Ricardo Bueno Ituarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Bueno Ituarte

Bizitza
JaiotzaMutriku1904ko martxoaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1956ko apirilaren 20a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neuropsikiatra eta zirujaua

Ricardo Bueno Ituarte (Mutriku, 1904ko martxoaren 28Donostia, 1956ko apirilaren 20a) gipuzkoar mediku, neuropsikiatra eta administratzailea da. Madrilen, Parisen eta Breslauen ikasi zuen. Gerra Zibilaren ostean Frankismoak bere profesionaltasuna baliatu bazuen ere, azkenean pairatutako purga politikoak bere ibildidea moztu zuen.

Familia eta formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricardo Bueno Ituarte Mutrikun jaio zen 1904ean. Bere aita Raimundo Bueno Ramirez (1878, Donostia - 1930, Donostia) herri hartako medikua izan ondoren, Donostiako Tuberkulosi Aurkako Sanatorioaren zuzendaria izendatua izan zen (1912-1930). Ama Elisa Ituarte Berruet (1879, Mutriku - 1963, Donostia), bere kaparetasuna onetsarazi zuen familiakoa zen[1], eta lehengusuen artean zeuzkan José Moscardó Ituarte eta José Monasterio Ituarte teniente general espainiarrak. Ricardo Buenoren arrebaren bat, Elisa Bueno Ituarte, irratigintzako lehenbizietako emakume profesionala, Ondas saria jasoko zuen 1969an. Beste arrebak ezkondu ziren bata Ramón Bianchi donostiar enpresariarekin eta bestea Ramón Gutierrez-Alzaga militarrarekin.

Ricardo Buenok, aitaren urratsak jarraituz, medikuntza ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralan (San Bernardo Medikuntza Fakultatean) eta orduan finkatu zen liberalismo eta demokraziaren ideien alde. 1928an doktoratu ondoren, garai hartan hastapenetan zeuden neurologian eta neurokirurgian espezializatu zen lehenik Pariseko Pitié-Salpêtrièreko Ospitalean eta gero Breslau hirian (orduan Alemanian) orduko erreferentzia zen Ottrid Foersterren taldean. Madrilen, bere ikaskideen artean Ángel Garma Zubizarreta bizkaitarra zegoen ere bai.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean Donostiara itzuli ondoren, lanean jardun zen neurokirurgia arloa garatzeko San Ignacio klinikan. Hain zuzen ere, klinika honen sortzaile eta zuzendaria zen Benigno Orejak parte hartu zuen Bueno Ituarteren nazioarteko formakuntza finantziatzeko. Laister eratu zen Espainiako Bigarren Errepublikaren testuinguruan hasi zen garatzen beraz neuropsikiatria Euskal Herrian[2]. Alemanian ikasitako teknikak klinika honetan praktikan jarriz, Ricardo Bueno izan zen neurokirurgiako lehen ebakuntza burutu zuena Gipuzkoan (1933). Bestalde izendatua izan zen Donostiako Gurutze Gorriko Ospitalaren neuropsikiatria saileko burua (1930-1936). 1936ko apirilan ezkondu zen Mutrikun Maria Luisa Zuluaga Linazasororekin. Honen aita Norberto Zuluaga Aizpurua Mutrikuko alkatea izan zen 1924 eta 1930 artean. Urte bereko uztailean, Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian hasi zelarik, bere koinatua Ramón Gutierrez-Alzaga fusilatua izan zen Loiolako kuarteleko maxinadan parte hartzeagatik. Irailan, Donostia erortzerakoan Ricardo Buenok deliberatu zuen bere konpromesu profesionalekin jarraitzea, nahiz eta ezaguna izan Frankismoak zuen ideologiaren aurkaria moduan. Jarrera pragmatiko hori kontutan hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Ricardo Bueno orduan Donostiako Egia auzoan kokatua zen Gipuzkoako Dispentsario Psikiatrikoko behin behineko zuzendari karguan izendatzeko 1939ko ekainaren 15ean. 1936tik utzita zuen argitalpen zientifikoen dinamika berreskuratzearekin batera, zuzendaritza kargu honekin Ricardo Buenok berrantolatuko ditu gerla garaian kaltetutako sanatorioaren azpiegitura eta zeregin guztiak (1939-1951). Horrela gainbegiratu zituen 1944an Zorroagan hasitako egoitza berriaren eraikuntza lanak. Gipuzkoako Sanatorio Psikiatriko berriaren inaugurazioa 1949ko abenduaren 20an ospatu zen, bera zuzendaria izanik. Denborarekin, egoitza berri honen alboan joango da garatzen Donostia Unibertsitate Ospitalea.

