Pantalicako Anaktoron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pantalikako Anaktoron» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Pantalicako Anaktoron
Pantalica Anaktoron aerial view.jpg
Airez ikusitako Pantalicako Anaktorona
Pantalicako Anaktoron hemen kokatua: Italia
Pantalicako Anaktoron
Pantalicako Anaktoron
Pantalicako Anaktoron (Italia)
Lekua Panarea uhartea. Lipari uharteak. Messina (Sizilia)
Eskualdea  Sizilia
Koordenatuak 37° 08′ 04″ N, 15° 01′ 32″ E / 37.134336111111°N,15.025666666667°E / 37.134336111111; 15.025666666667Koordenatuak: 37° 08′ 04″ N, 15° 01′ 32″ E / 37.134336111111°N,15.025666666667°E / 37.134336111111; 15.025666666667
Historia
Sorrera K.a. XII.-XI. mendeak
Garaia(k) Brontze Aroa
Oharrak
Indusketa datak 1889, 1895
Arkeologoa(k) Paolo Orsi
Bisitagarria bai
« Nahiz eta Pantalica ezaguna izan lau mende lehenagotik haren nekropoliarengatik, inork ez zuen kontuan hartu hondakin garrantzitsu hau, tamalez, gaur egun egoera txarrean dagoena. Lehenbizi, 1889ko otsailean ikusi nuen eta dudatan nengoen haren antzinatasunez. 1895Eko ekainean, berriro ikusi eta aztertu nuen, argazkiak, apunteak eta zirriborroak hartuz atalka estaltzen zituzten lurrak kendu ondoren.

Orduan, konturatu nintzen antzinako eraikin zahar bat zela, mende askoren ondoren, bizantziar aldian bizi Pantalikako muinoan zirenak egokitu zutela. Oraindik ere Villani bokalekoek Erreginaren jauregia deritzote.

»

Paolo Orsi [1]



Pantalicako Anaktorona eraikin megalitiko bat da Pantalicako nekropolian dagoela, Sortinoko eskualdean, Italiako udalerri bat, Sirakusako probintzian, Italian.


Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantalicako mesetan, Anaktoronen hondakinak daude. Hau bloke handiz egindako eraikin megalitiko bat izan zen, honen azalera 37,5 x 11,5 metrokoa izanik. Gelak, Mizenastar jauregien antzera, errektangularrak ziren. Tesis honen arabera, Anax populazioaren buruzagia zen.

Eraikina Pantalicako lehen aldikoa da (K.a. XII.-XI. mendeak) eta bakarrik zimentuzko blokeak geratzen dira. Sentsu horrekin Paolo Orsik idazten du:

« Zenbait Egeoko biztale Sirakusako kostara heldu ziren milurtekoaren hasieran. Nahita edo derrigortuta Anapo haranetik Pantalicara eramanak ziren. Egeotik ondasunak ekarri ziren eta printzearen zerbitzura kokatu ziren, jauregi honetako Mizenasko printzipio tektonikoek adierazten duten moduan baita diagrama planimetrikoak akeoen eraikinak gogorarazten dutenak[2] »

.

Beraz, beste ikerlarirekin batera, Orsik uste du Mizenasko langileek eraikina egin zutela, Mediterraneoko bi kostalderen arteko merkataritza ugaria zelako. Beste aldetik, sikuluek ezin zuten eraikin eraikuntzakadituak ez zirelako. Horren adibidea da haien txabolak material galkorrez eginda.

Orsik zen arazo horretaz konturatzean, gehitu zuen ezinbestekoa izan zela kanpoko langile adituen laguntza lan hori burutzeko.

« Hori dela eta, sikuloak ez baziren igeltseroak ezta eraikitzaileak ere, Pantalikako eraikin hau, nik deitutako printzearen egoitza edo Anàktoron, anomalia da »

Paolo Orsi [1]

.

Abandonaturik egon eta gero, Bizantziar aldian aldatu eta berrerabili zen. Aldaketen artean, horma perimetrala karearekin berrindartu zen eta lurzoruari dagokionez, zementuz egin zen. Azkenean, sute baten ondorioz, bertan behera utzi zen, beharbada arabiarrak etortzean.

Barrualdean, brontzezko armak eta galdategi bat aurkitu ziren. Eraikinaren ateak kanpora zabaltzeak iradokitzen du eraikina ez zela erabiltzen bizileku giza baizik eta gordegailu moduan[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Pantalica e i suoi monumenti di Paolo Orsi
  2. Pantalica: monumento dalle 5000 finestre, Enrico Mauceri
  3. ALBANESE, Rosa Maria: La tarda età del Bronzo e la cultura di Pantalica, 3. orr. 2019.06.03 kontsultatuta

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pantalica, patrimonio dell'Umanità - Lombardi Editori ISBN 978-88-7260-191-4
  • Sizilia, Touring Club Italiano argitaletxea, 1989, 843 or. ISBN=88-365-0350-0

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantalica

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pantalicako Anaktoron Aldatu lotura Wikidatan