Modica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Modica

 Sizilia
Izen ofiziala Modica
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
 Sizilia
Ragusa
Koordenatuak 36°51′0″N 14°46′0″E / 36.85000°N 14.76667°E / 36.85000; 14.76667Koordenatuak: 36°51′0″N 14°46′0″E / 36.85000°N 14.76667°E / 36.85000; 14.76667
Modica non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Modica
Eremua 290,77 km2
Garaiera 296 m
Posta kodea 93012
Biztanleria 54.979 bizt. (2009)
Dentsitatea 189,08 bizt./km²
http://www.comune.modica.rg.it/

Modica (sizilieraz Muòrica) Ragusa probintziako hiri bat da, Sizilian, Ibleo mendietan kokatuta. Noto haranaren beste tokiekin batera, UNESCOk aitortu zuen Gizateriaren Ondarea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grezia Handia

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuzididesen arabera, hiria K. a. 1360an edo 1031n fundatu zen eta K. a. VII. mendean sikuloak hemen bizi ziren. Seguruena, Sirakusaren menpeko hiri bat zen. Erromatarrek Modica, Sirakusa eta Sizilia osoa okupatu zituzten kartagotarren kontrako Egadi irletako gudaren ondoren, Lehen Gerra Punikoaren amaieran (K. a. 241). Modicak decuman kategoria zuen beste 35 hirirekin batera erromatarren botereari berez men egin ziolako. Verres[1] pretorrak zapaldu zuen. Hiri hau burujabeko municipium bilakatu zen nolabaiteko garrantziarekin. Pliniok eta Ptolomeok hiri hau aipatu zuten irlako beste batzuen artean, Ibilbideetan agertzen ez bada ere. Rabenako geografoak, Silius Italicusek[2], berriro aipatzen zuenean beste siziliar hiri batzuen artean, Netumekin (gaurko Noto Antico) elkartzen du auzikideak zirelako[3]. Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historiaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K. o. 61ean[4].

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait mende geroago, 535. urtean, Bizantziar jenerala Belisariusek, ostrogodoak egotzi zituen eta Justiniano I.aren Ekialdeko Erromatar Inperioaren gobernua ezarri zuen (Bizantziar Inperioa). Grekerazko hiztunek eutsi zioten beraien kulturari XI. mendean normandiarrek latinizazioa inposatu arte. 845 urtean, arabiarrek Modica okupatu zuten, Mudiqah izena emanez. 1091an Modica eta Notoko harana normandiarren esku erori ziren, Hautevilleko Rogerrek zuzenduta.

XIII. eta XIV. mendeetan espainiar menpean egon zen Gualtieri kondeen familia agintaria zelarik. Titulu hau eta estatusa sei familia italiarrrek jarauntsi zituzten hurrenez hurren, Mosca, Kiaramonte, Cabrera, Enríquez (Gaztelako Almiranteak eta Medina de Riosecoko dukeak), Alvarez eta azkenean Fitz-James Stuart. Hala ere, azken hiru dinastiatan konde tituluak eta bere posizioak garrantzia eta benetazko boterea galdu zuten beraz, Modica, Siziliako gainerako lurraldeak bezala, Espainiako erregeordeak Palermotik gobernatu zuen.

1296an, Modica zonaldeko hiriburua bilakatu zen. Kiaramonte familiarekin, Siziliako hegoaldearen heren bat kontrolatu zuenarekin, estatu erdi burujabe bat bilakatu zen. Txanpon-etxea eta beste pribilegio batzuk zituen (ikusi Modicako konderria).

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro Modernoko gertaerarik larriena 1693ko lurrikara izan zen, Notoko haran guztia suntsitu zuena eta zenbait neurritan Modica ere.

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean Sizilia Vienatik gobernatu zen. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. hasieran Bi Sizilietako Erresumaren parte bat izan zen zeinen hiriburua Napolin baitzegoen. 1860an Italiako hiria bilakatu eta 1926ra arte bere zonaldeko hiriburua izan zen.

Toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar, hiria Modica Garaiak eta Modica Beheak osatzen zuten. Azken mendean hiria zabaldu da auzo berriak agertuz, hala nola, Modica Sorda (Sacro Cuore), Monserrato eta Idria, azken hauek Modica modernoan. Hiriko zonalde zaharra eta berria konektaturik daude Guerrieri zubiarekin, (126 metroko garaiera). Hondamendi naturalak badira ere, 1613ko eta 1693ko lurrikarak, 1833ko eta 1902ko uholdeak, Modicak italiar barroko estiloko irlako eraikinik politenak dauzka. Val di Notoko barroko berantiarrako hirietatik parte hartzen du. Hiri hauek UNESCOk gizateriaren ondarea aitortu zituen 2002an.

San Jurgiren katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jurgiren katedrala.