Jazarpena eta ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilaren ostean Frankismoak hasi zuen funtzionario eta hezitzaileen purga politika zorrotza. Ricardo Buenori iristen zaio une hori 1950ean. Ordurako sortu zen Espainian Sociedad Española de Psiquiatría elkartea, eta honen ordezkari nagusia zen Juan José López Iborrek hasi zuen ordurarte esleitutako postuak errebisatzen. Horrela etorriko zen Gipuzkoako Sanatorio Psikiatrikoaren zuzendari karguaren berritzea kontrolatutako oposizio prozesu baten bidez[3]. Ricardo Buenoren ibilbide profesionalari ez zitzaion errekonozimendurik eman eta behartuta geratu zen lehiatzera erregimenaren figura zen Leandro Martín-Santos Gipuzkoako Medikuen Elkargoko lehendakariaren Luis Martín-Santos semearekin. Oposizioa aurreko denbora osoan Ricardo Buenok pairatu zuen presio sozial handi bat, fisikoki liskarretara iristeraino Miguel Sagardia (Antonio Sagardía generalaren semea) medikuarekin. Azkenean Valladoliden burututako oposizioaren ondoren Luis Martín-Santos, 26 urterekin, Gipuzkoako Sanatorio Psikiatrikoko zuzendari izendatua izan zen 1951ko apirilaren 20an.

Kargubabetzea et bizipen hauek kaltegarriak izan ziren Ricardo Buenorentzat eta depresioan murgiltu zen progresiboki. Nahiz eta geroztik Mariano Arrazola medikuarekin batera neurokirurgiaren garapena sendotu Gipuzkoan, edo Frantziako Neurologia eta Psikiatria Elkarteko ohorezko kidea izendatua izan (1954an), depresio egoera areagotu zen eta bere buruaz beste egin zuen Donostian 1956ko apirilaren 20an, pairatu zuen purgaren bostgarren urteurrenan.

Anekdota gisan, bere lehiakide Luis Martín-Santos hilko zen ere modu tragikoan 1964an 39 urterekin.

Ricardo Bueno Ituartek utzitako hiru seme-alaben artean Ramon Bueno Zuluaga, Karlos Garaikoetxea lehendakariaren lehen gobernuko Ikerketa sailburuordea izan da (19801984)[4].

