1925)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Missak Manouchian 1906ko irailaren 1ean jaio zen Hısn-ı Mansur-en (Otomomandar inperioa). Nekazari katoliko armeniar familia bateko laugarren eta azken semea zen. Bederatzi urte zituen 1915ean, armeniar genozidioaren hasieran, bere aita Kevork armak eskuetan zituela hil zutenean. Autodefentsarako milizien kide zen bere aita. Bere ama, Vardouhi Kassian, handik gutxira hil zen, goseteak ahulduta. Missak eta bere anaia Garabed familia kurdu batek babestu zituen, eta horri esker salbatu ziren.

Lehen Mundu Gerraren amaieran armeniar komunitateak bere gain hartu zituen Manouchian anaiak, Ekialde Hurbilaren Babesa erakundeak (AEBetako enbaxadore Henry Morgenthonek Libanon sortutako erakundeak) zuen umezurztegi batera eraman zituztelarik. Bertan arotz gisa trebatu zen eta armeniar literaturan murgildu zen. Izaera bakartia omen zuen eta jasaten zuen diziplina gogorrari oldartzen omen zitzaion. Begirale baten aurkako testu satiriko gogorrak idatzi zituen, eta horrek gainerakoengandik nabarmendu arazi zuen. Ondorioz idazteko zaletasuna garatu zitzaion. 1924an edo 1925ean “Vers la France” izeneko poema idatzi zuen, bere aldartea laburbiltzen zuen poema.

Etorkin armeniarra Frantzian (1925-1934)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garabed eta Missak 1925ean.

1925ean, Missak eta Garabed anaia Marseillan lehorreratu ziren, immigrazio sare klandestino bati esker. Missak arotz lanean hasi zen, batez ere La Seynen. Handik gutxira bi anaiek Parisera joatea erabaki zuten. Garabed gaixotu egin zen. Missak aldiz Citroën-en lantegietan kontratatu zuten tornulari gisa. Garabed 1927an hil zen.

Gorputz atletikoa zuenez, 1929an bere lagun Krikor margolariak modelo lanetarako erabili zuen. Carzou margolariarentzat ere modelo lanak egin zituen. Arte arloan murgildu zen, literaturarekiko interesa adieraziz eta olerkiak idatziz. Aram Andonian kazetaria ezagutu zuen, genozidio armeniarraren kronikaria, honek zuzentzen zuen Nubar liburutegian.

1930eko hamarkadaren hasieran Depresio Handiak ekonomia kolpatu zuenean, lana galdu zuen. Aurrerantzean lan irregularrei esker atera zuen bizimodua. Lanaren Konfederazio Orokorrak antolatutako langile unibertsitateetan izen eman zuen eta goizero joaten zen Sainte-Geneviève liburutegira.

Kégham Atmadjian (“Semma” ezizenez) lagun armeniarrarekin batera Sorbonan izen eman zuen, entzule libre gisa. Bertan literatura, filosofia, ekonomia politikoa eta historia klaseetara joan ziren bi lagunak. Elkarrekin "Tchank" (“Ahalegin”) aldizkaria sortu zuten, 1930-1931 bitartean argitaratu zutelarik.

Aldizkarian frantses zein armeniar literaturari buruzko artikuluak argitaratu zituzten, Baudelaireren armenierazko itzulpenak, baita Verlaine edota Rimbaud-en lanak ere.

Militante komunista HOKen (1934-1935)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an, otsailaren 6ko gertakarien ondorioz, Missak-ek Frantziako Alderdi Komunistan (PCF) izen eman zuen. Baita HOK erakundean ere (“Hai Oknoutian Komité” edo Armeniaren Laguntzarako Batzordea). HOK-a Armeniako Sobietar Errepublikako gobernuak sortu zuen 1921eko irailaren 13an diasporan baliabideak biltzeko asmoz. Armeniar komunitatea zuten mendebaldeko herrialde gehienetan bezala, HOK-ek sukurtsal bat ireki zuen Frantzian 1925 inguruan. 1935ean, erakunde honek hiru esparrutan eragiten zuen aldi berean: batetik HOK-en frantziar atala zen, bestetik armeniar komunitateari zuzendutako PCF-ren masa erakundea zen eta, azkenik, MOI (Main-d'Ouvre Immigrée) erakundearen armeniar atala ere bazen (Internazional Komunista edo Komintern-ari biziki lotua zen MOI erakundea).