Katedral hau San Jurgiri, hiriko patroiari, eskainita dago. Katedrala 1693ko lurrikararen ondoren berreraiki bazen ere, bere jatorria Erdi Aroan kokatzen da. San Jurgiren katedrala Siziliako zonalde honen barroko berantiarraren sinboloa da. Eliza honen domumentuak parrokiako artxiboan agertzen dira, adibidez Aita Santuaren kantzelaritzako bat, baina bere lehenengo eraikuntza, Paternok egin zuen, Roger de Altavilla kondearen aginduz, arabiarrak Siziliatik egotzita izan ondoren 1090. urtearen inguruan. Itzelezko aurrealde eta dorrea 1702an eraiki ziren baina amaierako koroatzea 1834an bukatu zen. Harmailadi eszenografikoa,164 mailadikoa, 1818 egin zen. Elizaren barruan, San Jurgi eta San Hipolitori eskainita dagoena, mires daiteke XIX. mendeko egundoko organoa; toskana eskolako La Asumpta pintura manierista Filippo Paladinirena (1610); XVI. mendeko Carlo Canek taulan egindako Natibitatea pintura; 1511koa da Elurretako Ama Birjinaren marmolezko estatua Maccini eta Berrettaro taillerrekoa; aldare nagusiko poliptikoa, 1513an pintatuta eta hamar taulaz osatuta dagoena, Kristo bizitzaren eszenak edukitzeaz gain, baditu San Jurgiren eta San Martinen pasarteak ere.

Jesusen Santa Mariaren komentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Santa Mariaren komentuaren klaustroa.

Jesusen Santa Mariaren eliza (1478-1481) eta erantsitako komentua (1478-1520), Monumentu Nazionala aitortuta daude. Frantziskotar Txikiak Obserbanteen jabetza zenak badu borroko berantiarraren bi ordenetako klaustro ederra apaindutako zutabeekin.

Eliza eraiki zen beste aurreko frantziskotar elizaren gainean. Juana Ximenes de Cabrera kontesak ordaindu zituen erreformak 1481ean bere alabaren eta Fradrique Enriquezen (Fernando Katolikoaren lehengusua) ezkontza ospatzeko. Zoritxarrez, ez dago bisitarik komentua eta eliza, komentua 1865etik gartzela delako. Modicak Espainiarekin zuen lotura ikusgai dago Cabrera eta Enriquez kondeen klaustroko armarrian.

Done Petriren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modica Behean kokaturiko eliza honen aurrealdeak siziliar barroko estiloko 49 metroko garaierako kanpandorre bat du. Sirakusako gotzainaren araberako dokumentu batean eliza 1396an existitzen zen. Hori dela eta, elizaren eraikuntza 1350 inguruan izan zen. Denborak eta lurrikarek berrikuntzaren bat edo beste behartu zuten, baina zenbait parte kontserbatu dira, adibidez Sortzez Garbiari eskainitako alboko kapera. Harmailadiak, hamabi apostoluekin, aurrealde soilera darama. Barruan Ama Birjinako bi marmolezko estatua daude, bata Trapaniko Ama Birjina (1470) eta bestea Sorospeneko Ama Birjina (1507). Zutargi zentrala, aldare nagusiaren gainean eskegirik, Muranon egindako beirazko lana da. Ikusgarria da ere 1924an inauguratutako organo erraldoia.

Modicako kondeen gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modicako kondeen gaztelua.

Gaztelu honek, arkaitz baten gainean eraikitakoak, aspaldidanik Modicako konderriaren botere politikoa eta administratiboa irudikatu du. Eraikuntza honek funtzio ezberdinak izan ditu: presondegia, gotorlekua eta kondeen eta gobernadoreen egoitza. Hemen justizia ematen zen eta kargu guztien egoitza izan zen 1865era arte. Italia batu zenean, erlijio-ordenak egotzi ziren komentu eta monastegietatik. Gaztelua behin betiko abandonaturik, ofizio guztiak libre zeuden komentuen artean banatu ziren.

Munumentu ikuspegitik, gaztelua gotorlekua izateko jaio zen. Behin eta berriz berriztu zen VIII. eta XIX. mendeen artean. Kokatuta dagoen tokia oso defendagarria zen, hiru zonaldetan horma bertikalak zituelako. Kanpoaldean, XIV. mendeko dorre poligonalak irauten du. Barneko patioan bisitagarriak dira Erdi Aroko kartzelak, harrian induskatutakoak. Gaur egungo Madonna del Medagliereko eliza San Leonardoko elizaren hondarretatik sortu zen. San Cataldo elizari dagokionez, ezer gutxi geratzen da. Harresiaren parterik handiena 1693ko lurrikaran erori eta beste bat lurrera bota zen zonaldeko garapen urbanistikorako. Harresiz inguratutako barrutitik, bost dorreetatik eta lau ateetatik hondakinak baino ez daude.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modica Aldatu lotura Wikidatan
  1. Cicero, In Verrem, 1, III, 51
  2. Plin. III. 8. § 14 ; Ptol. III. 4. § 14; Geogr. Rav. V. 23.
  3. Sil. Ital. XIV. 268.
  4. Apostoluen aktak 28:12