Ikerketak eta idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Valenciano Gayarekin) Dos casos de miopatía primitiva, Anales de Patología Médica, Madrid 1926
  • (Valenciano Gayarekin) Consideraciones sobre dos casos de atrofia progresiva El Siglo Médico, 1927
  • Un nuevo caso de forma respiratoria de encefalitis epidémica Archivo de Medicina, Cirugía y Especialidades, 1927
  • (García Moranekin) Un caso de sindrome de Weber, Anales de Patología Médica, Madrid 1927
  • Un caso de encefalitis letárgica tratado por la tripaflavina, Anales de Patología Médica, Madrid 1927
  • Formas respiratorias en la encefalitis letárgica, Anales de Patología Médica, Madrid 1927
  • Consideraciones sobre dos casos de heteroataxia Guipúzcoa Médica, 1929
  • Estado actual de la cirugía de los tumores del cerebro, Academia Médico Quirúrgica de Guipúzcoa, Donostia 1930-1931
  • Un caso de epilepsia operado por el método Foerster y un caso de astrocitoma intravermiano, Academia Médico Quirúrgica de Guipúzcoa, Donostia 1931-1932
  • Un caso de cisticercosis ventricular, Congreso de Neuropsiquiatrias, Granada 1932
  • Tratamiento quirúrgico de los ataques epilépticos, Guipúzcoa Médica, 1932
  • Un caso de siringobulbia, Guipúzcoa Médica, 1933
  • (Llombartekin) Sobre un caso de oligodendroglioma del nervio óptico en una forma frustrada de enfermedad de Recklinghausen Anales de Medicina Interna, 1933
  • Deux cas d'arachnoidite cérébrale, Congrés Neurologique International, Paris 1933
  • Dos casos de epilepsia operados por el método Foerster, Academia Médico Quirúrgica de Guipúzcoa, Donostia 1933-1934
  • Un caso de astrocitoma intravermiano Archivos de neurobiología, 1934
  • Dos casos operados del sistema nervioso Archivos de neurobiología, 1934
  • Un caso de miotonia atrófica Archivos de neurobiología, 1934
  • Un caso de compresión de cola de caballo por tumor Guipúzcoa Médica, 1934
  • Síndrome bulbo-protuberancial con probable tumor gliomatoso Guipúzcoa Médica, 1935
  • Un caso de meningitis linfocitaria benigna Guipúzcoa Médica, 1935
  • Siringomielia y tumor intramedular, Anales de Medicina Interna, 1935
  • Un caso de tumor de los tubérculos cuadrigéminos, Academia Médico Quirúrgica de Guipúzcoa, Donostia 1935-1936
  • Un caso de miastenia gravis, Academia Médico Quirúrgica de Guipúzcoa, Donostia 1935-1936
  • Un caso de tumor de la región de los tubérculos cuadrigéminos sometido a tratamiento radioterápico, con consideraciones clínicas acerca de estos tumores Acta Española de Neurología y Psiquiatría, 1940
  • Un caso de miastenia gravis Boletín del Instituto de Patología Médica, 1940
  • Un caso de nanocefalia en un negro Boletín del Instituto de Patología Médica, 1946
  • (Urquiarekin) Un caso de hemorragía subaracnoidea por insolación Boletín del Instituto de Patología Médica, 1946
  • (Lasarekin) Alucinosis peduncular con reacción paranoide en una post encefálica Boletín del Instituto de Patología Médica, 1947
  • Hematoma subdural Boletín del Instituto de Patología Médica, 1947
  • (Lasarekin) Un caso de encefalitis azotémica aguda Boletín del Instituto de Patología Médica, 1948
  • (Lasarekin) Absceso cerebral secundario a uno de mama, tratado con métodos quirúrgicos y penicilina Boletín del Instituto de Patología Médica, 1948
  • Un caso de disginersia cerelebosa Boletín del Instituto de Patología Médica, 1949
  • (Lasarekin) Dos afecciones del tronco cerebral de etiología diferente Boletín del Instituto de Patología Médica, 1949
  • Ataxia postvaricelosa Boletín del Instituto de Patología Médica, 1949
  • Encéphalite sub-aigüe a ultra-virus localisée à la calotte pédonculaire", Congrès International de Neurologie, Paris 1949
  • Congreso Internacional de neurología Boletín del Instituto de Patología Médica, 1950
  • Quiste cerebeloso operado hace quince años Boletín del Instituto de Patología Médica, 1950
  • (Olaizolarekin) Las psicosis infantiles Boletín del Instituto de Patología Médica, 1950
  • Tromboflebitis cerebral puerperal Boletín del Instituto de Patología Médica, 1952
  • (Azcoagarekin) Un caso se Síndrome de Adie Boletín del Instituto de Patología Médica, 1952
  • Distribución geográfica y características neuromiopatías heredo-familiares en España Congreso Nacional de Neuropsiquiatría, Santiago de Compostela 1952
  • Esclerosis lateral amiotrófica atípica Boletín del Instituto de Patología Médica, 1954
  • Conducto arterioso persistente, su diagnóstico y tratamiento Revista de la Universidad de Madrid, 1954
  • Séquelles neuropsychiatriques de la méningite tuberculeuse traitée Réunion Neurologique Internationale, Paris 1954
  • Évolution post-opératoire d'un cas de sténose de l'aqueduc de Sylvius. Rapport avec des traumatismes craniens Réunion Neurologique Internationale, Paris 1954
  • (Arrazolarekin) Hematoma subdural con hernia temporal Boletín del Instituto de Patología Médica, 1955
  • Un caso de meningitis cerebroespinal epidémica con hemorragía subaracnoidea Boletín del Instituto de Patología Médica, 1955
  • (Arrazolarekin) Deux cas de pseudo-tumeurs de cerveau avec images ventriculaires simulant une néoformation Réunion Neurologique Internationale, Paris 1955

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]