HOK-en buru nagusia Haic Kaldjiann doktorea zen. Erakundeak 7.000 militante inguru izan zituen MOI-ren garairik distiratsuenean, hau da, Fronte Popularraren garaian. Egoitza Parisko Bourdaloue kalean zuen. Zuzendaritza kontseilu zentral baten esku zegoen, baina erakundearen oinarria tokian tokiko komiteek osatzen zuten. Hiri bakoitzak bere komitea zuen, naiz eta Paris eta Marseillak gehiago zituzten. Parisko Auzo Latinoko batzordeko kide zen Missak, eta HOK-en egunkarian laguntzen zuen.

1934-1935ean, Fronte Popularraren goraldiaren garaian, HOK-ek garapen nabarmena izan zuen eta zuzendari berriak behar izan zituen; 1935eko uztaileko biltzarrean, Missak Manouchian proposatu zuen zuzendaritzak "bigarren idazkari" izan zedin (lehenengoa Haic Kaldjian izango zen, idazkari nagusi gisa). Halaxe hautatu zuten eta, beraz, batzorde iraunkorreko kide bilakatu zen. Halaber, kontseilu zentraleko kide izatera pasa zen. Aldi berean, Mélinée Assadourian (Bellevilleko batzordeko ordezkaria) idazkari edo mekanografo gisa kontratatu zuten. 1937an Missaken bikotekide bilakatuko zen.

Zangou egunkaritik UPFAra (1936-1939)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Missaken arduretako bat HOK egunkariko erredaktore-buru izatea zen. Egunkariak 1935ean Zangou izena hartu zuen, Erevan ureztatzen duen ibai baten izenetik hartua. Egunkariaren hasierako zeregina Armenia sobietarrari laguntza ematea izan zen; 1930eko hamarkadan, Armeniari eta SESB-ari buruzko informazioa zabaldu zuen (Zangouk Moskuko epaiketen inguruko propaganda estalinista helarazi zuen) eta armeniar etorkinen artean ikuspegi progresista deritzona garatu zuen hainbat arlotan. Atal garrantzitsu bat langileen korrespondentziarena zen, "Rabcor" deitua, egiazki negozio-zeluletatik zetozen berrien hautaketa bat. Erreportajeak eta kultur artikuluak ere baziren. 1936ko uztailetik aurrera, egunkariak Espainiako Errepublikaren defentsan jardun zuen; Manouchian, bestalde, Espainiako Errepublikarrei Laguntzeko Batzordeko kide ere bazen.

Fronte Popularraren gainbeherarekin batera, erakundeak zailtasunak izan zituen, 1937an desegin arte. Ondoren egitura berri bat sortu zen, Union Populaire Franco-Arménienne. Zangou egunkaria 1937an desagertu zen.

1937aren amaieran, PCF-ren 9. Biltzarreko ordezkari izan zen eta, oro har, jarduera militante garrantzitsua mantendu zuen 1939ko udara arte.

Gerra eta erresistentzia (1939-1942)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Manouchian frantziar armadan.

1939an, Bigarren Mundu Gerraren bezperan, atzerriko hiritarra zenez, Ruan eskualdeko lantegi batera bidali zuten nahitaez. Irailaren 2an Haïc Kaldjian-ekin batera atxilotu egin zuten, Ribbentrop-Molotov itunaren ondorioz PCF eta honen inguruko erakundeak legez kanpo geratu zirenean. Hala ere Manouchian urrian atera zen espetxetik. Ondoren Morbihanen kokatutako unitate batean boluntario gisa esleitu zuten. Frantziar armadaren porrotaren ostean, 1940ko ekainean, agintarien kontrolpean zegoen Gnome et Rhône d’Arnageko (Sarthe) lantegian geratu zen. 1941. urte hasieran lantegia legez kanpo utzi zuen Parisera itzultzeko. Ekainaren 22an Alemania naziak SESB-a eraso zuen eta handik gutxira atxilotu zuten berriro, alemaniarren kontrolpean zegoen Compiègneko kanpamentuan espetxeratu zutelarik. Aste batzuen buruan aske utzi zuten, bere aurkako akusaziorik gabe. Aurrerantzean bere emazte Mélineerekin batera bizi izan zen Parisko 14. barrutian dagoen Plaisance kaleko 11 zenbakian, 1943an atxilotu zuten arte.

1941etik aurrera militantzia klandestinoan buru belarri sartu zen. MOI erakunde klandestinoaren baitan egin zuen jarduerari buruzko informazio gutxi dago. 1941ean, atal armeniarraren arduradun politiko bihurtu zen. Louis Gronowskin, Simon Cukiern eta Jacques Duclosn gidaritzapean zegoen erakundea. Garai honetan Manouchianek Micha eta Knar Aznavourian-ekin izan zuen lotura oso garrantzitsua izan zen, lan izugarri garrantzitsua egin baitzuten “Arlo Alemaniarra” delakoan (soldadu alemaniarren etsipenean zein desertzioan laguntzea edota inteligentziarako agente alemaniarren errekrutatzea, adibidez).

