Edukira joan

Pebetontzi olinpiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pebetontzi olinpiko
Katilua, Olympic symbols (en) Itzuli, Pertza eta intsentsu-ontzia
Historia
Olinpiar Jokoak

Olinpiar pebetontzia Olinpiar Jokoetako lehiaketa egunetan su olinpikoa piztuta egoten den pebetontzi edo egitura handia izaten da, 1928tik aurrera ohikoa bihurtu den ezaugarri arkitektoniko bat.

Sinbolismoa eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoen irekiera eta amaierako ekitaldiak egiten diren estadio olinpikoaren ondoan jarri ohi da pebetontzia, nahiz eta 2024koetan Paris erdialdeko Tullerietan ezarri zen. Araudi zehatzik ez dagoen arren, oso sarritan suak altuak izaten dira, Olinpiar Jokoak antolatzen diren hiriko puntu askotatik ikusteko. Batzuetan izaten da pebetontzi bat propio, hau da, sua piztuta edukitzeko ontzi ireki bat, baina ez beti, izan daiteke suziri multzo baten batura, adibidez, edo Parisen 2024an asmatutakoa, airean altxatutako globo bat.[1]

Pebetontzi olinpikoa 1928ko Olinpiar Joko modernoetan agertu zen lehen aldiz: hain zuzen, Jan Wils arkitekto holandarrak dorre bat sartu zuen estadio olinpikoaren diseinuan, eta bertan sua piztuta mantentzeko ideia izan zuen. 1928ko uztailaren 28an Amsterdameko elektrizitate konpainiako langile batek lehen su olinpikoa piztu zuen Maratoi Dorre delakoan, holandarrek "KLM hautsontzi" izenez deitu zuten egiruran.

Turin 2006 Neguko Jokoetako pebetontzia izan da 2024 bitarte eraikitako garaiena (57 metro).

Udako jokoetakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pebetontzia Urtea Olinpiada Hiria
1928 1928ko Udako Olinpiar Jokoak Amsterdam
1932 1932ko Udako Olinpiar Jokoak Los Angeles
1936 1936ko Udako Olinpiar Jokoak Berlin
1948 1948ko Udako Olinpiar Jokoak Londres
1952 1952ko Udako Olinpiar Jokoak Helsinki
1956 1956ko Udako Olinpiar Jokoak Melbourne
1960 1960ko Udako Olinpiar Jokoak Erroma
1964 1964ko Udako Olinpiar Jokoak Tokio
1968 1968ko Udako Olinpiar Jokoak Mexiko Hiria
1972 1972ko Udako Olinpiar Jokoak Munich
1976 1976ko Udako Olinpiar Jokoak Montreal
1980 1980ko Udako Olinpiar Jokoak Mosku
1984 1984ko Udako Olinpiar Jokoak Los Angeles
1988 1988ko Udako Olinpiar Jokoak Seul
1992 1992ko Udako Olinpiar Jokoak Bartzelona
1996 1996ko Udako Olinpiar Jokoak Atlanta
2000 2000ko Udako Olinpiar Jokoak Sydney
2004 2004ko Udako Olinpiar Jokoak Atenas
2008 2008ko Udako Olinpiar Jokoak Pekin
2012 2012ko Udako Olinpiar Jokoak Londres
2016 2016ko Udako Olinpiar Jokoak Rio de Janeiro
2020

(2021)
2020ko Udako Olinpiar Jokoak (2021) Tokio
2024 2024ko Udako Olinpiar Jokoak Paris

Neguko joko olinpikoetakoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «La Vasque des Jeux Olympiques de Paris 2024 s’envole pour briller dans le ciel» presse.paris2024.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]