Tinetto
Itxura
| Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)1 | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv, v |
| Erreferentzia | 826 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 44°01′38″N 9°51′02″E / 44.02722°N 9.85056°E |
| Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Tinetto (italieraz: Isola del Tinetto) Liguriako itsasoan dagoen uhartea da, La Speziako golkoaren mendebaldean dagoena. 0,006 km²-ko azalera du eta uhartediko uharterik txikiena da (besteak Palmaria eta Tino dira). 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Porto Venere udalerriak kudeatzen du.[1]
Txikia izanda ere, narrasti endemiko bat du: Tinettoko horma-sugandila (Podarcis muralis tinettoi) hain zuzen ere.