FTP MOI (1943)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Manouchian atxilotu ondoren.

1943ko otsailean, Manouchianek FTP-MOI (Francs-Tireurs et Partisans - Main-d'Ouvre Immigrée) erakundean izen eman zuen, bere Parisko atalean. 1942ko apirilean eratutako talde armatua zen FTP-MOI, Bessarabiako Boris Holbanen zuzendaritzapean. Esleitu zioten lehen destakamentua, batez ere, errumaniar eta hungariar juduek eta armeniar gutxi batzuek osatzen zuten. Martxoaren 17an bere lehen ekintza armatuan parte hartu zuen, Levallois-Perreten. Bere disziplina ezak gaitzespen bat eta baztertze bat ekarri zion.

1943ko uztailean, Parisko FTP-MOI-ko komisario tekniko bilakatu zen; abuztuan, Paris eskualdeko komisario militar izendatu zuten, diziplina arrazoiengatik kargutik kendutako Boris Holbanen ordez (misioak suizidiotzat jotzen zituen unean uneko testuinguruan)[1]. Aldi berean, Joseph Epstein Paris eskualde osoko FTP-MOI-en arduradun bilakatu zen. Beraz, Epstein Manouchianen nagusi hierarkikoa zen eta zuzendaritza politikoa Jacques Kaminski-ren esku zegoen. Manouchianek berak hiru destakamentu zituen bere agindupean, guztira berrogeita hamar bat militante zirelarik. Bere lehen eginkizuna gazte militanteei goi mailako helburuak finkatzea izan zen, ekintzei balio militar eta politikoa emanez. 1943ko irailaren 28an, Marcel Rayman, Leo Kneler eta Celestino Alfonsok Julius Ritter koronela exekutatu zuten, Fritz Sauckelen laguntzailea (Sauckel naziek okupatutako Europan STO edo lan mobilizazioaren arduraduna zen). Manouchianen taldeek hogeita hamar operazio inguru egin zituzten Parisen 1943ko abuztutik azaroaren erdialdera.

Vichy-ren propaganda tresna (1944)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inteligentzia Orokorreko (Renseignements généraux) 2. brigada bereziak bi sarekada egin zituen 1943ko martxoan eta uztailean. Ikerketarekin jarraituz, zaintza zabal bat burutu zuten eta, ondorioz, azaroaren erdialdera FTP-MOI paristarra erabat desegin zuten 68 atxiloketekin. Horien artean Manouchian eta Joseph Epsteinen atxiloketak etorriko ziren. Azaroaren 16ko goizean atxilotu zituzten biak Évry Petit-Bourg geltokian. Hainbat hilabetez jarraika zituztela jakinda, taldea sakabanatzeko komenigarritasunaz eztabaidatzen ari ziren. Bere emazte Mélinée, Aznavouritarrek ezkutatuta, poliziarengandik ihes egitea lortu zuen. Ez bere laguntzaileak, Armenak Manoukian-ek.

Missak Manouchian eta bere hogeita hiru lagun torturatu egin zituzten eta, ondoren Geheime Feldpolizein (GFP) alemaniarraren esku utzi. Alemaniako Auzitegi Militarrak 24 erresistente atxilotu zituen, tartean Manouchian. Epaiketa parodia bat egin zen otsailaren 19an, Continental hotelean, kazetarien aurrean. Manuochian bere salatzaileengana jiratu eta honakoa bota zien: "zuek frantses herritartasun herentziaz daukazue, guk merezimenduz irabazi dugu". Prentsa kolaborazionistak akusatuen "zinismoa" salatu zuen, egindako atentatuak bere gain hartu baitzituzten.

Hamar auzipetu aukeratu zituzten Kartel Gorria osatzeko, eta bertan "Krimenaren armada" esaldia jarri zuten. Auzitegiak hogeita hiru hiltzera kondenatu zituen. 1944ko otsailaren 21ean hogeita bi gizon fusilatu zituzten Mont-Valerian gotorlekuan. Olga Bancic, berriz, Alemaniara eraman zuten eta Stuttgarteko presondegian burua moztu zioten 1944 ko maiatzaren 10ean.

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Louis Aragon: Strophes pour se souvenir, 1955, Le Roman inachevé-n agertua (1956)

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ferré, Leo : L'Affiche rouge, 1958.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gildea, Robert. (2016). Combatientes en la sombra: una nueva perspectiva histórica sobre la Resistencia francesa. Taurus, 247 or. ISBN 9788430618071..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]