Pienza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pienza
Italiako udalerria
Pienza view.jpg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Posta kodea 53026
ISTAT kodea 052021
Geografia
Koordenatuak 43° 04′ 43″ N, 11° 40′ 44″ E / 43.078611°N,11.678889°E / 43.078611; 11.678889Koordenatuak: 43° 04′ 43″ N, 11° 40′ 44″ E / 43.078611°N,11.678889°E / 43.078611; 11.678889
Pienza hemen kokatua: Italia
Pienza
Pienza
Pienza (Italia)
Map of comune of Pienza (province of Siena, region Tuscany, Italy).svg
Azalera 122.96 km²
Altuera 491 m
Mugakideak Castiglione d'Orcia, Chianciano Terme, Radicofani, San Quirico d'Orcia, Torrita di Siena, Trequanda, San Giovanni d'Asso, Montepulciano eta Sarteano
Demografia
Biztanleria 2.107 bizt. (2015eko abenduak 31)
Dentsitatea 17,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0578
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodea G602
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula SI
http://www.comune.pienza.siena.it/

Pienza Italia erdialdeko hiri bat da(comune), Sienako probintzian dagoena, Toscana eskualdeko Orcia Ibarrean. Montepulciano eta Montalcino hirien artean dago Pienza. Besteak beste, Errenazimentuko hirigintzako eredu da Pienza; hain zuzen ere, UNESCOk 1996. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria; eta 2004. urtean, berriz, Orcia Ibar osoa sartu zuen sailkapen horretan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corsignano izeneko hiribildu baten inguruan berreraiki zuten Pienza. Bertan jaio zen Eneas Silvio Piccolomini 1405. urtean, gerora Pio II.a aita santua izan zena, Errenazimentuaren bultzatzaileetariko bat, planifikatutako hirigintza humanista bultzatu zuena. Gerora, Italiako eta Europako beste hiri batzuetara zabaldu zen egikera hori.

Bernardo Gambarelli (Bernardo Rossellino ezizenez ezagunagoa) Florentziako arkitektoa izan zen berreraikitze-lanen buru; 1459. urtetik aurrera egin zituzten lanak. 1462. urtean Pio II.ak katedrala sagaratu zuen.

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piccolomini jauregia
  • Katedrala, Errenazimentuko zaharrenetarikoa
  • Borgia jauregia
  • Herriko jauregia
  • San Frantzisko eliza
  • Ammannati jauregia
  • Gonzaga jauregia
  • Atrebatense Kardinalaren jauregia
  • Pieve-a
  • Monticchielloko Romitorio edo landutako haitzuloak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pienza